Ireki menu nagusia

Ernesto Sabato[1] (Rojas, Buenos Aires, 1911ko ekainaren 24 - Santos Lugares, Buenos Aires Handia, 2011ko apirilaren 30a) argentinar idazle, saiakeragile, fisikari eta pintorea izan zen. 1984an Miguel de Cervantes saria eman zioten.

Ernesto Sabato
ErnestoSabato001.JPG
Bizitza
Izen osoa Ernesto Roque Sabato
Jaiotza Rojas Itzuli1911ko ekainaren 24a
Herrialdea  Argentina
 Espainia
Bizilekua Santos Lugares Itzuli
Heriotza Santos Lugares Itzuli2011ko apirilaren 30a (99 urte)
Heriotza modua : bronkitisa
Familia
Seme-alabak
Anai-arrebak
Hezkuntza
Heziketa National University of La Plata Itzuli
Parisko Unibertsitatea
Hezkuntza-maila Ph.D.a
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak fisikaria, idazlea, margolaria, eleberrigilea, saiakeragilea eta poeta
Enplegatzailea(k) Buenos Airesko Unibertsitatea
National University of La Plata Itzuli
Lan nabarmenak El Túnel Itzuli
On Heroes and Tombs Itzuli
Abaddón el exterminador Itzuli
Jasotako sariak
Kidetza Hizkuntza Modernoen Elkartea
Genero artistikoa olerkigintza
saiakera
IMDb nm0844531
Firma-sabato.jpg

Bizitza eta lanakAldatu

Fisika eta matematikako ikasketak egin zituen La Platako unibertsitatean, eta Parisko Sorbonne Unibertsitatean eta Curie Institutuan eta Massachusettsen jarraitu zituen. Argentinara itzulirik, La Platako unibertsitateko irakasle izan zen 1940-1945 bitartean. Bigarren Mundu Gerraren ostean, zientziarenganako fedea galdu zuen eta idazteari ekin zion. Garai hartan hasi zen literatura lanak idazten La Nación egunkarian. 1945ean unibertsitateko kargua utzi behar izan zuen, Perónen gobernuaren aurkakoa zelako, eta urte hartan bertan idatzi zuen Uno y el universo (Bat eta unibertsoa), filosofia, politika eta gizarte gaiei buruzko aforismo eta ohar bilduma. 1947an El Túnel (Tunela) eleberria idatzi zuen. Lan hark ospetsu egin zuen nazioartean. Eleberri horretako protagonista besterekin harremanetan jartzeko erabateko ezintasuna duen antiheroia da, giza izatearen absurduaren aurrean bere baitara biltzen dena.

1955ean, Perónen agintea amaiturik, El otro rostro del peronismo (Peronismoaren beste aurpegia) idatzi zuen. Liburu hura eta El caso Sábato (1956, Sábato auzia), ezinbesteko dira Perónen mugimenduaren benetako izaera ezagutzeko. 1961ean idatzi zuen bigarren eleberria, Sobre héroes y tumbas (Heroiei eta hilobiei buruz). Saiakera liburuetan landutako psikologia eta filosofia gaiak gorpuztu zituen eleberri horretan. 1968an, Alain Robbe-Grillet, Jorge Luis Borges eta Jean-Paul Sartre idazleei buruzko lan kritiko bat idatzi zuen, Tres aproximaciones a la literatura de nuestro tiempo (Gaurko literaturara hurbiltzeko hiru saio). 1974an Abaddón el exterminador (Abaddón deuseztatzailea) eleberria idatzi zuen eta 1983an Nunca más (Inoiz ez berriro).

IdazlanakAldatu

EleberriakAldatu

  • El túnel, 1948. Tunela, Mikel Garmendiak euskaratua, Alberdania-Elkar, 2007. Literatura Unibertsala 128.
  • Sobre héroes y tumbas, 1961.
  • Abaddón el Exterminador, 1974.

SaiakerakAldatu

  • Uno y el universo, 1945.
  • Hombres y engranajes, 1951.
  • Heterodoxia, 1953.
  • El caso Sabato. Torturas y libertad de prensa. Carta Abierta al General Aramburu.
  • El otro rostro del peronismo, 1956.
  • El escritor y sus fantasmas, 1963.
  • Tango, discusión y clave, 1963.
  • Romance de la muerte de Juan Lavalle. Cantar de Gesta, 1966.
  • Significado de Pedro Henríquez Ureña, 1967.
  • Aproximación a la literatura de nuestro tiempo: Robbe-Grillet, Borges, Sartre, 1968.
  • La cultura en la encrucijada nacional, 1976.
  • Apologías y rechazos, 1979.
  • Los libros y su misión en la liberación e integración de la América Latina.
  • Entre la letra y la sangre, 1988.
  • Antes del fin, 1998.
  • La Resistencia, 2000.
  • España en los diarios de mi vejez, 2004.

ErreferentziakAldatu

  1. Gehienetan Sábato idatzia, eta hala ahoskatua, nahiz eta berak azentu-ikurrik gabe idaztea nahiago zuen. «¿Sábato o Sabato?», Etcétera, 2007-09-01.

Kanpo loturakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ernesto Sabato  
Wikiesanetan badira aipuak, gai hau dutenak: Ernesto Sabato