Mikhail Moisejevitx Botvinnik (errusieraz: Михаи́л Моисе́евич Ботви́нник; Kuokkala, 1911ko abuztuaren 17aMosku, 1995eko maiatzaren 5a) sobietar xake jokalaria, Nazioarteko Maisu Handia eta Munduko Xake Txapelduna izan zen. Historiako xakelari onenetarikoa izan zen.

Mikhail Botvinnik

(1962)
Bizitza
JaiotzaRepino (en) Itzuli1911ko abuztuaren 17a
Herrialdea Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna
 Errusia
HeriotzaMosku1995eko maiatzaren 5a (83 urte)
Hobiratze lekuaNovodevitxi hilerria
Heriotza moduaberezko heriotza: pankreako minbizia
Familia
Ezkontidea(k)Gayane Davidovna Ananova (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaPeter the Great Saint Petersburg State Polytechnical University (en) Itzuli
Hezkuntza-mailaDoctor in Engineering (en) Itzuli
Hizkuntzakerrusiera
Irakaslea(k)Alexander Ilyin-Genevsky (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakxakelaria, chess coach (en) Itzuli, ingeniaria, idazlea, ingeniari elektrikoa eta chess composer (en) Itzuli
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioaateismoa
Alderdi politikoa Sobietar Batasuneko Alderdi Komunista
IMDB: nm4789408 Edit the value on Wikidata

Bost aldiz irabazi zuen Munduko Xake Txapelketa 1948 eta 1963 artean. Sei aldiz irabazi zuen SESBeko Xake Txapelketa, eta 1954tik 1964rako Xake Olinpiada guztiak irabazi zituen Sobietar Batasuneko xake taldearekin.

Joko estilo posizionala zuen. Botvinnikek berrikuntza handia ekarri zuen xake profesionalera, eta jokoa sakonki aztertzeaz gain, xakelari profesional batek zentzu guztietan izan beharreko prestakuntzan arreta handia ipini zuen: ariketa fisikoa; partida-hasiera jakin batzuk oso ondo aztertuta izatea; iraganeko jokalarien, norbere eta aurkarien partidak aztertzea; aurkari sendoenen puntu sendoenak eta ahulguneak aztertzea; norbere puntu sendoen eta ahulguneen analisi zorrotza egitea. Lanketa berri horrek goi mailan 30 urtez mantentzea ahalbidetu zion. Prestakuntza modu horrek eragin handia izan zuen belaunaldi berrietan. Xakelarien prestakuntzarako xake eskola bat sortu zuen eta bere ikasle izan ziren hainbat xakelari ospetsu, haien artean munduko txapeldun izatera helduko ziren Anatoli Karpov, Gari Kasparov eta Vladimir Kramnik.

Ingeniari elektrikoa zen lanbidez; informatikaria ere izan zen, ordenagailurako xake-jokoak programatzen aitzindaria.

Kanpo estekak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Mikhail Botvinnik  


Aurrekoa
Aleksandr Alekhin
Munduko Xake Txapelduna
1948-1957
Ondorengoa
Vasili Smyslov
Aurrekoa
Vasili Smyslov
Munduko Xake Txapelduna
1958-1960
Ondorengoa
Mikhail Tal
Aurrekoa
Mikhail Tal
Munduko Xake Txapelduna
1961-1963
Ondorengoa
Tigran Petrosian

Luanda errorea in Modulu:Navbar at line 58:Invalid title Munduko Xake Txapeldunak.