Osakidetza

Euskal Autonomia Erkidegoko osasun zerbitzu publikoa

Osakidetza - Euskal Osasun Zerbitzua (edo besterik gabe Osakidetza)[1] Euskal Autonomia Erkidegoko osasun zerbitzu publikoa da, 1984an Espainiako Gobernuak Eusko Jaurlaritzari Osasun eskumena igarotzean sortutakoa, Carlos Garaikoetxea lehendakari zela, Eusko Jaurlaritzaren erakunde autonomo gisa. Gerora, ekainaren 26ko 8/1997 Legearen bidez, Eusko Jaurlaritzaren zuzenbide pribatuko ente publikoa izatera igaro zen (nagusiki zuzenbide pribatuaren arabera jarduten duen erakunde-mota).

Osakidetza - Euskal Osasun Zerbitzua
SektoreaOsasuna
Sorrera1984
SortzaileaEusko Jaurlaritza
EgoitzaAraba kalea 45, 01006 Gasteiz
PresidenteaGotzone Sagardui (Osasun Sailburua)
Maria Jesus Mugika Anduaga (Zuzendari nagusia)
Webguneawww.osakidetza.eus
Kronologia
INSALUD Osakidetza

Espainiako Osasun Sistema Nazionalaren parte da (1986an sortu zen); harez geroztik, Euskal Autonomia Erkidegoan INSALUD (Instituto Nacional de la Salud) entitate publikoa ordezkatzen du. Arduradun nagusia Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburua da eta Osasun Sailera atxikita dago.

Ospitale nagusiak aldatu

Bizkaia aldatu

Gipuzkoa aldatu

Araba aldatu

Paziente kronikoentzako ospitaleak aldatu

Ospitale psikiatrikoak aldatu

Zentro guztien zerrenda aldatu

Osakidetzaren zentroak hurrengo sailkapenaren arabera antolatzen dira:

Arabako Osasun-barrutia aldatu

 
Lezako Ospitalea.
 
Arabako Unibertsitate Ospitalea.
 
Arabako Ospitale Psikiatrikoa.
  • Arabako Osasun Mentaleko Sarea
    • Arabako Ospitale Psikiatrikoa (Gasteiz)
    • Aiara-Laudioko Osasun Mentaleko Zentroa (Laudio)
    • Errehabilitazio Komunitarioko Zerbitzua (Gasteiz)
    • Haur eta Gazteentzako Osasun Mentaleko Unitatea (Gasteiz)
    • Mendekotasunen Orientazio Eta Tratamendu Zentroa - MOTZ (Gasteiz)
    • Psikiatriako Eguneko Ospitalea (Gasteiz)
    • Salburuako Osasun Mentaleko Zentroa (Gasteiz)
    • Zabalganako Osasun Mentaleko Zentroa (Gasteiz)

Bizkaiko Osasun-barrutia aldatu

 
Gorlizko Ospitalea.
 
San Eloy Ospitalea.
 
Galdakao-Usansolo Ospitalea.
 
Basurtuko Unibertsitate Ospitalea.
 
Gurutzetako Unibertsitate Ospitalea.
 
Urdulizko Alfredo Espinosa Ospitalea.
 
Bermeoko Ospitalea.
  • Bizkaiko Osasun Mentaleko Sarea
    • Barakaldoko Osasun Mentaleko Zentroa, Adikzioen Zentroa, Eguneko Ospitaleak (Barakaldo 1 eta 2) eta Ezkerraldeko Haur Eta Nerabeen Osasun Mentaleko Zentroa.
    • Basauri udalerriko Osasun Mentaleko Zentroak (Basauri eta Urbi 2koak), Psikologoen Zentroa, Eguneko Ospitalea eta Lehen Gertakarien Zentroa.
    • Bermeoko Osasun Mentaleko Zentroa eta Bermeoko Ospitalea.
    • Bilbo udalerriko Osasun Mentaleko Zentroak (Ercilla, Etxaniz Suhiltzailea, Julian De Ajuriaguerra, Otxarkoagakoak eta Bilboko Haur Eta Nerabeenak), Adikzioen Zentroak (Ajuriaguerra eta Novia Salcedokoak), Eguneko Ospitaleak (Ajuriaguerra, Garamendi eta Txurdinagakoak), Bilboko Lehen Gertakarien Zentroa, Tratamendu Asertibo Komunitarioa, Begoña-Bilboko Egoitza Txikia eta Bizkaiko Osasun Mentaleko Sarearen Administrazioa.
    • Derioko Osasun Mentaleko Zentroa
    • Durangoko Osasun Mentaleko Zentroa eta Eguneko Ospitalea.
    • Erandioko Osasun Mentaleko Zentroa eta Eguneko Ospitalea.
    • Ermuko Eguneko Ospitalea
    • Galdakaoko Osasun Mentaleko Zentroa eta Barrualdeko Haur Eta Nerabeen Osasun Mentaleko Zentroa.
    • Gernikako Osasun Mentaleko Zentroa, Eguneko Ospitalea eta Tratamendu Asertibo Komunitarioak (Etxe Gabekoena eta Barrualdekoak).
    • Getxo udalerriko Osasun Mentaleko Zentroak (Uribekoa eta Uribeko Haur Eta Nerabeenak), Eguneko Ospitaleak (Uribe eta Uribe-Areetakoak) eta Uribeko Lehen Gertakarien Zentroa.
    • Manuene Eguneko Ospitalea-Adikzioak (Larrabetzu)
    • Ortuellako Osasun Mentaleko Zentroa, Eguneko Ospitalea eta Zentro Terapeutico Hezigarria.
    • Portugaleteko Osasun Mentaleko Zentroa eta Ezkerraldeko Tratamendu Asertibo Komunitarioa.
    • Santurtziko Osasun Mentaleko Zentroa
    • Sestaoko Osasun Mentaleko Zentroa eta Eguneko Ospitalea.
    • Zaldibarko Ospitalea eta Tutoretzapeko Etxebizitzak.
    • Zallako Osasun Mentaleko Zentroa
    • Zamudioko Ospitalea, Azpiakutuen Unitateko Eguneko Ospitalea eta Uribeko Tratamendu Asertibo Komunitarioa.

Gipuzkoako Osasun-barrutia aldatu

 
Donostia Unibertsitate Ospitalea.
 
Bidasoako Ospitalea.
 
Mendaroko Ospitalea.
 
Debagoieneko Ospitalea.
  • Gipuzkoako Osasun Mentaleko Sarea
    • Andoaingo Osasun Mentaleko Zentroa
    • Arrasate Deba Garaiako Osasun Mentaleko Zentroa
    • Azpeitiako Osasun Mentaleko Zentroa
    • Beasaingo Osasun Mentaleko Zentroa
    • Donostia udalerriko Osasun Mentaleko Zentroak (Amara, Egia, Gizarte Zerbitzuetako Martutene eta Ondarretakoak), Donostialdeko Haurren eta Gazteen Psikiatriaren Taldea, Atentzio Goiztiarraren Unitatea, Erreabilitazio Psikiatriko Unitatea eta Tarteko Helburuen Programa-Bitarte.
    • Eibarko Osasun Mentaleko Zentroa
    • Errenteriako Osasun Mentaleko Zentroa eta Eguneko Zentroa.
    • Irun udalerriko Osasun Mentaleko Zentroa (Irun-Bidasoakoa), Bidasoako Haurren eta Gazteen Psikiatriaren Taldea eta Eguneko Zentroa.
    • Lasarteko Eguneko Zentro Edukatibo Terapeutikoa
    • Tolosako Osasun Mentaleko Zentroa
    • Zarauzko Osasun Mentaleko Zentroa
    • Zumarragako Osasun Mentaleko Zentroa eta Eguneko Zentroa.

Euskararen erabilera aldatu

2015eko urtarrilaren 7an, Osakidetzako lan eskaintza publikoetan euskara aintzat hartzeko galdegin zion Behatokiak, bestela, hizkuntza eskubideak urratzen zirelako.[5] 2005etik 2012ra 26.405 lanpostu sortu ziren Osakidetzan eta 4.885ek (% 18,5) zuten derrigortasun data. 1.991ren hizkuntza eskakizunak ziurtatu ziren (% 7,5). Derrigortasun data zutenen artean, % 40,8 egiaztatuak ziren.[6]

Erreferentziak aldatu

  1. Osakidetzaren webgunea: Antolaketa
  2. (Gaztelaniaz) «Osakidetza licita el nuevo centro de salud de murgia. Noticias de Alava» Noticias de Álava (Noiz kontsultatua: 2019-02-26).
  3. (Gaztelaniaz) «El ambulatorio de Retuerto entrará en funcionamiento durante el primer trimestre del año. Deia, Noticias de Bizkaia» Deia (Noiz kontsultatua: 2018-10-24).
  4. (Gaztelaniaz) «El ambulatorio de Aiete entrará en funcionamiento a comienzos de 2020» El Diario Vasco 2018-04-11 (Noiz kontsultatua: 2019-02-26).
  5. Maddi Ane Txoperena Iribarren, «Beltzunea betikotu ez dadin», Berria, 2015-01-08
  6. «%7,5», Berria, 2015-01-08

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu