Feminismo

mugimendu eta ideologien bilduma, helburutzat duena genero arteko berdintasuna definitzea, ezartzea eta aldeztea, emakumeentzako eskubide berdintasuna barne

Feminismoa helburu partekatua duen mugimendu politiko, ideologia eta gizarte-mugimenduen multzoa da: sexuen arteko berdintasun politiko, ekonomiko, pertsonal eta soziala definitu, egonkortu eta lortzea[1][2]. Helburu honen barruan emakumeentzat gizonezkoek dituzten hezkuntza eta lan-aukera berdinak lortzea dago ere. Zentzu zabalean feminismoak matxismoa zein patriarkatuaren aurka egiten duen mugimendua ere bada.

Zer da feminismoa? Kontzeptua azaltzen duen animazio bideo laburra.

Mugimendu feministek emakumeen eskubideen aldeko kanpainak egin izan dituzte eta egiten dituzte, bozkatzeko eskubidea, hautatua izateko eskubidea, lanerako eskubidea, soldata berdintasunaren aldekoa, ondasunak izateko eskubidea, hezkuntzarako eskubidea, kontratuak egitekoa, ezkontzan eskubide berdintasuna izatearen aldekoa edo amatasun baja bezalakoak. Feminista askok abortatzeko eskubidea edo gizarte integrazioaren alde ere egin dute lan, emakumeak eta neskak sexu-abusu eta bortxaketengandik babesteko, edo etxeko zein kanpoko emakumeen aurkako indarkeria eta feminizidioen aurka[3]. Mugimendu feministak arropa ohikoetan edo jarduera fisikoan aldaketa ere bultzatu izan du[4].

Feminismoak bultzatutako kanpainek aldaketa historiko nabarmenak eragin dute emakumeen eskubideen eremuan, batez ere Mendebaldean. Ia iturri guztiek onartzen dute feminismoak lortu duela emakumeen boto eskubidea, eskubide erreproduktibo hainbat (antisorgailu eta abortatzeko eskubidea barne) eta kontratuak zein ondasunak izateko eskubidea[5]. Feminismoa, oro har, emakumeen eskubideetan zentratu izan da, baina badira feminista batzuk, adibidez bell hooks, proposatzen dutenak genero-rol tradizionalek gizonezkoak ere kaltetu dituztela eta, beraz, gizonen askapena ere ematea beharrezkoa dela[6]. Teoria feminista, mugimendu feministatik eratutako filosofia feminista, genero desparekotasuna emakumezkoen rol sozialen ikerketatik aztertu nahi du. Teoria ezberdinak garatu izan dira genero arazoei erantzuteko asmoz[7][8]. Denborarekin, hainbat azpi talde sortu dira mugimendu honen inguruan, hala nola: feminismo kulturala, feminismo erradikala, ekofeminismoa, feminismo liberala, ezberdintasunaren feminismoa, feminismo marxista, feminismo separatista, feminismo filosofikoa eta feminismo kristaua. Feminismoak ere izan ditu kritikak emakume zuri eta mendebaldekoa bakarrik ordezkatzeko joera dela eta, eta horregatik swortu dira ere feminismo beltza, intersekzionalitatearen teoriak[9] eta feminismo komunitarioa.

Mugimendu hau XX. mendean agerikoa izaten hasi zen, baina historian zehar hainbat emakume izan dira feminismoa defendatu dutenak, hala nola: Frida Kalho, Emmeline Pankhurst, Olimpia de Gouges, Clara Zetkin, Indira Gandhi, etab. Feministak gizonezkoak zein emakumezkoak izan daitezke eta emakume guztiak ez dira feminista.

HistoriaAldatu

TerminologiaAldatu

 
Charlotte Perkins Gilmanen artikulu bat, feminismoari buruz hizketan.

Askok uste dute Mary Wollstonecraft feminismoaren sortzailea dela, A Vindication of the Rights of Woman (Emakumearen eskubideen bindikazioa) 1792ko liburuagatik, non emakumearen hezkuntzaren alde egiten duen[10][11][12][13]. Charles Fourier sozialista utopiko eta filosofo frantsesari 1837an "féminisme" hitza sortu izana egozten zaio[14]. "Féminisme" ("feminismo") eta "féministe" ("feminista") hitzak 1872an agertu ziren lehen aldiz Frantzian eta Herbehereetan[15], Britainia Handian 1890eko hamarkadan[16] eta Ameriketako Estatu Batuetan 1910ean[17]. Oxford English Dictionary ingelesezko lehen agerpena 1895ekoa da[18]. Euskarara askoz beranduago iritsi zen hitza; Orotariko Euskal Hiztegiak emakumeketa eta etxekoandreketa[19] hitzak proposatzen zituen kontzeptua itzultzeko. Une historikoaren, kulturaren eta herrialdearen arabera, mundu osoko feministek kausa eta helburu desberdinak izan dituzte. Mendebaldeko historialari feminista gehienek diote emakumearen eskubideak lortzeko lan egiten duten mugimendu guztiak mugimendu feministatzat hartu behar direla, baita terminoa beren buruei aplikatu ez zitzaienean ere (edo aplikatzen ez zaienean)[20][21][22][20][23][24]. Beste historialari batzuek diote terminoa mugimendu feminista modernora eta ondorengoetara mugatu beharko litzatekeela. Historialari horiek "protofeminista" etiketa erabiltzen dute aurreko mugimenduak deskribatzeko[25].

OlatuakAldatu

Mendebaldeko mugimendu feminista modernoaren historia lau "olatuetan" banatzen da[26][27].

Lehenengoak XIX. mendeko eta XX. mendearen hasierako mugimendu sufragistak ulertu zituen, emakumeen boto-eskubidea sustatzen zutenak. Bigarren olatua, emakumearen askapen mugimendua, 1960ko hamarkadan hasi zen eta emakumearen berdintasun juridiko eta sozialaren alde borrokatu zen. 1992an, edo data horren inguruan, hirugarren olatu bat identifikatu zen, indibidualtasunean eta aniztasunean zentratzea ezaugarri zuena[28]. Gainera, batzuek defendatu dute laugarren olatu bat dagoela[29], 2012. urtearen inguruan hasi zena eta sare sozialak erabili dituena sexu-jazarpenari, emakumeen aurkako indarkeriari eta bortxaketaren kulturari aurre egiteko.

Feminismoaren lehen olatuaAldatu

Feminismoaren lehen olatua XIX. mendean eta XX. mendearen hasieran izan zen aktibo. Erresuma Batuan eta AEBn, emakumeen kontratu-berdintasuna, ezkontza-berdintasuna, guraso-berdintasuna eta jabetza-eskubideak sustatu zituen. Legeria berriak Erresuma Batuko Adingabeen Zaintzari buruzko 1839ko Legea jasotzen zuen. Lege horrek seme-alaben zaintzarako urte samurren doktrina sartzen zuen, eta emakumeei seme-alaben zaintzarako eskubidea ematen zien lehen aldiz[30][31]. Beste lege batzuk, Erresuma Batuko 1870eko Ezkondutako Emakumeen Babes Legea kasu, 1882ko legean zabaldua, beste lurralde britainiar batzuetan antzeko legedietarako eredu bihurtu ziren. Victorial 1884an onartu zuen legeria, eta Hegoaldeko Gales Berriak 1889an; Australiako gainerako koloniek antzeko legeak onartu zituzten 1890 eta 1897 bitartean. Mende aldaketarekin, aktibismoa botere politikoa lortzean oinarritu zen nagusiki, bereziki emakumeen sufragio eskubidea, nahiz eta feminista batzuek emakumeen eskubide sexual, ugaltzaile eta ekonomikoen aldeko kanpaina ere egin zuten[32].

Martxoak 8 eta Mugimendu feministakAldatu

Emakumeen Nazioarteko Eguna 1909ko otsailaren 28an ospatu zen lehenengo aldiz, Ameriketako Estatu Batuetako New York hirian. Ospakizun hau AEBetako Alderdi Sozialistak antolatu zuen.

1917ko martxoaren 8an[oh 1] Errusiar Inperioko hiriburua zen Petrograden (gaur egungo San Petersburgo) oihalgintzako emakume langileek manifestazioa abiatu zuten, eta hiri guztia hartu zuten; hura izan zen Errusiako Iraultza piztu zuten ekintza nagusietako bat.[2] Egun hau batez ere herrialde eta mugimendu sozialista eta komunistek ospatu izan zuten, harik eta 1975ean Nazio Batuen Erakundeak nazioarteko egun izendatu zuen arte.

Martxoaren 8ko eguna gaur egun emakumeen eskubideak aldarrikatzeko erabiltzen da. Munduari gogorazteko emakume eta gizonek eskubide berdinak izan behar dituztela.

Mugimendu feministak denborarekin indartsuagoak bilkatu dira. Euskal Herrian hainbat mugimendu feminista desberdin daude, horietako famatuena Emakunde[33] ( Emakumearen Euskal Erakundea) da. Emakunde Eusko Jaurlaritzaren erakunde autonomoa da. Beraien helburua berdintasuna aldarrikatzea da eta emakumeen eskubideen alde borrokatzea. Nahiz eta Emakunde Euskal Herriko erakunde famatuena izan, Euskal Herriko herrialde bakoitzak bere talde feminista desberdinak ditu. Hala nola, Pare Deustun, Martxanterak Bergaran, Momoak Galdakon, Marienea Basaurin, Nalua Eibarren, Andramanuelak Antzuolan, Portugaleteko mugimendu feminista eta beste hainbat.

 
Mural feminista bat Antzuolan.

Kontzeptu nagusiakAldatu

PatriarkatuaAldatu

Feminismoak gizarteari egiten dion kritika arrazionalistan, patriarkatuaren kontzeptua funtsezkoa da. Kate Millettek erabili zuen lehenengoz kontzeptu hori testuinguru feminista baten, Sexual Politics (1970) izeneko liburuan aipatu zuenean, eta gaur egun feminismoaren ia edozein ildotan ezinbestekoa da.

Gerda Lerner historiagileak horrela definitu zuen patriarkatua The Creation of Patriarchy (1986) liburuan: Familiako emakumeen eta umeen gaineko gizonezkoen menderatzearen adierazpen eta instituzionalizazioa, eta menderatze horren hedatzea gizartearen gainerako emakumeen gain.[34]

GeneroaAldatu

Generoa (emakumezkoa/gizonezkoa) ez da errealitate natural bat, kulturalki eraiki den kontzeptua da.

Era horretan, generoa sozialki eraiki diren balio multzoen ondorioa izango litzateke, zeinak emakumezkoaren berezko ezaugarriak eta gizonezkoaren berezko ezaugarriak daudela asmatzen duen. Ezaugarri biologikoak (sexua) gizartearen eboluzioaren bidez, apaindu dira jokaera, pentsamendu eta estetika jakin batzuekin, besteak beste.

AndrozentrismoaAldatu

Androzentrismoa zera izango litzateke: Munduarekiko ikuskera gizonaren ikuspuntuan zentratuta. Androzentrismoak gizonaren ikuspegia ikuspegi posible bakarra bihurtzen du, eta errealitatearen ikerketa eta azterketen paradigma zehatzak ezartzen ditu.

Feminista ezagunakAldatu

ErreferentziakAldatu

  1. 1952-, Hawkesworth, M. E.,. (2006). Globalization and feminist activism. Rowman & Littlefield ISBN 074253782X. PMC 62342167. (Noiz kontsultatua: 2018-07-11).
  2. Chris., Beasley,. (1999). What is feminism? : an introduction to feminist theory. Thousand Oaks, Calif. ISBN 9781446210420. PMC 731677122. (Noiz kontsultatua: 2018-07-11).
  3. Alice., Echols,. (1989). Daring to be bad : radical feminism in America, 1967-1975. University of Minnesota Press ISBN 0816617864. PMC 19813238. (Noiz kontsultatua: 2018-07-11).
  4. (Ingelesez) «Women’s Work» Science History Institute 2017-06-01 (Noiz kontsultatua: 2018-07-11).
  5. 1941-, Messer-Davidow, Ellen,. (2002). Disciplining feminism : from social activism to academic discourse. Duke University Press ISBN 0822328291. PMC 47705543. (Noiz kontsultatua: 2018-07-11).
  6. 1952-, Hooks, Bell,. (2000). Feminism is for everybody : passionate politics. South End Press ISBN 0896086291. PMC 43836456. (Noiz kontsultatua: 2018-07-11).
  7. 1944-, Chodorow, Nancy,. (1989). Feminism and psychoanalytic theory. Yale University Press ISBN 0300044178. PMC 20789275. (Noiz kontsultatua: 2018-07-11).
  8. Gilligan, Carol. (1977-12). «In a Different Voice: Women's Conceptions of Self and of Morality» Harvard Educational Review 47 (4): 481–517. doi:10.17763/haer.47.4.g6167429416hg5l0. ISSN 0017-8055. (Noiz kontsultatua: 2018-07-11).
  9. Gender Forum: Key Issues in Postcolonial Feminism: A Western Perspective.. 2013-12-03 (Noiz kontsultatua: 2018-07-11).
  10. Hanley, Kirstin Collins. (2013). Mary Wollstonecraft, pedagogy, and the practice of feminism. Routledge ISBN 978-1-136-75296-4. PMC 853455196. (Noiz kontsultatua: 2023-01-15).
  11. Gordon, Lyndall. (2006). Vindication A Life of Mary Wollstonecraft.. HarperCollins Publishers ISBN 978-0-06-186600-5. PMC 1311317437. (Noiz kontsultatua: 2023-01-15).
  12. (Ingelesez) Rowlatt, Bee. (2015-10-05). «The original suffragette: the extraordinary Mary Wollstonecraft» the Guardian (Noiz kontsultatua: 2023-01-15).
  13. (Ingelesez) «Feminism in the 18th century and beyond» Atria (Noiz kontsultatua: 2023-01-15).
  14. Goldstein, Leslie F.. (1982). «Early Feminist Themes in French Utopian Socialism: The St.-Simonians and Fourier» Journal of the History of Ideas 43 (1): 91–108. doi:10.2307/2709162. ISSN 0022-5037. (Noiz kontsultatua: 2023-01-15).
  15. Grever, Maria. (1994). Strijd tegen de stilte : Johanna Naber (1859-1941) en de vrouwenstem in geschiedenis. Verloren ISBN 90-6550-395-1. PMC 1023515437. (Noiz kontsultatua: 2023-01-15).
  16. Offen, Karen. (1987). «Sur l'origine des mots « féminisme » et « féministe »» Revue d’Histoire Moderne & Contemporaine 34 (3): 492–496. doi:10.3406/rhmc.1987.1421. (Noiz kontsultatua: 2023-01-15).
  17. Cott, Nancy F.. (1987). The grounding of modern feminism. Yale University Press ISBN 0-300-03892-5. PMC 15654817. (Noiz kontsultatua: 2023-01-15).
  18. (Ingelesez) «feminism, n.» OED Online (Oxford University Press) (Noiz kontsultatua: 2023-01-15).
  19. «OEH - Bilaketa - OEH» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2023-01-15).
  20. a b Spender, Dale. (1983). There's always been a women's movement this century. Pandora Press ISBN 0-86358-002-5. PMC 9083350. (Noiz kontsultatua: 2023-01-15).
  21. Lerner, Gerda. (1993). The creation of feminist consciousness : from the Middle Ages to eighteen-seventy. New York : Oxford University Press ISBN 978-0-19-506604-3. (Noiz kontsultatua: 2023-01-15).
  22. Walters, Margaret. (2005). Feminism : a very short introduction. Oxford University Press ISBN 978-0-19-151712-9. PMC 77194227. (Noiz kontsultatua: 2023-01-15).
  23. Witt, Charlotte; Shapiro, Lisa; Van Dyke, Christina; Moland, Lydia L.. (2021). Zalta, Edward N. ed. «Feminist History of Philosophy» The Stanford Encyclopedia of Philosophy (Metaphysics Research Lab, Stanford University) (Noiz kontsultatua: 2023-01-15).
  24. academic.oup.com doi:10.1086/ahr/104.4.1085. (Noiz kontsultatua: 2023-01-15).
  25. (Ingelesez) Botting, Eileen Hunt; Houser, Sarah L.. (2006-05). «“Drawing the Line of Equality”: Hannah Mather Crocker on Women's Rights» American Political Science Review 100 (2): 265–278. doi:10.1017/S0003055406062150. ISSN 1537-5943. (Noiz kontsultatua: 2023-01-15).
  26. Humm, Maggie. (1995). The dictionary of feminist theory. (2nd ed. argitaraldia) Prentice Hall ISBN 0-13-355389-2. PMC 32432598. (Noiz kontsultatua: 2023-01-15).
  27. Chamberlain, Prudence. (2017). The feminist fourth wave : affective temporality. ISBN 978-3-319-53682-8. PMC 987438860. (Noiz kontsultatua: 2023-01-15).
  28. Kroløkke, Charlotte. (2006). Gender communication theories & analyses : from silence to performance. Sage Publications ISBN 978-1-4522-6499-8. PMC 808344326. (Noiz kontsultatua: 2023-01-15).
  29. (Ingelesez) «Feminism - The fourth wave of feminism | Britannica» www.britannica.com (Noiz kontsultatua: 2023-01-15).
  30. Wroath, John. (2006). Until they are seven : the origins of women's legal rights. Waterside Press ISBN 978-1-906534-43-1. PMC 847010346. (Noiz kontsultatua: 2023-01-15).
  31. (Ingelesez) Jane Gray Perkins. (1909). The life of the Honourable Mrs. Norton. H. Holt and Company (Noiz kontsultatua: 2023-01-15).
  32. Freedman, Estelle B.. (2002). No turning back : the history of feminism and the future of women. (1st ed. argitaraldia) Ballantine Books ISBN 0-345-45054-X. PMC 49193867. (Noiz kontsultatua: 2023-01-15).
  33. (Gaztelaniaz) Emakunde. 2018-03-30 (Noiz kontsultatua: 2018-04-01).
  34. Gerda, Lerner,. (2017). La creación del patriarcado. (1? ed. en Katakrak. argitaraldia) Katakrak ISBN 9788416946082. PMC 1028563595..

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo estekakAldatu