Williamina Fleming
Williamina Paton Stevens Fleming (Dundee, Eskozia, 1857ko maiatzaren 15a - Boston, Ameriketako Estatu Batuak, 1911ko maiatzaren 21a) astronomoa izan zen. Eskoziarra izatez, estatubatuar nazionalitatea zuen. Hasiera batean, Harvardeko behatokiko laguntzaile, astronomiako heziketa espezifikorik gabe kontratatua izan zen. Izarren gorputzeko aurkikuntza ugari egin zituen eta era erabakigarrian lagundu zuen. Henry Draper izar katalogoa osatzen parte hartu zuen.
Williamina Fleming | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Williamina Paton Stevens |
Jaiotza | Dundee, 1857ko maiatzaren 15a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak Erresuma Batua |
Bizilekua | Boston |
Heriotza | Boston, 1911ko maiatzaren 21a (54 urte) |
Hobiratze lekua | Mount Auburn Cemetery (en) |
Heriotza modua | berezko heriotza |
Hezkuntza | |
Tesi zuzendaria | Edward Charles Pickering |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | astronomoa |
Enplegatzailea(k) | Harvard College Behatokia |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Kidetza | Harvardeko zenbatzaileak American Astronomical Society Société astronomique de France Royal Astronomical Society |
Bizitza
aldatuWilliamina Fleming Dundeeko herri-eskolara joan zen. 14 urteekin gazteen irakaskuntzan lagundu zuen pupil-teacher sistemaren bitartez. 20 urte zituela, 1877ko maiatzean, James Orr Flemingekin ezkondu zen eta hurrengo urtean Ameriketako Estatu Batuetara joan ziren, Bostongo hirian (Massachusetts) finkatzeko. 1879an haurdun geratu zenean, bere senarrak utzi zuen eta bere semea mantendu ahal izateko neskame lana bilatu behar izan zuen.
Edward Charles Pickeringen etxeko langile gisa lan egin zuen. Pickering astronomia-irakasle ospetsua zen eta bere laguntzaile maskulinoarekin zapuztuta zegoen. Bere garbitzailea haien lanean hobeto ari litekeela aitortu zuen. Bada, 1881ean, Pickeringek aldi baterako enplegua eskaini zion Flemingi behatokian, bulegoko eta kalkulu matematiko batzuetako errutinazko zereginak egiteko. Halaxe, sailkapen matematikoak konputatzen eta behatokiko argitalpenak editatzen ziharduen Harvardko Konputatzailuak izeneko emakume lantaldeko kide sortzaileetako bat bilakatu zen.
Dozenaka emakume gazteren arduradun jarri zuten, kalkulu matematikoak egiteko. Gaur egun, ordenagailuek egiten duten prozesua egiten ziharduten eta emakume haiek diziplina zorrotzarekin tratatzen zituen; neurri berean eragiten zien beldurra eta miresmena.
Gainera, behatokiaren argitalpenen original guztiak zuzendu zituen. Lagundu zuen izar sistema berria eratzen, funtsean letra bat jarri behar izan zioten. Izarrak esleitzeko, hidrogenoaren kantitatearen mendean zegoenaren arabera katalogatzen zituzten. A letrarekin sailkatutako izarrak hidrogenoak ia bere osotasunean eratuta zeuden eta B letrarekin sailkatutakoek hidrogeno gutxiago zeukatenak ziren, horrela elkarren segidan. Sistema honek Annie Jump Cannoni balio izan zion laneko oinarri gisa, zein tenperaturan oinarritutako sailkapen bat garatzeko izan zen. Bere bizitzako hurrengo 30 urteetan, izarren espektro analisi fotografikoan lagundu zuen.
Flemingek Henry Draperren katalogoa egiten lagundu zuen, eta bederatzi urteko epe batean, 10.000 izar baino gehiago katalogatu zituen. Denbora horretan berean aurkitu zituen 59 nebulosa, 310 izar aldakor eta 10 noba. Izar aldakorren distira neurtzeko erabilitako lehen magnitude-estandar fotografikoak ezarri zituen, orobat. 1907an, berak aurkitutako 222 izar aldakor zeuzkan zerrenda argitaratu zuen.
1888an, Flemingek Zaldi Buru nebulosa aurkitu zuen. William Pickeringek, argazkia atera zuenak, leku hartan ezkutuko materia iluna zegoela pentsatu zuen. Hurrengo artikulu eta liburuetan Williamina Fleming ez da kredituetan agertzen; izan ere, John Dreyerrek, lehen Indize Katalogorako informazioa biltzeko arduradun nagusiak, haren izena ezabatu zuen aurkitu zituzten objektuen zerrendatik, ekarpen guztiak Pickeringi egotzita. Hala ere, 1908ko Indizearen bigarren Katalogoan, Flemingek zegozkion kredituak jaso zituen.
1899an, Flemingek Argazkigintza Astronomikoen Artxiboko kontserbatzaile titulua jaso zuen Harvarden, emakume bati ematen zitzaion Harvardeko lehen kargu instituzionala izanik. 1906an ohorezko plaza bat lortu zuen Londresko Royal Astronomical Societyn, hautatua izan zen lehen emakumea izan zelarik, eta Wellesley Collegeko ohorezko sari bat lortu zuen. 1911.urtearen hasieran, eta hil baino lehentxeago, Mexikoko Astronomia Elkarteak "Guadalupe Almendaro" domina eman zion izar aldakor berriak aurkitzeagatik. Urtebete baino gehiagoz neke handia izan ondoren, bere osasunak okerrera egin zuen, eta pneumoniak jota hil zen 54 urte besterik ez zituela, 1911ko maiatzaren 21ean. Bere semea, Edward Fleming, Txileko Chuquicamata meatzaritza enpresa handi batean lan egiten zuena, ez zen iritsi bere ama eta astronomo miresgarria agurtzera.
Lanak
aldatu- (Ingelesez) Draper Catalogue of Stellar Spectra (1890)
- (Ingelesez) A Photographic Study of Variable Stars (1907)
- (Ingelesez) Spectra and Photographic Magnitudes of Stars in Standard Regions (1911)
Eponimia
aldatuFleming ilargiaren kraterrak izen hau eramaten du bere memorian, Alexander Fleming deitura bereko (1881-1955etako) zientzialari britainiarrarekin partekatutako ohorean, penizilinako aurkitzailearekin
Erreferentziak
aldatu- Cannon, A. J. «Williamina Paton Fleming». The Astrophysical Journal 34. p. 314. Bibcode: 1911ApJ....34..314C doi:10.1086/141894
- Ewan, Elizabeth; Innes, Sue; Reynolds, Sian (2006). The biographical dictionary of Scottish women : from the earliest times to 2004
- "Women Working 1800–1930, Williamina Paton Stevens Fleming (1857–1911)". Harvard University Library Open Collections Program
- Cannon, Annie J. (1915). "The Henry Draper Memorial" Bibcode: 1915JRASC...9..203C Journal of the Royal Astronomical Society of Canada.
- Mack, Pamela (1990). "Straying from their orbits: Women in astronomy in America" ISBN 9780253208132. In Kass-Simon, G.; Farnes, Patricia; Nash, Deborah .
- Williamina Paton Stevens Fleming Encyclopaedia Britannica. Retrieved 19 February 2019.
- Natasha Geiling (18 September 2013). "The Women Who Mapped the Universe And Still Couldn't Get Any Respect".
- Harvard University. "About the Collection"
- "Williamina FLEMING". scientificwomen.net.