Ireki menu nagusia

Louise Joséphine Bourgeois (lwiz buʁʒwa ahoskatua; Paris, 1911ko abenduaren 25a - New York, 2010eko maiatzaren 31) frantziar eskultorea izan zen.

Louise Bourgeois
Louise Bourgeois (8522988358).jpg
Bizitza
Jaiotza Paris1911ko abenduaren  25a
Herrialdea  Frantzia
 Ameriketako Estatu Batuak
Heriotza New York2010eko maiatzaren  31 (98 urte)
Hobiratze lekua Cutchogue Cemetery Itzuli
Heriotza modua berezko heriotza: miokardio infartu akutua
Familia
Ezkontidea(k) Robert Goldwater  (1938 -  1973)
Hezkuntza
Heziketa École du Louvre Itzuli
Art Students League of New York Itzuli
Lycée Fénelon, Paris Itzuli
(1921 - 1927)
Parisko Unibertsitatea
(1932 - 1935) : matematika
Arte Ederren Goi Eskola Nazionala
(1936 - 1938)
Académie de la Grande Chaumière Itzuli
(1937 - 1938)
Académie Julian Itzuli
(1938 - 1938)
Hizkuntzak frantsesa
Irakaslea(k) Paul Colin
Jarduerak
Jarduerak eskultorea, artista plastikoa eta margolaria
Lantokia(k) Paris eta New York
Lan nabarmenak Ama
The Welcoming Hands Itzuli
Spider Itzuli
Jasotako sariak
Kidetza Ameriketako Estatu Batuetako Arte eta Letren Akademia
Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
American Abstract Artists Itzuli
Mugimendua Espresionismo abstraktua
arte feminista
Modernitatea
surrealismoa
abject arta Itzuli
IMDb nm1658238

BiografiaAldatu

1949an egin zuen lehenbiziko egurrezko eskultura monumentala Itsua itsua gidatzen. 1951n, estatubatuar herritartasuna eman zioten; urte berean erosi zion MOMAk Irudia lotan obra. 1966an, Eccentric Abstraction izeneko erakusketa ospetsuan parte hartu zuen. 60ko hamarraldian Italiara joan eta marmola landu zuen. 1982an antolatu zuen New Yorkeko MOMAk Bourgeoisen lehen atzera begirako erakusketa handia, eta haren ehun obratik gora erakutsi zituen. 1991n, Frantziako Kultura ministerioaren sari nagusia jaso zuen, eta, 1994an, Parisko Arte Moderno Museoak bere lanaren atzera begirako erakusketa egin zuen. 2008an, Ohorezko Legioaren domina eman zion Frantziako Gobernuak.

Maman (ama), Bilboko armiarmaAldatu

 
Ama, Bilboko eskultura

Bilbon, Guggenheim Bilbao Museoaren inguruetan, Bourgeoisen lan ezagun bat dago, Ama (Maman, 1999) armiarma, 10 metroko altuerako eskultura ikusgarria.

Ama 2000. urtean Tate Modern museoaren Turbine Hall handiaren inauguraziorako eskatu zioten. Egindako lehenbiziko hura altzairuzko armiarma erraldoi itzel bat da, ia 9 metro garai dena. Badu zorro bat sabel azpian, eta marmolezko 10 arrautza ditu; bere sabelaldea eta bularraldea, brontze zimurrez eginda daude. Haren ondoren, Bourgeoisek sortu zuen armiarma-eskulturen serie bateko handiena da Bilbon dagoena[1].

ErreferentziakAldatu

  1. «Ama - Museo Guggenheim Bilbao» Museo Guggenheim Bilbao . Noiz kontsultatua: 2018-08-31.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Louise Bourgeois