Ireki menu nagusia

Richard Baer edo Bär (Bavarian (Alemania), 1911ko irailaren 9a - 1963eko ekainaren 17a) ofizial nazi bat izan zen, 1944ko maiatzetik 1945eko otsailerarte SS Sturmbannführer eta Auschwitzeko kontzentrazio esparruko komandantea izan zelarik.

Richard Baer
Richard Baer.jpg
Bizitza
Jaiotza Floß Itzuli1911ko irailaren 9a
Herrialdea  Alemania
Heriotza Frankfurt am Main1963ko ekainaren 17a (51 urte)
Hobiratze lekua Westwood Village Memorial Park Cemetery Itzuli
Heriotza modua berezko heriotza: miokardio infartu akutua
Hezkuntza
Hizkuntzak alemana
Jarduerak
Jarduerak politikaria eta torturatzailea
Kidetza Schutzstaffel
Zerbitzu militarra
Adar militarra Schutzstaffel
Gradua Sturmbannführer Itzuli
Parte hartutako gatazkak Bigarren Mundu Gerra
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Alemaniako Langile Alderdi Nazionalsozialista

BiografiaAldatu

Richard Baer Bavarian jaio zen, Alemanian, 1911ko irailaren 9an.

Okin edo pastelgile izan behar zuena, azkenean, lanik gabe geratu zen eta, 1930ean, guardia egin zen Dachauko kontzentrazio-esparruan.

Alderdi Nazian sartu zen 454.991 fitxa zenbakia izan zuelarik eta SSn ere bai, 44.225 zenbakiarekin. 1939an, SS Totenkopfverbände-ko kide egin zen eta, 1942an, Neuengammeko kontzentrazio esparruan laguntzaile izan zen, Oranienburg, Columbia Haus (Berlin) eta Sachsenhausenen jarraitu zuelarik. Neuengammen egon zen garaian, gas-ganberan sobietar presoak hiltzen parte hartu zuen eta 14f13 operazioa deituriko preso hautaketa eta T-4 eutanasia programan ere bai.

1942ko azarotik 1944ko maiatzera arte Oswald Pohl SS Obergruppenführeraren laguntzaile izatera iritsi zen (Teniente Orokorra), garai hartan, SS Wirtschaftsverwaltungshauptamteko Arlo Ekonomikoko Bulego Zentraleko nagusia zena, alegia.

1943ko azaroan, D I edo Kontzentrazio-Esparruen Ikuskaritza departamentuaz arduratu zen. Arthur Liebehenschelen ordea hartu zuen, 1944ko martxotik 1945ean bukatu zen arte, Auschwitzeko kontzentrazio-esparruaren komandante izan zelarik. 1943ko azarotik 1944ko amaierara arte, Fritz Hartjenstein eta Josef Kramerrek izan zuten Auschwitz II-Birkenau kontzentrazio esparruko sarraskitzearen ardura eta Baer 1944 bukaeratik 1945eko urtarrilaera arte bakarrik izan zen alde honetako komandante.

Gerra amaieran, Richard Baerrek Otto Förschnerren ordea hartu zuen Dora-Mittelbauko kontzentrazio-esparruaren komandante postuan, Turingia Nordhausenen, sobietar presoen masa-sarraskitzeaz arduratu zelarik. Azken maila SS Sturmbannführer (Nagusia) izan zen.

AmaieraAldatu

Gerra amaieran, Baerrek ihes egitea lortu zuen eta Hanburgotik gertu bizi izan zen, baso-lanean, Karl Egon Neumann izen faltsuaren atzean ezkutaturik. Frankfurt am Mainen Auschwitzeko Bigarren Epaiketa egin zenean, lokalizatu egin zuten eta 1960ko urrian, atxilotze-ordena luzatu zuten, argazkia prentsaz zabaldu zutelarik[1]. Lankideek ezagutu zuten eta, 1960ko abenduan, hartu zuten preso, Adolf Eichmannen ondoren. Abokatuaren aholkuari jarraituz, ez zuen testifikatu nahi izan eta, 1963an, bihotzeko batek hil zuen[2].

Baerren atxiloketaren historia Frankfurteko Auschwitzeko epaiketa Devin Pendasek idatzitako liburuan (2006) agertzen da zehatz-mehatz. Bild egunkarian argazkia ikusi eta gero, Otto von Bismarck printzearen terrenoan ari zen beste lankide batek Baer han zebilela esan zuen. 1960ko abenduaren 20ko goizean, Neumann izeneko langileak dena ukatu zien ofizialei, baina emazteak Baer anderea zela aitortu zuen. Azkenean, onartu beharrean izan zen.

ErreferentziakAldatu