Ireki menu nagusia

Renato Guttuso (Bagheria, Palermo, Italia, 1911ko abenduaren 26a - Erroma, Italia, 1987ko urtarrilaren 18a) margolaria eta eskultorea izan zen.

Renato Guttuso
Renato Guttuso 1960.jpg
Italiako senataria

Bizitza
Jaiotza Bagheria1911ko abenduaren 26a
Herrialdea  Italiako Erresuma  (1911ko abenduaren 26a, 1912ko abenduaren 26a -  1946ko ekainaren 18a)
 Italia  (1946ko ekainaren 18a -  1987ko urtarrilaren 18a)
Heriotza Erroma1987ko urtarrilaren 18a (75 urte)
Familia
Bikotea(k) Marta Marzotto Itzuli
Hezkuntza
Heziketa Palermoko Unibertsitatea
Hizkuntzak italiera
Jarduerak
Jarduerak margolaria eta politikaria
Lantokia(k) Italia
Lan nabarmenak Vucciria Itzuli
Jasotako sariak
Kidetza Accademia di San Luca Itzuli
Mugimendua espresionismoa
Genero artistikoa Grafiko (argipena)a
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Italiako Alderdi Komunista
Profilo (1956)

BizitzaAldatu

1928an Pippo Rizzo pintore futuristaren lantegian hasi zen, eta harekin pinturaren alorreko joera berriak ezagutu zituen. 1934an, Milanen, Corrente taldeko artistekin harremanetan jarri zen.

1937an Erromara joan zen bizitzera eta bere lehenengo koadroa egin zuen, García Lorcari eskainia: Fucilazione in campagna. 1938an bakarkako lehenengo erakusketa egin zuen La Cometa galerian, Erroman. 1941ean Crocefissione koadro famatuak eztabaida handiak piztu zituen, bai erlijiosoen artean bai politikarien artean. Bigarren Mundu Gerran erresistentzian parte hartu zuen, eta Gott mit Uns margotu zuen, nazien sarraskiak salatzeko. 1945ean Fronte Nuovo dell Arti taldeko kide egin zen, Fontana, Vedova, Morlotti, Turcato, Corpora eta Vianirekin, besteak beste. 1952an Veneziako Biurtekoan parte hartu zuen Battaglia di Ponte dell'Ammiraglio obrarekin, eta eztabaida handiak piztu zituen berriro ere. 1965ean Uomo che legge il giornalle eskultura handia egin zuen. Guttusoren obran nabaria da Goyaren eta Picassoren Gernikaren eragina, estiloagatik ez ezik, baita artista horiek beren obran txertatu zuten kutsu politikoarengatik ere.

Argazki galeriaAldatu

ErreferentziakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Renato Guttuso