Samuel Herman "Sammy" Reshevsky (Ozorkow, Polonia, 1911ko azaroaren 26a - Syffern, New York, AEB, 1992ko apirilaren 4a) estatubatuar xake-jokalaria izan zen, jatorriz poloniarra. Jokalari nekaezina eta estratega bikaina; Estatu Batuetako txapelduna askotan (1936, 1938, 1940, 1942, 1946, 1969, 1971); aurkari gogorrenak menderatu zituen, are munduko txapeldunak ere, baina ez zuen inoiz lortu munduko txapeldun izatea.

Sammy Reshevsky

Bizitza
JaiotzaOzorków1911ko azaroaren 26a
Herrialdea Polonia
 Ameriketako Estatu Batuak
HeriotzaNew York1992ko apirilaren 4a (80 urte)
Hezkuntza
HeziketaChicagoko Unibertsitatea
Hizkuntzakpoloniera
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakxakelaria, kazetaria eta bookkeeper (en) Itzuli

Biografia aldatu

Sei urte besterik ez zituela, Europa osoan barrena ibili zen bere dohainak erakusten, eta 9 urterekin master-maila lortu zuen. Harrigarrizko partidak egin zituen, 75 aurkariren kontra aldi berean jokatu eta irabaziz. 1920an Estatu Batuetara emigratu zuen gurasoekin. Estatu Batuetako jokalari onenekin lehiatu zen, eta xake-arazo konplexuei soluzioa aurkitu zien, baina, halako batean, haurren ongizaterako begiraleek profesional gisa jokatzea debekatu zioten. Aurrerago, kontularitzako ikasketak egin ondoren, xakean jokatzen hasi zen berriro.

Nahiz eta munduko jokalari onenak ere mendean hartu zituen -José Raúl Capablanca (1935ean), Mikhail Botvinnik (1955ean), Bobby Fischer (1961)-, ez zuen sekula lortu munduko txapeldun izatea; aditu batzuen arabera, bere karrera eten izanagatik, jokoan beti berdin hasteagatik eta presaz jokatzeko atxikimenduagatik. 1984an, 72 urte zituela, Reykjavikeko Nazioarteko Txapelketa irabazi zuen. Xake-jokoari buruzko bi liburu idatzi zituen: Reshevsky on Chess (1948, "Reshevsky xakean") eta How Chess Games Are Won (1962, "Nola irabazten diren xake-jokoak").

Erreferentziak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Sammy Reshevsky  

Kanpo estekak aldatu