Ronald Reagan

Ameriketako Estatu Batuetako 40. presidentea

Ronald Wilson Reagan (Tampico, Illinois, Ameriketako Estatu Batuak, 1911ko otsailaren 6a - Los Angeles, Kalifornia, Ameriketako Estatu Batuak, 2004ko ekainaren 5a) Ameriketako Estatu Batuetako presidente izan zen 1981-1989 urteen artean.[1] Lehenago, film ugari egindako aktore ospetsua zen, eta komunismoaren aurkako bere jarrera erradikalagatik ezaguna. Bere agintaldian, hainbat erabaki hartu zituen munduan AEBren nagusitasuna bermatzeko: Iranekin armak trafikatzea, Nikaraguako Contrari laguntzea, Libiari erasotzea, Grenada uhartea inbaditzea... Horregatik guztiarengatik, Hagako Nazioarteko Justizia Epaitegiak AEB gaitzetsi zuen. Star Wars izeneko espazioko gerrarako plana bultzatu zuen.

Ronald Reagan


40. Ameriketako Estatu Batuetako Presidentea

1981eko urtarrilaren 20a - 1989ko urtarrilaren 20a
Jimmy Carter - George H. W. Bush
Hautetsia: 1980 United States presidential election (en) Itzuli, 1984 United States presidential election (en) Itzuli
31. Ameriketako Estatu Batuetako Presidente-Hautetsia

1980ko azaroaren 4a - 1981eko urtarrilaren 20a
Jimmy Carter - George H. W. Bush
Hautetsia: 1980 United States presidential election (en) Itzuli

33. Kaliforniako Gobernadorea

1967ko urtarrilaren 2a - 1975eko urtarrilaren 6a
Pat Brown - Jerry Brown
President of SAG (en) Itzuli

1959 - 1960
Howard Keel - George Chandler
7. President of SAG (en) Itzuli

1947 - 1952
Robert Montgomery - Walter Pidgeon
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakRonald Wilson Reagan
JaiotzaTampico (Illinois)1911ko otsailaren 6a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
BizilekuaRancho del Cielo (en) Itzuli
Lehen hizkuntzaestatubatuar ingelesa
HeriotzaBel Air2004ko ekainaren 5a (93 urte)
Hobiratze lekuaRonald Reagan Presidential Library (en) Itzuli
Heriotza moduaberezko heriotza: pneumonia
Alzheimerra
Familia
AitaJack Reagan
AmaNelle Wilson Reagan
Ezkontidea(k)Jane Wyman  (1940ko urtarrilaren 26a -  1949ko uztaila)
Nancy Reagan  (1952ko martxoaren 4a -  2004ko ekainaren 5a)
Seme-alabak
Anai-arrebak
Familia
Hezkuntza
HeziketaDixon High School (en) Itzuli
(1924 - 1928ko ekaina)
Eureka College (en) Itzuli
(1928 - 1932ko ekaina) Artean graduatu : ekonomia, soziologia
Hizkuntzakestatubatuar ingelesa
ingelesa
Jarduerak
Jardueraktelebista-aktorea, zinema aktorea, politikaria, autobiografialaria, karaktere aktorea, gidoilaria, ofizierra, aktorea, sindikalista, Esataria, estatu-politikaria, ahots-aktorea, eguneroko-idazlea, soroslea eta anti-communist (en) Itzuli
Lateralitateaeskuina
Altuera71 hazbete
Lantokia(k)Des Moines
Hollywood
Fort Mason (en) Itzuli
Culver City (Kalifornia)
Fort MacArthur (en) Itzuli
Hollywood
Sacramento eta Washington
Enplegatzailea(k)Warner Bros.  (1937ko apirilaren 20a -
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
KidetzaAmerican Legion (en) Itzuli
Screen Actors Guild (en) Itzuli
Tau Kappa Epsilon (en) Itzuli
Zerbitzu militarra
Adar militarraUnited States Army Reserve (en) Itzuli
Ameriketako Estatu Batuetako Armada
United States Army Reserve (en) Itzuli
Air Force Reserve Command (en) Itzuli
Graduasoldadu soil
second lieutenant (en) Itzuli
first lieutenant (en) Itzuli
captain (en) Itzuli
Parte hartutako gatazkakBigarren Mundu Gerra
American Theater (en) Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaPresbiterianismoa
Restorationism (en) Itzuli
Christian Church (Disciples of Christ) (en) Itzuli
Alderdi politikoa Ameriketako Estatu Batuetako Alderdi Errepublikanoa
Ameriketako Estatu Batuetako Alderdi Demokrata

whitehouse.gov… eta whitehouse.gov…
IMDB: nm0001654 Allocine: 9534 Rottentomatoes: celebrity/ronald_reagan Allmovie: p59108 134853 TV.com: people/ronald-reagan
Facebook: RonaldReagan iTunes: 2072784 Musicbrainz: f7d8abe8-c693-4514-92e1-7d62275d3a51 Songkick: 436089 Discogs: 226283 Find a Grave: 4244 Edit the value on Wikidata

Bizitza aldatu

 
Reagan izan zen Cowboy from Brooklyn filmeko protagonista, 1938an.

Zapatari baten semea zen, eta Illinois estatuko Eureka College ikastetxean graduatu zen 1932. urtean. Irratietako kirol-emanaldietan lanean aritu ondoren, 1937. urtean zinema hartu zuen lanbidetzat. 50 bat filmetan parte hartu zuen, antzezpen txikietan maiz; aipagarrienak Knute Rockne, All American (1940), Kings Row (1942) eta The Hasty Heart (1950) dira. 1947-1952 eta 1959-1960 urteen artean, Hollywoodeko Screen Actors Guild aktore sindikatuaren zuzendari izan zen; kargu horretan, komunismoak Estatu Batuetako zineman izan zezakeen eraginaren aurka saiatu zen, maccarthismoaren garai berean.

1950eko urteetan, haren zinema-karrerak beherantz egin zuenean, General Electric konpainiaren bozeramaile-lanak hartu zituen. Garai hartan aldatu zen Reagan demokrata liberala izatetik errepublikano kontserbadore izatera. 1966. urtean Kaliforniako gobernadoretzarako hauteskundeak irabazi zituen. 1970. urtean berriz ere hautatu zuten gobernadore.

 
Reagan senar-emazteak, Ronald lehendabizikoz AEBetako lehendakari hautatu berritan, 1981ean.

1980. urtean, bi alditan alferrik saiatu ondoren, inolako lehiarik gabe irabazi zuen Alderdi Errepublikanoaren hautagaitza, eta 1981. urteko lehendakaritzarako hauteskundeak irabazi zituen (botoen % 51) Alderdi Demokratako hautagai zen Jimmy Carter lehendakariaren aurretik (botoen % 41). Lehendakari hautatu berri zela, gazte batek tirokatu zuen, eta larriki zauritu zuen. Reagan azkar osatu zen, eta agintaldia antolatzera itzuli zen.

Eskaintzaren aldeko ekonomia-politika erabiliz, defentsa-gastuak handitu eta bestelakoak murriztu zituen; eta zergak nabarmen jaitsi zituen. Reaganek administrazioaren diru-sarreren gorakada ekarriko zukeen ekonomia-hazkunde handia lortu nahi zuen ekonomia-politika neurri horiekin, administrazioak zergak murriztuta galtzen zuena erraz berreskuratuko baitzuen, Reaganen ustez, ekonomia-hazkundearen bidetik. Ondorioak era askotakoak izan ziren: inflazioa % 3,5aren inguruan mantendu bazen ere, 1982. urtean izan zen atzerakadaren ondorioz ekonomia-hazkuntza ez zen uste zuten adina hazi, eta, beraz, zergen beherakadak administrazioaren zorra bikoiztu egin zuen 1981-86 artean. Reaganen agintaldian, Estatu Batuek bake-denboran inoiz izan dituzten gastu militar handienak izan zituzten, hala nola 1983. urtean aurkeztu zen Strategic Defense Initiative (edo, maila apalagoko hizkeran, Star Wars) izeneko defentsa estrategikorako programarenak.

 
Reagan eta Mikhail Gorbatxov, misil nuklearrak gutxitzeko hitzarmena sinatzen, Etxe Zurian, 1987an.

Kanpo-harremanei dagokienez, komunismoaren kontrako jarrera gogorra izan zuen beti. Bestalde, Sobietar Batasunarekin armak murrizteko elkarrizketetan parte hartu zuen; hala, 1988. urtean arrakasta handia lortu zuen Mikhail Gorbatxov Sobietar Batasunaren buruarekin batera misil nuklearrei buruzko hitzarmena izenpetu zuenean. Reaganen agintepean Estatu Batuek militarki hartu zuten Grenada (1983), Karibe itsasoko uhartea, hango gobernua agintetik kentzeko. Hirugarren Munduari dagokionez, Reaganen doktrinak bost osagai zituen:

«

[L]ehenengoa, gerra-doktrina berria, intentsitate baxuko auzia esaten zaiona; bigarrena, borroka militarra eta Hirugarren Munduko erregimen iraultzaileei aurka egiteko beste modu ezkutu batzuk bultzatzea; hirugarrena, egoera iraultzaileetan parte hartzea matxinadak desbideratzeko eta indarrean zeuden erregimenei eusteko, ahal zen neurrian; laugarrena, terrorismoaren aurkako kanpaina bat hastea; bosgarrena, piztear zeuden iraultzetan edo garaitu arren, ahulak ziren kasuetan, zuzenean parte hartzeko eskumena azkeneraino gordetzea Estatu Batuentzat.

Fred Halliday (1987)

»

[2].


1984. urteko hauteskundeak ere Reaganek irabazi zituen (botoen % 59arekin), Walter Mondale (botoen % 41) hautagai demokrataren aurretik. Defentsa-gastuak gehitzen jarraitu zuen, administrazioaren defizita etengabe hazten zen artean. Estatu Batuetako ekonomia, ordea, egoera benetan onean zegoen bigarren agintaldiaren bukaera aldera. Ekonomia-giro egoki horrek eta Sobietar Batasunarekin lorturiko harreman ezin hobeak ahantzarazi zituen, nolabait, gerora nabarmendu ziren Estatu Batuetako ekonomiaren akatsak eta Reaganek azken urtean izan zituen akats politiko handiak (Irangate kasua, Nikaraguako gatazka eta Panamari egindako blokeoa, esaterako). 1980an abiatutako iraultza kontserbadorearen oinarriak berretsi zituen 1985eko inaugurazio hitzaldian:

Wikitekan bada UEUren liburu batetik ateratako testu zatia: Ronald Reagan-en bigarren inaugurazio hitzaldia
Liburu osoa: Gaur egungo munduaren historia, 1945-2009
«

Orduan sinesten genuen, eta orain ere sinesten jarraitzen dugu: gizonak eta emakumeak libre izanez gero, ez dago mugarik gizakia hazteko eta aurreratzeko, ez beren ametsak betetzeko. Eta zuzen genbiltzan hori sinetsi genuenean. Gutxitu egin dira zergak, inflazioak beherakada izugarria izan du, eta inoiz baino lanpostu gehiago dago. Nazio kartsu, sendo eta bizia sortzen ari gara; baina oraindik mendi asko dugu eskalatzeko. Ez dugu atsedenik hartuko ahalik eta askatasun handiena, duintasun handiena eta aukera gehien izatea eskubide kenduezin bihurtu arte amerikar guztientzat. Errepublika handi honetako herritar garen aldetik, jaiotzetik ditugun geure eskubideak dira.

Erronka hori gauzatzea lortzen badugu, garai hau izango da amerikarrek aurrerapenean duten konfiantza eta tradizioa berreskuratu zuten garaia. Komunitatea, familia eta fedea (guztiak gure balio) aro modernorako birformulatu ziren garaia izango da; orobat, ekonomia behingoz gobernuaren kontrolpetik askatu zenekoa.

»

[2]. Testu osoa irakurtzeko Wikisourcen duzu eskuragarri


Erreferentziak aldatu

  1. (Ingelesez) «Here Are the Most Lopsided Presidential Elections in U.S. History» ThoughtCo (Noiz kontsultatua: 2022-08-08).
  2. a b Martínez Rueda, Fernando; Aizpuru Murua, Mikel. (2011). Gaur egungo munduaren historia, 1945-2009. Udako Euskal Unibertsitatea ISBN 9788484383345..

Kanpo estekak aldatu