José Luis Sáenz de Heredia

José Luis Sáenz de Heredia (Madril, 1911ko apirilaren 10a - ibidem, 1992ko azaroaren 4a) zinema-zuzendaria izan zen.

José Luis Sáenz de Heredia

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakJosé Luis Sáenz de Heredia y Osio
JaiotzaMadril1911ko apirilaren 10a
Herrialdea Espainia
HeriotzaMadril1992ko azaroaren 4a (81 urte)
Heriotza modua: biriketako edema
Familia
Seme-alabak
Anai-arrebak
Familia
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakfilm-zuzendaria eta gidoilaria
Lan nabarmenak
Jasotako sariak

IMDB: nm0844538 Allocine: 250610 Allmovie: p281088 Edit the value on Wikidata

Bizitza aldatu

Arkitekturako ikasketak hasi zituen, baina bertan behera utzi eta antzerkian hasi zen lanean. Gidoiak ere idatzi zituen. Gidoi horietako bat, Patricio miró a una estrella (Patriziok izar bat begiratu zuen), beste zuzendari batentzat prestatuta zegoen, baina ekoizlearen eta zuzendariaren artean hitzarmenik lortu ez zutenez, Sáenz de Herediak berak egin zuen filma, 1934an. Horrelaxe sortu zuen bere bigarren filma ere, La hija de Juan Simón (1935, Juan Simónen alaba).

Espainiako Gerra Zibila amaitu zenean, Zinematografiako Sail Nazionalean parte hartu zuen, eta Franco jeneralaren zuzendari kuttunetako bat izan zen. Raza (1941, Arraza) filma egin zuen (Francoren beraren argumentuarekin), eta propagandazko beste zenbait film ere bai, Franco, ese hombre (1964, Franco, gizon hori), esate baterako. Sáenz de Herediak Espainiako zinemaren genero guztiak landu zituen, baina komedian nabarmendu zen bere maisutasuna. Aipatutako filmez gainera, azpimarratzekoak ditu: La mies es mucha (1949, Laborea asko da), Mariona Rebull (1947), El escándalo (1943, Eskandalua), Don Juan (1950), Los ojos dejan huellas (1952, Begiek arrastoa uzten dute), La verbena de la Paloma (1964, Usoaren berbena), El destino se disculpa (1944, Patua zuritu egiten da), Todo es posible en Granada (1954, Guztia da posible Granadan), Historias de la radio (1955, Irratiko istorioak), Faustina (1956).

Filmografia aldatu

Erreferentziak aldatu