Álvaro Cunqueiro

idazle espainiarra

Álvaro Cunqueiro (Mondoñedo, Lugo, 1911ko abenduaren 22a - Vigo, Pontevedra, 1981eko otsailaren 28a) idazle eta kazetari galiziarra izan zen.[1]

Álvaro Cunqueiro

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakÁlvaro Cunqueiro Mora
JaiotzaMondoñedo1911ko abenduaren 22a
Herrialdea Espainia
HeriotzaO Grove1981eko otsailaren 28a (69 urte)
Hobiratze lekuaQ61391028 Itzuli
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaSantiago de Compostelako Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
galiziera
Jarduerak
Jarduerakidazlea, gastronomist (en) Itzuli eta kazetaria
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
KidetzaReal Academia Galega
Genero artistikoasaiakera
eleberria
olerkigintza
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoaPartido Galeguista
IMDB: nm0192487 Edit the value on Wikidata

Galizierazko idazle handienetarikoa da. Espainiako Kritika Saria eman zioten 1959an, Las crónicas del sochantre liburuarengatik. 1961ean Real Academia Galegan sartu zen. Nadal saria eskuratu zuen 1968an, Un hombre que se parecía a Orestes liburuarengatik.

Asociación de Escritores en Lingua Galega sortzen lagundu zuen.

1991an dedikatu zioten Dia das Letras Galegas ekitaldia.

Idazle ibilbidea aldatu

Idazle polifazetikoa izan zen, eta bere lan literario zabalak kazetaritza, poetika, narratiba eta antzerki arloak biltzen ditu, baita itzulpen lanak ere. Abangoardiako ildoan Mar ao norde (1932) y Poemas do si e do non (1933) olerki bildumak argitaratu zituen. Cantiga nova que chama Riveira (1933) Erdi Aroko galiziar-portugesaren lirikaren eraginpean idatzi zuen.

1940ko eta 1950eko hamarkadetan, batez ere narrazioari ekin zion, hiru eleberri garrantzitsu argitaratuz: Merlín e familia e outras historias, As crónicas do sochantre eta Se o vello Simbad volvese ás illas. Halaber, Xente de aquí e de acolá eta Escola de menciñeiros bezalako istorio liburu batzuk argitaratu zituen.

Bibliografia aldatu

Galizieraz aldatu

Poesia aldatu

  • Mar ao norde (1932)
  • Poemas do si e non (1933)
  • Cantiga nova que se chama Riveira (1933)
  • Dona do corpo delgado (1950)
  • Palabras de víspera (1974)

Narratiba aldatu

  • Merlín e familia (1955)
  • Crónicas do sochantre (1956)
  • Escola de Menciñeiros (1960)
  • Si o vello Sinbad volvese ás illas... (1961)
  • A noite vai coma un río (1965)
  • Xente de aquí e de acolá (1971)
  • Os outros feirantes (1979)

Antzerkia aldatu

  • O incerto señor Don Hamlet, Príncipe de Dinamarca (1958)

Gazteleraz aldatu

  • Elegías y canciones (1940)
  • Balada de las damas del tiempo pasado (1945)
  • Crónica de la derrota de las naciones (1954)
  • Las mocedades de Ulises (1960)
  • Flores del año mil y pico de ave (1968)
  • Un hombre que se parecía a Orestes (1969)
  • Vida y fugas de Fanto Fantini della Gherardesca (1972)
  • El año del cometa con la batalla de los cuatros reyes (1974)
  • Tertulia de boticas prodigiosas y Escuela de curanderos (1976)

Euskaraz aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. Berria.eus. «Herri galiziar xehearen ahotsa» Berria (Noiz kontsultatua: 2018-09-14).
  2. «Alvaro Cunqueiro - Han-hemengo jendea» armiarma.eus (Noiz kontsultatua: 2018-09-14).

Ikus, gainera aldatu

Kanpo loturak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Álvaro Cunqueiro