Ireki menu nagusia

Mendexa Bizkaiko ipar-ekialdean dagoen udalerria da, kostaldean eta Lea-Artibaiko eskualdean kokaturikoa. 472 biztanle zituen 2016. urtean.

Mendexa
 Bizkaia, Euskal Herria
Lekeitio 4.jpg
Karraspio hondartza Isuntzatik ikusia.

Mendexako bandera

Mendexako armarria

Administrazioa
Estatua Espainia
Erkidegoa Euskal Autonomia Erkidegoa
Lurraldea Bizkaia
Eskualdea Lea-Artibai
Izen ofiziala Mendexako udal-ikurriña.svg Mendexa
Alkatea Jesus Mari Anakabe (EAJ)
Posta kodea 48215
INE kodea 48063
Herritarra mendexar
Kokapena
Koordenatuak 43° 20′ 45″ N, 2° 29′ 09″ W / 43.345833°N,2.4857921°W / 43.345833; -2.4857921Koordenatuak: 43° 20′ 45″ N, 2° 29′ 09″ W / 43.345833°N,2.4857921°W / 43.345833; -2.4857921
Mendexa hemen kokatua: Bizkaia
Mendexa
Mendexa
Mendexa (Bizkaia)
Openstreetmap logo.svg Ikusi OpenStreetMapen
Azalera 6,91 km2
Distantzia 56 km Bilbora
Demografia
Biztanleria 472 biztanle (2016)
(Red Arrow Down.svg -2)
% 51,62 Twemoji 1f6b9.svg  Twemoji 1f6ba.svg % 48,38
Dentsitatea 68,31 biztanle/km²
Hazkundea
(2003-2013)[1]
Green Arrow Up.svg% 26,44
Zahartze tasa[1] % 17,56
Ugalkortasun tasa[1] ‰ 10,1
Ekonomia
Jarduera tasa[1] % 73,68 (2011)
Genero desoreka[1] % -6,03 (2011)
Langabezia erregistratua[1] % 5,41 (2013)
Kultura
Euskaldunak % 88,89 (2010)
Euskararen erabilera %73,6 (2011)
Datu gehigarriak
Webgunea http://www.mendexa.net

Inguru naturala eta kokapenaAldatu

Lea ibarreko herrietatik itsasoaren ondoan kokaturik dagoen bakarra da. Dena den, herriaren erdigunea itsasotik urrun dago, barrualdean, muino baten gainean. Bertan egon da beti Erdi Aroan eraiki zenetik. Mendexak guztira lau auzo dauzka, Iturreta, Leagi, Likona eta Zelaia. Herriak erdigunea du, Zelaia, baina baita hiru auzo udalerrian zehar sakabanaturik daudenak. Erliebe zaileko herria da eta aldapak ugariak dira.

Mendexak Kantauri itsasoarekin egiten du muga iparraldean, Lekeitiorekin ipar-mendebaldean (berez, Lea ibaiak banatzen ditu Lekeitio eta Mendexa), Ispasterrekin mendebaldean, Amorotorekin hego-mendebaldean, eta Berriatuarekin hegoaldean.

Erliebeari dagokionez, honako elementuak dira aipagarri:

HistoriaAldatu

Itsasertzeko labarrak direla eta, Mendexa barrualdean kokatzen da, itsas gaineko muinoaren babesean. Erdi Aroan, Alfonso El Casto erregearen garaietan, IX. mendean, Iurreta Likona eta Mendexako leinuak gaur egungo Mendexara heldu ziren. Goi Erdi Aroako agirietan Lekeitioko elizarena agertzen da Mendexa. 1637. urtean, berriz, Felipe IV.a erregeak Frantziaren eta Espainiaren arteko gerrarako gizonak behar zituela eta, Bizkaiko jaurerriak probintzia guzietatik bildu zituen gizonen artean bi mendexar joan ziren.

Herriak borroka egin behar izan zuen bere elizbarrutiaren jabe izateko, eta hori lortu zuen unetik muga politiko eta administratiboak jarri ahal izan zituen, Lekeitiotik banandu eta udalerria osatzeko. Gernikako batzar etxean 23. jesarlekua betetzen zuen.

DemografiaAldatu

XX. mendearen lehen erdialdean biztanle kopurua 500 lagunen inguruan mantendu zen Mendexan, baina mende amaierarako 340 lagunen bueltan zegoen biztanleria. XXI. mendearen lehen hamarkadan Lekeitioren ondoan egoteak mesede egin zion Mendexari eta Lekeitioko etxebizitza gabeziak hainbat biztanle eraman zituen Mendexara.

Mendexako biztanleria
 

PolitikaAldatu

Mendexako alkatea, Eusko Alderdi Jeltzalea, Jesus Mari Anakabe Txakartegi da. 2011 urteko hauteskundeetan sei botoren aldeaz irabazi zion EAjk Bildu koalizioari. 2015eko hauteskundeetan, berriz, alde handiagoakendu zion EAJk.

Mendexako udalbatza

Alderdia

2015eko maiatzaren 24a

2011ko maiatzaren 22a

Zinegotziak Boto kopurua Zinegotziak Boto kopurua
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ-PNV)
4 / 7
197 (% 60,43)
4 / 7
156 (% 50,98)
Euskal Herria Bildu (EH BILDU)*
3 / 7
129 (% 39,57)
3 / 7
150 (% 49,02)
* 2011n Bildu koalizioa aurkeztu zen.
Datuen iturria: Udal hauteskundeen emaitzak euskadi.eus webgunean

KulturaAldatu

EuskaraAldatu

Mendexako Raimunda[2] eta Justa[3] Laka ahizpak (Ahotsak[4] proiekturako)

Mendexan[5] Lea-Artibaiko hizkera[6] gailentzen da, mendebaldeko euskalkiaren aldaera.

Jaiak eta ospakizunakAldatu

Mendexako San Pedro jaiak abuztu hasieran ospatzen dira. Horrez gain, otsailean Nazioarteko Organo Jaialdia antolatzen da.

Ondasun nabarmenakAldatu

San Pedro Apostoluaren elizaAldatu

Sakontzeko, irakurri: «San Pedro parrokia (Mendexa)»

Zelaia auzoan dagoen eliza hau 1545ean izendatu zuten eliza nagusi. XVI. mende eta XVIII. mendeetako gotiko eta barrokoak nahasten dituen eraikina da.[7] Eraikinaren aurrealdean atari bat dago, elizan sartzeko arku zorrotz batekin.

Elizaren barrualdea nabe bakarrekoa da, gurutzedun gangarekin, eta bertan Andra Mariren irudia ageri da. Irudia XIII. mendeko eskultura erromanikoa da.

BestelakoakAldatu

  • Marierrota
  • Leagi dorretxea
  • Mendexako gurutzeak

ErreferentziakAldatu

  1. a b c d e f Euskal Herriari Begira Udalbiltza.
  2. «Mendexa - Ahotsak.eus» ahotsak.eus . Noiz kontsultatua: 2018-11-12.
  3. «Lea-Artibaikoa - Ahotsak.eus» ahotsak.eus . Noiz kontsultatua: 2018-11-12.
  4. «Ahotsak.eus, Euskal Herriko hizkerak eta ahozko ondarea» www.ahotsak.eus . Noiz kontsultatua: 2018-11-12.
  5. «Mendexa - Ahotsak.eus» ahotsak.eus . Noiz kontsultatua: 2018-11-12.
  6. «Lea-Artibaikoa - Ahotsak.eus» ahotsak.eus . Noiz kontsultatua: 2018-11-12.
  7. Mendexako Udala San Pedro Parrokia.

Kanpo loturakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Mendexa  
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa