Odysseus Elytis

Odysseas Alepoudellis (grezieraz: Οδυσσέας Αλεπουδέλλης), Odysseas Elytis (grezieraz: Οδυσσέας Ελύτης izengoitia zuena, (Heraklion, Kreta, 1911ko azaroaren 2a - Atenas, 1996ko martxoaren 18a) greziar olerkari eta saiakera idazlea izan zen. Nabarmena da surrealismoaren eragina haren hasierako poesian: Orientabideak (1940) eta Lehen eguzkia (1943). Haren ideiek, Greziako kolorez eta argiz jantziak, mirari sentikor baten irudia dute. Gero, lirismo tradizionalagorako joera eta tonu epiko zorrotza hartzen dute; egungo historiarekiko lotura hertsia agertzen du Kantu heroiko elegiakoa, Albanian eroritako ikurrari eta Sei eta ausiki bat zerurako (1960) liburuetan, eta orobat To Axion Esti (1959, Bidezko da), bere obrarik garrantzitsuenean. Beste poema-liburu interesgarriak ere baditu, hala nola Monograma (1972), Igarlea (1973), Alabaordeak (1974), Vila Natacha (1974), Zeinuen araudia (1977) eta, batez ere, Maria Nefeli (1979) aparta, etsita egon arren etorkizun handia duen emakume gazte baten irudian oinarritua. Prosan saiakerak, Teofilo pintorea (1973), Paper irekiak (1974) eta Papadiamantisen xarma (1976), eta itzulpen ugari egin ditu, besteak beste, Berridazketa (1976) liburuan bildutako Giraudoux, Maiakovski, Jouve, Lorca, Ungaretti eta Brechten lanenak. 1979an Literaturako Nobel saria jaso zuen.

Odysseus Elytis
Odysseas Elytis 1974.jpg
Bizitza
Izen osoa Οδυσσέας Αλεπουδέλης
Jaiotza Heraklion1911ko azaroaren 2a
Herrialdea  Grezia
Talde etnikoa greziarra
Lehen hizkuntza greziera
Heriotza Atenas1996ko martxoaren 18a (84 urte)
Hobiratze lekua Atenasko Lehen Hilerria
Heriotza modua berezko heriotza: miokardio infartu akutua
Hezkuntza
Heziketa National and Kapodistrian University of Athens (en) Itzuli : kimika
Hizkuntzak greziera
Jarduerak
Jarduerak itzultzailea, poeta, arte-kritikaria eta idazlea
Lantokia(k) Atenas eta Paris
Lan nabarmenak Axion Esti (en) Itzuli
Jasotako sariak
Mugimendua Thirties Generation (en) Itzuli
Izengoitia(k) Οδυσσέας Ελύτης

IMDB: nm2937765 Musicbrainz: d56d76ee-f179-4496-ae8b-c22b7c326687 Discogs: 945819 Allmusic: mn0002199060 Find a Grave: 92082538 Edit the value on Wikidata
Odysseas-elytis-signature.svg

ErreferentziakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Odysseus Elytis