Ireki menu nagusia

Ceferino Cancio Amunarriz, ezagunagoa Raul Cancio gisa (Donostia, Gipuzkoa, 1911ko irailaren 18a - 1961eko urriaren 23a), gipuzkoar zinema-antzezlea izan zen.

Raul Cancio
Bizitza
Jaiotza Donostia1911ko irailaren 18a
Herrialdea  Gipuzkoa, Euskal Herria
Heriotza Donostia1961eko urriaren 23a (50 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak aktorea, zinema aktorea, gidoilaria eta zinema zuzendaria
IMDb nm0133668

BiografiaAldatu

Oso famatua izan gabe, Espainiako zinemako izarra izan zen 40ko hamarraldian. Madrilen egin zuen debuta, oso gazte, Adolfo Aznar eta Hans Behrendten Miguelón, o el último contrabandista filmean (1933). 40ko hamarraldian hasieran egin zen ordea ezaguna, propagandazko hainbat film frankistatan parte hartu baitzuen, gehienetan heroiaren adiskide leialaren papera eginez: José Luis Sáenz de Herediaren Raza (1941), Antonio Románen Escuadrilla (1941), Carlos Arévaloren Harka (1941), Juan de Orduñaren ¡A mí la legión! (1942).

Gerraondoko espainiar zinemagintzan etengabe jarraitu zuen lanean, eta, komediak ere egin zituen, besteak beste: Juan de Orduñaren Yo no me caso eta Ella, él y sus millones (1944).

ErreferentziakAldatu