María de la Concepción Andrés Picado (Donostia, 1911ko irailaren 11Madril, 2007ko apirilaren 26a[1]) euskal herritar aktore eta dantzaria izan zen.[2][3]

Conchita Montenegro

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakMaría de la Concepción Andrés Picado
JaiotzaDonostia1911ko irailaren 11
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaMadril2007ko apirilaren 22a (95 urte)
Familia
Ezkontidea(k)Raul Roulien  (1935eko irailaren 19a -  1937)
Ricardo Giménez-Arnau (en) Itzuli  (1944 -  1972)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakaktorea, abeslaria, modeloa eta dantzaria
Izengoitia(k)Conchita Montenegro
Musika instrumentuaahotsa

IMDB: nm0599354 Allocine: 546946 Allmovie: p50138
Find a Grave: 19180387 Edit the value on Wikidata

Biografia aldatu

 
LConchita Montenegro Donostian (1940)


 
Conchita Montenegro (1931)

Donostiako Garibai kaleko 4an jaio zen. Bere familia,lan kontuengatik Madrilera joan zen eta han hasi zuen bere prestakuntza artistikoa. Dantza eta arte dramatikoko ikasketak Parisen borobildu zituen, Operako Antzerkiaren Eskolan. Madrilen eta Parisen ikasi ondoren, Juanita Montenegro bere ahizparekin batera Las Dresnas de Montenegro dantza taldea osatu zuen. Zinema mutuan hasi zuen aktore ibilbidea eta 1927an zineman debutatu zuen, La muñeca rota filmean hain zuzen ere. [4]

1930eko hamarkadan Hollywoodera joan zen Metro-Goldwyn-Mayer ekoiztetxeak kontratatuta. Hasieran, gaztelaniazko filmak egin zituen. Laster ingelesez orduko izarrekin aritu zen.[5] Ezagutu zituen Charles Chaplin, Greta Garbo, Douglas Fairbanks, Carole Lombard, Adolphe Menjou, Mirna Loy eta abar. [6] Hollywooden egin zuen lehen filma De frente marchen izan zen, Buster Keatonekin. Metro-Goldwyn-Mayerrekin beste bost film egin zituen, besteak beste Leslie Howard, Robert Montgomery eta Ramon Novarro aktoreekin. 1931n, Juan Landa Mutrikuko aktorearekin topo egin zuen Hollywooden, En cada puerto un amor filman. 1932an 20th Century Foxekin sinatu zuen 1935 arte. Urte horretan Raul Roulien aktore brasildarraren ezkondu zen eta 1937an dibortziatu. [7][4]

Hamar film baino gehiago egin zituen Oscar saria jasotako zenbait aktorerekin, hala nola Warner Baxter. Hainbat filmetan lan egin zuen Frantzian eta Italian: Robert Siodmaken La vie parisienne eta Alfred Roderen Bear Danube blue, besteak beste. Gerra Zibila amaitu zenean, Madrilera bizitzera joan eta hainbat filmetan lan egin zuen. Lola Montes izan zen azkena, 1944ean. Urte hartan, Ricardo Gimenez Arnau falangista eta erregimen frankistako diplomatikoarekin ezkondu zen. 2007an hil zen.[4]

Montenegrok bere aktore karrera momenturik gorenean utzi zuen, zuzendari izateko ametsei ere uko eginez.[8] Erretiroa hartu zuenetik aurrer,a ez zen gehiago agertu, ez omenaldietan parte hartu, ezta elkarrizketarik eman ere.[9]

Filmografia hautatua aldatu

Anekdotak aldatu

  • Clark Gableri zaplaztekoa eman zion Amerikara itzuli eta lehen proba egiten ari zela. aktoreak mingainarekin musu ematen saiatu ondoren.[10]
  • Parisen zegoela 15 urterekin haurdun geratu zen eta, abortatzean egin zioten sarraskiaren ondorioz, ezin izan zuen umerik eduki. [6]
  • Lo que el viento se llevó filmaren protagonista izan zen Leslie Howard-en maitale izan zen.[10]
  • Jimmy Giménez-Arnauren izeba zen.[6]
  • Madrilen bere izena duen kale bat dago.[11]

Erreferentziak aldatu

  1. (Gaztelaniaz) Conchita Montenegro, actriz. El País, 2007ko maiatzaren 8a
  2. Angulo, Jesús. (2007-05-13). «En la muerte de Conchita Montenegro» Diario Vasco.
  3. Roldán, Carlos. (2007-07-06). Entre la gloria y el olvido; Conchita Montenegro, la actriz vasca que triunfó en Hollywood. Euskonews & Media.
  4. a b c «Conchita Montenegro donostiarra, Hollywooden» GAUR8 2020-06-11 (Noiz kontsultatua: 2020-06-15).
  5. Álvarez, Itsaso. (204-4-29). «La vasca que no quiso besar a Clark Gable» El Correo.
  6. a b c (Gaztelaniaz) Román, Manuel. (2019-08-13). «El amor español que acabó matando a Leslie Howard» Chic (Noiz kontsultatua: 2020-06-15).
  7. (Gaztelaniaz) SER, Cadena. «Últimas noticias sobre Conchita Montenegro» Cadena SER (Noiz kontsultatua: 2020-06-15).
  8. (Gaztelaniaz) «Conchita Montenegro, la estrella que renunció a serlo» El Norte de Castilla 2019-04-06 (Noiz kontsultatua: 2020-06-15).
  9. «Entre la gloria y el olvido; Conchita Montenegro, la actriz vasca que triunfó en Hollywood - Euskonews» www.euskonews.eus (Noiz kontsultatua: 2020-06-15).
  10. a b (Gaztelaniaz) «La olvidada actriz española que huyó de Hollywood» La Vanguardia 2018-05-07 (Noiz kontsultatua: 2020-06-15).
  11. «Código Postal Calle Conchita Montenegro en Madrid - España» codigo-postal.co (Noiz kontsultatua: 2020-06-15).

Kanpo estekak aldatu