Hagako Eskola

Hagako Eskola (nederlanderaz: Haagse School) XIX. mendearen bigarren erdialdean (1860-1900) Haga hiriaren inguruan ibili zen Herbehereetako margolari talde bat izan zen. Rijksmuseumen pinakotekan eskola honen margolan ugari ikus daiteke.

Jozef Israels zahartzaroan, Scheveningengo hondartzan paseatzen.
Jozef Israëls : Nekazari bazkaria Delden-en.
Hendrik Willem Mesdag : Irteerarako prestaketak.
Johannes Bosboom : Ezil baten barrualdea batailoaren eszenarekin

HistoriaAldatu

1875ean, Hagan, Hagako Marrazkiaren Eskolako Erakusketa antolatu zen eta orduan izan zen Jacob van Santen Kolff kritikariak Hagako Eskolaren kontzeptua lehen aldiz erabili zuenean. Kontzeptu horrekin Hagako hiriaren inguruan garaiko Herbeheeretako margolaritzan erromantizismoa zen nagusiaren aurka erreakzionatu zuten margolariak bildu zituen. Zentzu batzutan Barbizongo eskolaren eragina ezagutu zuten, errealitatetik, izadietatik zuzenean margotuz; garaian horri plenairismo deitu zitzaion, «au plein air» esalditik garatutako kontzeptua, alegia. Haien lanetan, askotan, arrantzaleen eta nekazarien bizitza jaso zen, oso eduki desberdinekin, esaterako pobretasuna eta tragedia erakutsiz baina baita ere ikusputu ludikoak eta zaharrak. Gehienetan ikuspuntua errukarri eta sentimentala izan zen, adibidez Israëls margolariaren kasuan.

EzaugarriakAldatu

  • Eskola honen margolariek paisaiarekiko eta gizarte testigantzarekiko interesa erakutsi zuten aldi berean.
  • Margolanen atmosferak garrantzi handia zuen. Gris koloreak garrantzi handia zuen, batez ere taldeak argizteko.
  • Naturan, kanpoan margotzen zuten.
  • Baztertutako pertsonak margotzen zituztenean haien jarrera sentimentala eta enpatikoa zen.

MargolariakAldatu

Espezialistek bi edo hiru belaunaldi bereizi egiten dute. Estiloak Millet edo Coroten estilotik inpresionismora eboluzionatu zuen. Margolari ospetsuenak hauek ziren:

AurrekariakAldatu

Lehen belaunaldiaAldatu

Bigarren belaunaldiaAldatu

EraginakAldatu

Margolari askok ezagutu duten Eskola honen eragina. Oso izen desberdinak aipa daitezke: Isaac Israëls, Jozef-en semea, Piet Mondrian, Jan Toorop eta Vincent van Gogh.

ErreferentziakAldatu

Kanpo estekakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Hagako Eskola