Indotxinako Gerra

Indotxinako Gerra (lehenengo Frantziar Indotxinako Gerra edo Frantziar-Vietnamdar Gerra) Indotxinan 1946ko abenduaren 19tik 1954 abuztuaren 1a arte gertatu zen gatazka koloniala izan zen, batik bat Frantziako armadaren eta Viet Minh talde komunistaren artekoa. Ekintzak gaur egungo Vietnamgo iparraldean gertatu ziren nagusiki, eta Frantziaren alde Laos eta Kanbodiako soldaduak ere borrokatu ziren, Vietnamgo armadarekin batera. Haien kontra, Ho Chi Minh eta Vo Nguyen Giap buruzagiek gidatutako soldaduak zeuden.

Indotxinako Gerra
Gerra Hotza
HD-SN-99-02041.JPEG
Frantziako Atzerritar Legioko unitate bat, komunisten eremuan patruilatzen.
Data 1946ko abenduaren 19 – 1954ko abuztuaren 1
Lekua Frantziar Indotxina, batez ere Ipar Vietnam
Emaitza
Gudulariak
Frantzia Frantziar Batasuna

Laguntza:
 Ameriketako Estatu Batuak[1] (1950–1954)

Ipar Vietnam Ipar Vietnam
Laos Pathet Lao[2]
Kanbodia Khmer Issarak[3]


Laguntza:[4]
 Sobietar Batasuna[5]
 Txina(1949–1954)[5]
Buruzagiak

Ipar Vietnam Ho Chi Minh
Ipar Vietnam Vo Nguyen Giap
Laos Souphanouvong
Indarra
Frantziar Batasuna: 190.000
Gudaroste laguntzaile: 55.000
Vietnamgo Estatua: 150.000[6]
Guztira: ~400.000
125.000 regular
75.000 eskualdekoa
250.000 irregular[7]
Guztira: 450.000
Galerak
Frantziar Batasuna:
75.581 hildako
64.127 zauritu,
40.000 preso
Vietnamgo Estatua, Laos eta Kanbodia:
18.714 hildako[8][9]
Guztira: ~90.000+ hildako
Vietminh:
175.000–500.000 hildako[9][10]
125.000–300.000 zibil hildako[9][11][12]

Bigarren Mundu Gerraren ondorengo urteetan piztu zen istilua, Japoniak lurralde hori hartu ostean. Hasieran landa-eremuetan egindako ekintza leunak ziren nagusi, baina 1949an Txinako erregimen komunista ere Vietnamgo mugara iritsi zen, SESBek militarki hornituta. Frantziak, berriz, AEBetatik laguntza jaso zuen. 1950ean Jean-Paul Sartrek eta beste frantziar ezkertiar batzuk gerratea gogor kritikatu zuten, "gerra zikina" deituz.

1954an argi zen Frantziak ezin zuela kontrol mantendu, eta gainera Aljeriako istiluei aurre egin behar zien. Azkenean, Genevan egindako hitzarmenak Vietnamgo lurraldea bitan zatitu zuen, Iparraldea komunisten menpe eta Hegoaldea Bao Dai enperadorearen eskuetan.

Teorian handik urte betera erreferendum bidez erabaki behar zuten lurraldea elkartu ala ez, baina hegoaldeko agintariek erreferenduma baztertu eta estatu kolpea jo zuten. Iparraldekoek hegoaldeko Vietcong gerrilariak laguntzeari ekin zioten, eta orduan, AEBak, komunismoaren hedapena ekidin nahian, hegoaldeko gobernuari laguntza eta tropak bidaltzen hasi ziren. Horren ondorio izan zen Vietnamgo gerra edo Indotxinako bigarren gerra.

ErreferentziakAldatu

  1. France honors CIA pilots
  2. Dalloz, Jacques. (1987). La Guerre d'Indochine 1945–1954. Paris: Seuil, 129–130, 206 or..
  3. Dalloz, Jacques. (1987). La Guerre d'Indochine 1945–1954. Paris: Seuil, 129–130 or..
  4. US Secretary of State John Foster Dulles on the fall of Dien Bien Phu
  5. a b [1]
  6. Windrow, Martin. (1998). The French Indochina War 1946–1954 (Men-At-Arms, 322). Londres: Osprey Publishing, 11 or. ISBN 1-85532-789-9.
  7. Windrow 1998, p. 23
  8. Spencer Tucker, Encyclopedia of the Vietnam War (1998)
  9. a b c Clodfelter, Michael, Vietnam in Military Statistics (1995)
  10. T. Lomperis, From People's War to People's Rule (1996)
  11. Smedberg, M. (2008). Vietnamkrigen: 1880–1980. Historiska Media, 88 or..
  12. Eckhardt, William. (1987). World Military and Social Expenditures 1987–88. (12. argitaraldia).

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo estekakAldatu