Aulesti
- Artikulu hau Bizkaiko herriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Aulesti (argipena)».
Aulesti (izen zaharra Murelaga) Bizkaiko ipar-ekialdean dagoen udalerria da, Lea-Artibai eskualdean kokaturikoa. 653 biztanle zituen 2016. urtean.
Aulesti | |||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
![]() | |||||||||||
![]() Aulestiko udaletxea. | |||||||||||
| |||||||||||
Administrazioa | |||||||||||
Estatua | Espainia | ||||||||||
Erkidegoa | Euskal Autonomia Erkidegoa | ||||||||||
Lurraldea | Bizkaia | ||||||||||
Eskualdea | Lea-Artibai | ||||||||||
Izen ofiziala | ![]() | ||||||||||
Alkatea | Jone Ansotegi Ikazuriaga (EH Bildu) | ||||||||||
Posta kodea | 48380 | ||||||||||
INE kodea | 48070 | ||||||||||
Herritarra | aulestiar | ||||||||||
Kokapena | |||||||||||
Koordenatuak | 43°17′47″N 2°33′46″W / 43.2964°N 2.5628°W | ||||||||||
![]() | |||||||||||
Azalera | 25,31 km² | ||||||||||
Garaiera | 86 metro | ||||||||||
Distantzia | 44 km Bilbora | ||||||||||
Demografia | |||||||||||
Biztanleria | 655 (2022)![]() | ||||||||||
| |||||||||||
Dentsitatea | 25,88 bizt/km² | ||||||||||
Hazkundea (2003-2013)[1] | ![]() | ||||||||||
Zahartze tasa[1] | % 21,01 | ||||||||||
Ugalkortasun tasa[1] | ‰ 30,53 | ||||||||||
Ekonomia | |||||||||||
Jarduera tasa[1] | % 84 (2011) | ||||||||||
Genero desoreka[1] | % 9,72 (2011) | ||||||||||
Langabezia erregistratua[1] | % 9,14 (2013) | ||||||||||
Euskara | |||||||||||
Euskaldunak[1] | % 91,62 (2010) | ||||||||||
Kaleko erabilera [2] | % (2016) | ||||||||||
Etxeko erabilera [3] | % 84.81 (2016) | ||||||||||
Datu gehigarriak | |||||||||||
Webgunea | http://www.aulesti.net |
Herri nagusiki euskalduna izanda UEMA elkarteko kidea da, bertako alkatea dela UEMAko lehendakaria.
Geografia Aldatu
Auzoak Aldatu
Goierri, Ibarrola, Narea, Malats, San Anton, Urriola eta Zubero.
Ingurune naturala Aldatu
Leia mendilerroaren Iluntzar mendiko (727 m.) oinetan dago kokatuta herria. Lea ibaiak udalerria gurutzatzen du. Herriko punturik altuena Urregarai tontorra da (707m.).
Udalerri mugakideak Aldatu
- Gizaburuaga iparraldean
- Amoroto ipar-ekialdean
- Nabarniz ipar-mendebaldean
- Markina-Xemein ekialdean
- Mendata mendebaldean
- Munitibar-Arbatzegi-Gerrikaitz eta Ziortza-Bolibar hegoaldean
Historia Aldatu
Bandoen gerratan, Aulestia etxea oinaztarren aldekoa zen.
1498. urteko irailean sute handi batek herriko kale bakarra erre zuen.
1743an topatu ziren Telleriako urak. Uda sasoian jende asko etortzen zen herrira ur horiek hartuta atseden hartzera.
1924 eta 1966 urteetan, 11 baserri hustu ziren. Hurrengo lau urteetan, beste zortzi.
Baliteke Sabin Arana Iturritza baserrian bizi izana, euskara ikasten ari zela. Eta, beranduago, Alkorta etxean.[4]
Azpiegiturak Aldatu
Hezkuntza Aldatu
Kultura Aldatu
- Liburutegia[7]
Kirola Aldatu
- Torrezelai kirol-gunea[8]
Osasuna Aldatu
- Kontsultategia[9]
Demografia Aldatu
Aulestik 665 biztanle zeuzkan 2019an. Horietatik %27,37ak 65 urte edo gehiago zeuzkan. Atzerrian jaiotakoen kopurua %6,02 zen.[10]
Aulestiko biztanleria |
---|
![]() |
Politika Aldatu
2015eko maiatzaren 24ko hauteskundeetako emaitzen ondorioz Mikel Ansotegi Jaio (EH Bildu) da Aulestiko alkatea, alkatetza berrituz. Ansotegik alkatetza berritu zuen bere taldearen baiezko botoei esker, gehiengo osoaz.
2015eko udal hauteskundeak Aldatu
Aulestiko udalbatza | |||||
Alderdia |
2015eko maiatzaren 24a |
2011ko maiatzaren 22a | |||
Zinegotziak | Boto kopurua | Zinegotziak | Boto kopurua | ||
Euskal Herria Bildu (EH BILDU)* | 5 / 7 |
5 / 7 |
|||
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ-PNV) | 2 / 7 |
2 / 7 |
|||
* 2011n Bildu koalizioa aurkeztu zen. | |||||
Datuen iturria: Udal hauteskundeen emaitzak euskadi.eus webgunean |
2019ko udal hauteskundeak Aldatu
2019ko maiatzeko udal hauteskundeetan hauek izan ziren emaitzak: EH Bildu 279 boto; EAJk 111 boto.[11] Ondorioz, Jone Antsotegi Ikazuriaga aukeratu zuten alkate.[12]
Ekonomia Aldatu
Honela banatzen ziren sektore ekonomikoak 2017an: Lehen sektorea %8,2; bigarren sektorea %31,4; eta hirugarren sektorea %50,9. Eraikuntzaren arloak balio erantsi gordinaren %9,5 suposatzen zuen.[10]
Euskara Aldatu
Aulestiko euskara mendebaldeko bizkaieraren barnean kokatzen da, sortaldeko hizkeraren parte den Lea-Artibaiko euskaran[13][14] hain zuzen. Herritarren %88,52 euskalduna da.[10]
Ondasun nabarmenak Aldatu
- San Joan Bataiatzailearen eliza
- Santa Eufemia baseliza
- Ibañez de Aulestia dorretxea. XV. mendekoa. Herriari izena ematen dio.[15]
- Argiñena jauregia. XVI. mendekoa.[16]
- Garaia: Narea auzoan Goitia baserriko garaia dugu, Bizkaian gelditzen diren gutxietakoa.
Argazki galeria Aldatu
-
San Juan Bataiatzailearen eliza
-
Ibañez Aldekoa jauregia
-
Arginena jauregi-dorrea.
Elkarteak Aldatu
- Trolebu euskara elkartea
Aulestiar ospetsuak Aldatu
- Teri Ibarrola (1918 - 1987), idazlea.
- Katxin Uriarte (1956-), zesta puntako jokalari profesional ohia.
- Maribi Unamuno (1957-), filologoa.
- Xabier Urberuaga (1981-), esku huskako pilotari profesional ohia.
Bitxikeriak Aldatu
- Herri honetan egindako azterketa baten ondoren argitaratu zuen William A. Douglass antropologo estatubatuarrak 'Death in Murelaga' liburua. Bertan aztertzen ditu herri honetako hileta errituak.[17] Ikerketa egiteko, urtebetez egon zen Zubero auzoko Goitiandia baserrian bizitzen.[18] 1965 urtean egin zuen egonaldi hura.[19]
Erreferentziak Aldatu
- ↑ a b c d e f g Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
- ↑ «Kaleko erabilera herrialdez herrialde» Euskararen erabilera (Wikipedia).
- ↑ «Etxeko erabilera» Euskararen erabilera (Wikipedia).
- ↑ Augustin Zubikarai eta Juan Fernandez Egiguren (1990), Aulesti
- ↑ «Aulestiko Udala - Haurreskola» www.aulesti.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-06).
- ↑ «Aulestiko Udala - Urregarai Herri Eskola» www.aulesti.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-06).
- ↑ a b c «Aulestiko Udala - Kultura» www.aulesti.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-06).
- ↑ «Aulestiko Udala - Kirolak» www.aulesti.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-06).
- ↑ «Aulestiko Udala - Osasuna» www.aulesti.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-06).
- ↑ a b c «Web Eustat. Datos Estadísticos de Aulesti» www.eustat.eus (Noiz kontsultatua: 2020-03-16).
- ↑ www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2020-03-16).
- ↑ «Aulestiko Udala - Udala» www.aulesti.eus (Noiz kontsultatua: 2020-03-16).
- ↑ a b «Lea-Artibaikoa - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-06-26).
- ↑ a b «Aulesti - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-06-26).
- ↑ «LeaArtibaiTurismoa» www.leaartibaiturismo.com (Noiz kontsultatua: 2020-03-24).
- ↑ https://web.archive.org/web/20200324003323/http://www.aulesti.eus/es-ES/Noticias/Documents/Ondarea-eskola.pdf
- ↑ William A. Douglass (2003), Muerte en Murelaga, Alberdania
- ↑ «Muerte en Murelaga» Argia 2006-01-15 (Noiz kontsultatua: 2020-03-16).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Se reedita 'Muerte en Murélaga', de William Douglass» Euskal kultura (Noiz kontsultatua: 2020-03-16).
Kanpo estekak Aldatu
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Wikiatlasa |