Gian Carlo Menotti (Cadegliano-Viconago, Italia, 1911ko uztailaren 7a - Monte Carlo, Monako, 2007ko otsailaren 1a) italiar musikagilea izan zen.

Gian Carlo Menotti

Bizitza
JaiotzaCadegliano-Viconago1911ko uztailaren 7a
Herrialdea Italiako Erresuma  (1911ko uztailaren 7a -  1946ko ekainaren 18a)
 Italia  (1946ko ekainaren 18a -  2007ko otsailaren 1a)
BizilekuaAmeriketako Estatu Batuak
Eskozia
HeriotzaMonte-Carlo eta Monako2007ko otsailaren 1a (95 urte)
Hobiratze lekuaYester Parish Church, Gifford (en) Itzuli
Familia
Bikotekidea(k)
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaMilan Conservatory (en) Itzuli
Curtis Institute of Music (en) Itzuli
(1928 - : pieza
Hizkuntzakitaliera
Irakaslea(k)Nadia Boulanger
Jarduerak
Jarduerakorkestra zuzendaria, film-zuzendaria, musikagilea, musikologoa, musika-irakaslea, libretista eta gidoilaria
Lantokia(k)Erroma
Enplegatzailea(k)Accademia Nazionale di Santa Cecilia (en) Itzuli
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
KidetzaArteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Genero artistikoaopera

IMDB: nm0579781 Allocine: 10118 Allmovie: p102530 IBDB: 5904
Last fm: Gian Musicbrainz: f1b60091-96a3-49d5-a2c9-563a24ea8840 Discogs: 2500093 Allmusic: mn0001486369 Find a Grave: 17832710 Edit the value on Wikidata

Biografia aldatu

Milango kontserbatorioan ikasi ondoren, Estatu Batuetara joan zen 1928an.

Lehen operarekin, Amelia al ballo, arlo lirikorako zuen gaitasun bikaina erakutsi zuen. Musorgskik, Verdik eta Puccinik eragina izan zuten Menottiren lanetan. Libretoak berak idazten zituen, gaiak eguneroko bizitzatik hartuta. Ohiturazko harmonian oinarritzen zen, eta batzuetan disonantzia eta politonalitatea ere erabili zituen eragin dramatikoa indartzeko.

Hauek dira bere opera aipagarrienak: The Medium (1946), The Telephone (1947), The Consul (1950), Amahl and the Night Visitors (1951), The Saint of Bleecker Street (1954), Maria Golovin (1958), The Last Savage (1963), Help, Help, the Globolinks! (1968), Tamu-Tamu (1973), The Hero (1976), A Bride from Pluto (1982), The Wedding (1988), The Singing Child (1993).

Balletak, kantatak, pianorako eta biolinerako kontzertuak eta telebistarako lanak ere idatzi zituen, besteak beste.

Erreferentziak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Gian Carlo Menotti