Hungariar

Magyar» orritik birbideratua)

Hungariarra[7] (hungarieraz: magyar, pluralean: magyarok) edo magyarra hungarieraz mintzatzen den Erdialdeko Europako talde etnolinguistikoa da. 14-15 milioi laguneko giza taldea osatzen dute. Haietatik, 9,5 milioi inguru Hungarian bizi dira, eta beste 2,2 milioi Austria-Hungariako Inperioa desegin zen arte Hungariako Erresumaren bernean zeuden lurraldeetan (Errumania, Eslovakia, Serbia eta Ukrainan, batez ere). Hungariar diasporako talde handienak AEB, Kanada, Alemania, Erresuma Batua eta Brasilen daude.

Hungariarrak
magyarok

Biztanleak guztira
14-15 milioi
Biztanleria nabarmena duten eskualdeak
Hungaria (2001): 9.416.045[1]

AEB (2010): 1.537.205[2]
Errumania (2011): 1.237.746[3]
Eslovakia (2011): 458.467[4]
Kanada (2006): 315.510[5]
Serbia (2002): 293.299
Ukraina (2001): 156.566
Alemania (2004): 120.000
Erresuma Batua (2001): 80.135

Brasil: 80.000 (2002)[6]
Hizkuntza
Hungariera
Erlijioa
Katolizismoa, protestantismoa, Hungariako Eliza Greko-katolikoa, judaismoa eta erlijiorik gabekoak.
Zerikusia duten beste giza taldeak

Historia aldatu

Antzinako hungariarrak Siberiako mendebaldean bizi ziren herri turkiar eta ugriarren nahasketa ziren. V. menderako hego-mendebalderantz ia Kaspiar Itsasoraino iritsi ziren, eta K.o. 830. urtean Don ibaiaren eskuinalderaino. IX. menderako hungariarrak gaurko eremuetan bizi ziren, eta eslaviarrak eta hunoak mendean zituzten. Mende erdia geroago, ordea, hungariarrek atzera egin behar izan zuten, baina ordu arte Europan erasotzaile beldurgarriak izan ziren.

Bestalde, Hungaria Europako bidegurutzea zenez gero, inguruko herriek etengabe eraso egin zioten, eta beren lurraldea askotan hedatu eta murriztu zen historian zehar. Eslaviarrak, germaniarrak eta errumaniarrak izan zituzten hungariarrek inguruan eta eragin handia izan zuten hungariarren bizitzan. Eragin handiena turkiarrena izan zen (XVI. eta XVII. mendeetan) eta austriarrena (Habsburgotarrak).

Hungariarrek autonomia 1867an eskuratu zuten, eta 1918an, independentzia.

Erreferentziak aldatu

  • Artikulu hau idazteko Ingelesezko Wikipediako Hungarian people artikuluko informazioa erabili da.
  • Kanpo estekak aldatu