Pierre Harmel
Pierre Charles José Marie, Harmel Kondea (Uccle, 1911ko martxoaren 16a - Brusela, 2009ko azaroaren 15a) Belgikako 40. lehen ministroa izan zen. Abokatu, Kristau-demokraziako politikari eta diplomazialaria izan zen.
Pierre Harmel | |||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
![]() | |||||||||
1965eko uztailaren 28a - 1966ko martxoaren 19a ← Théo Lefèvre - Paul Vanden Boeynants →
1958ko ekainaren 26a - 1958ko azaroaren 6a ← Albert Lilar (en) ![]() ![]()
| |||||||||
Bizitza | |||||||||
Jaiotza | Uccle, 1911ko martxoaren 16a | ||||||||
Herrialdea |
![]() | ||||||||
Heriotza | Brusela, 2009ko azaroaren 15a (98 urte) | ||||||||
Hezkuntza | |||||||||
Heziketa | Liejako Unibertsitatea | ||||||||
Hizkuntzak | frantsesa | ||||||||
Jarduerak | |||||||||
Jarduerak | politikaria, diplomazialaria, unibertsitateko irakaslea eta abokatua | ||||||||
Enplegatzailea(k) | Liejako Unibertsitatea | ||||||||
Jasotako sariak | |||||||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||||||
Alderdi politikoa |
Humanist Democratic Centre (en) ![]() Christian Social Party (en) ![]() |
BiografiaAldatu
Zuzenbidea ikasi zuen Liejako Unibertsitatean eta Belgikako Elkarte Katolikoko kidea izan zen. 1940an Bigarren Mundu Gerran 18 Eguneko Kanpainan parte hartu zuen. 1947an Liejako Unibertsitateko zuzenbideko irakasle izendatu zuten.
1946 eta 1971 bitartean diputatu izan zen. Justizia, Kultura eta Zerbitzu Zibileko ministro izan zen Gaston Eyskensen gobernuan. 1965eko uztailaren 28tik 1966ko martxoaren 19ra kristau-demokraten eta sozialisten arteko koalizio gobernu bateko lehen ministro izan zen. 1966 eta 1968 bitartean Kanpo Harremanetako ministroa izan zen Paul Vanden Boeynantsen gobernuan, eta gero senataria (1971-1977) eta Senatuko lehendakaria (1973-1977). Baudouin erregeak Harmel Konde izendatu zuen.