Luis Díez del Corral

Luis Díez del Corral (Logroño, Errioxa, 1911ko uztailaren 5a - Madril, 1998ko apirilaren 7a) espainiar pentsalari, legelari eta idazlea izan zen.

Luis Díez del Corral


Gorte frankistetako prokuradorea

1946ko maiatzaren 13a - 1949ko apirilaren 7a

Gorte frankistetako prokuradorea

1946ko maiatzaren 12a - 1949ko apirilaren 6a
Hautetsia: Gorte Frankisten 2. Legegintzaldia

Gorte frankistetako prokuradorea

1943ko martxoaren 16a - 1946ko apirilaren 24a

Gorte frankistetako prokuradorea

1943ko martxoaren 16a - 1946ko apirilaren 24a
Hautetsia: Gorte Frankisten 1. Legegintzaldia
katedradun

Bizitza
JaiotzaLogroño1911ko uztailaren 5a
Herrialdea Espainia
BizilekuaCalle de Jorge Juan (en) Itzuli
HeriotzaMadril1998ko apirilaren 7a (86 urte)
Hezkuntza
Doktorego ikaslea(k)Carmen Iglesias
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakpolitologoa, legelaria, unibertsitateko irakaslea, politikaria eta idazlea
Lantokia(k)Madril
Enplegatzailea(k)Madrilgo Complutense Unibertsitatea
Jasotako sariak
KidetzaZientzia Moral eta Politikoen Errege Akademia
Historiaren Errege Akademia
San Fernandoko Arte Ederren Errege Akademia
Instituto de Estudios Políticos (en) Itzuli

Zuzenbidea, filosofia eta letretako ikasketak egin zituen, Madrilgo Unibertsitate Complutensean (1928-1933), José Ortega y Gasset eta Xavier Zubiri pentsalari handien gidaritzapean, besteak beste.

1934-1936 bitartean Berlinen eta Friburgon egon zen ikasketak sakontzen. 1942an Literaturako Sari Nazionala irabazi zuen Mallorca obrarekin, eta Ikasketa Politikoen Institutuko aldizkariaren argitaratzaile nagusia izan zen 1939az geroztik. 1951n, Parisen, Espainiako enbaxadako agregatu kulturala izendatu zuten, eta Ohorezko Legioa jaso zuen bi urte geroago.

Lanik aipagarrienak: El liberalismo doctrinario (1945, Liberalismo doktrinarioa), El rapto de Europa, una interpretación histórica de nuestro tiempo (1954, Europaren bahiketa, gure garaiaren interpretazio historiko bat), El pensamiento político europeo y la monarquía de España (1983, Europako pentsamendu politikoa eta Espainiako monarkia). Arte Ederretako Errege Akademiako eta Zientzia Moral eta Politikoetako Akademiako kide da. Bigarren horretan zuzendari izan zen 1984-1990 bitartean. 1988an Gizarte Zientzietako Asturiasko Printzea saria jaso zuen, Luis Sánchez Agestarekin batera.

Erreferentziak aldatu