Ireki menu nagusia

Alphonse De Waelhens (Anberes, 1911ko abuztuaren 11 - Lovaina, 1981eko azaroaren 19a) belgikar filosofo neoeskolastikoa izan zen.

Alphonse De Waelhens
Uitreiking Albert Schweitzerprijs , links prof. dr. A.M.A. de Waelhens, Bestanddeelnr 918-6799 (cropped).jpg
Bizitza
Jaiotza Anberes1911ko abuztuaren  11
Herrialdea  Belgika
Heriotza Lovaina1981eko azaroaren  19a (70 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzak frantsesa
Jarduerak
Jarduerak filosofoa, unibertsitateko irakaslea, fenomenologoa eta itzultzailea

BizitzaAldatu

Logika, epistemologia eta filosofiaren historiako irakaslea izan zen Lovainako Unibertsitatean. Filosofiaren historiari buruzko lan asko egin zituen, baina filosofia autonomo bat ere garatu zuen. Teoria fenomenologikoen ezagutzaile aparta zen, Edmund Husserlena, batez ere. De Waelhensentzat, izatearen zertarakoa bere sustraitze historikoan aztertzea da filosofia, bizitako esperientzia hausnartutako esperientzia bihurtzeko, eta bizitzeak izateko arrazoiren bat izateko.

LanakAldatu

Bere obra teoriko nagusia La Philosophie et les expériences naturelles (1961, «Filosofia eta esperientzia naturalak») da. Bestalde, arreta handiz aztertu zuen zoramena eta eritasuna La Psychose. Essai d'interprétation analytique et existentiale (1972, «Psikosia. Interpretazio analitiko eta existentzialaren saiakera») liburuan. Ikerketa-lan hori oinarri harturik, De Waelhensek zioen ez dela posible antropologia filosofikorik, inkontzientearen eta eritasunaren oinarrizko erreferentziarik gabe.

Beste zenbait lan aipagarri: Existence et signification (1958, «Izatea eta esanahia»), La Philosophie de Martin Heidegger (1942, «Martin Heideggerren filosofia»), Une philosophie de l'ambiguïté. L'existentialisme de Maurice Merleau-Ponty (1951, «Anbiguotasunaren filosofia bat. Maurice Merleau-Pontyren existentzialismoa») eta Phénoménologie et vérité. Essai sur l'évolution de l'idée de vérité chez Husserl et Heidegger (1953, «Fenomenologia eta egia. Husserl eta Heideggerren egiaren ideiaren bilakaerari buruzko saiakera»).

ErreferentziakAldatu