Lantaron
Lantaron[1][oh 1] Arabako mendebaldeko udalerri bat da, Añanako kuadrillakoa. Gaur egun duen lur eremua 1978an hartu zuen, Bergonda eta Salcedo udalerriek bat egin zutenean. Bi zati bereiziak ditu, Gaubeako lurrak tartean direla. Gasteiztik 34 bat kilometrora dago.
Lantaron | |||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
![]() | |||||||||||
![]() Kondestablearen dorrea, Lantarongo Fontecha herrian | |||||||||||
| |||||||||||
Administrazioa | |||||||||||
Estatua | Espainia | ||||||||||
Erkidegoa | Euskal Autonomia Erkidegoa | ||||||||||
Lurraldea | Araba | ||||||||||
Eskualdea | Añanako Kuadrilla | ||||||||||
Izen ofiziala | ![]() | ||||||||||
Alkatea | Francisco Javier Uriarte Jairo (EAJ) | ||||||||||
Posta kodea | 01213 / 01423 | ||||||||||
INE kodea | 01902 | ||||||||||
Herritarra | lantarondar[1] | ||||||||||
Kokapena | |||||||||||
Koordenatuak | 42°44′49″N 2°59′41″W / 42.7469°N 2.9947°W | ||||||||||
![]() | |||||||||||
Azalera | 67,85 km2 | ||||||||||
Garaiera | 520 metro | ||||||||||
Distantzia | 34 km Gasteiza | ||||||||||
Demografia | |||||||||||
Biztanleria | 931 (2022)![]() | ||||||||||
| |||||||||||
Dentsitatea | 13,44 biztanle/km² | ||||||||||
Hazkundea (2003-2013)[2] | ![]() | ||||||||||
Zahartze tasa[2] | % 14,96 | ||||||||||
Ugalkortasun tasa[2] | ‰ 22,22 | ||||||||||
Ekonomia | |||||||||||
Jarduera tasa[2] | % 87,5 (2011) | ||||||||||
Genero desoreka[2] | % -7,33 (2011) | ||||||||||
Langabezia erregistratua[2] | % 8,83 (2013) | ||||||||||
Euskara | |||||||||||
Euskaldunak[2] | % 14,8 (2010) | ||||||||||
Kaleko erabilera [3] | % (2016) | ||||||||||
Etxeko erabilera[4] | % 4.36 (2016) | ||||||||||
Datu gehigarriak | |||||||||||
Sorrera data | 1978 | ||||||||||
Webgunea | http://www.lantaron.org/ |
Geografia Aldatu
GR 1 edo Bide Historikoa ibilbide luzeak udalerria zeharkatzen du. Araba barruko zatian, etapa hauek pasatzen dira Lantarondik: 10.a (Armiñón-Salcedo), 11.a (Salcedo-Fontecha) eta 12.a (Fontecha-Gesaltza).[5]
Ingurune naturala Aldatu
Ebro ibaiak markatzen du hegoaldeko muga, Euskal Herrikoa ere badena. Udalerria bi zatitan banatuta dago:
- Mendebaldekoan Sobrón herrixka eta bainuetxe zaharra daude. Gaubeako Bachicabo herriko lurrek banatzen dituzte beste herriengandik. Árcena mendilerroak zaildu egiten du iparraldearekiko komunikazioa; bertan dago udalerriko mendirik altuena: Mota (1315 m); tontorrean Tobalina, Gaubea eta Lantaron biltzen dira. Sobrongo lurrak Ebroren urek moztu duten arroila batean daude: aipatu Árcenaren eta hegoaldean, dagoeneko Gaztelako lurretan Obarenes mendien artean pasatzen da. Arroilan bertan Sobrongo urtegia dago.
- Beste herri guztiak ekialdeko zatian daude; altuerak xumeagoak dira. Hala ere muino ugari dago eta iparraldean, Erriberagoitiarekiko mugan Somo mendia (902 m) dago.Udalerriko Ebroren ertzeko lurrik baxuenak 450 bat metrotara daude.
Ebrora doazen ibai eta erreka batzuek zeharkatzen dute udalerria. Handiena Omecillo da. Xumeagoen artean Del Lago erreka,[oh 2] Arreoko aintziratik datorrena; Nuestra Señora del Lago baseliza, aintziratik hurbil Fontechatik Gesaltza Añanara zihoan "gatzaren bidean" dago,[6] eta ingurua kondaira batzuen kokalekua da.
Udalerri mugakideak Aldatu
- Arabakoak:
- Iparraldean: mendebaldetik ekialdera Gaubea, Erriberagoitia (Villambrosako barrendegia), Gesaltza Añana eta Erriberagoitia (Arreo, Padul) ostera ere.
- Ekialdean: Erriberagoitia eta Erriberabeitia.
- Gaztelakoak:
- Hegoaldean, Ebroz bestalde Bozoo, Santa Gadea del Cid eta Miranda Ebro daude.
- Mendebaldean: Valle de Tobalina, Merindadeak eskualdean.
Historia Aldatu
Egungo udalerria, Bergonda eta Salcedo udalerriak batu zirenean sortu zen, 1978. urtean. Izena, Erdi Aroan existitu zen Lantarongo herri eta konderritik datorkio; gerora desagertu zen (1800 ingururako jada herri hustua zen), eta Sobrón eta Bergonda artean kokaturik zegoen. 911. urtean Lantarongo Tellez delako baten aipamena ageri zen; eta 929. urtean, Alvaro Herrameliz zen Lantarongo kondea.
Ekonomia Aldatu
Nekazaritza izan da historikoki arlo ekonomiko nagusia baina XX. mendearen azken hamarkadetan gauzak aldatu ziren. Lantaronen hamar bat kimika-enpresa daude. Halaber, 2006tik, udalerriko Zubillaga herritik gertu, ziklo konbinatuko zentral termiko bat eraiki nahi du Gas Natural konpainiak, Euskal Autonomia Erkidegoaren elektrizitate-beharraren %25a asetuko omen duena.[7] Proiektuaren aurrean herri-kontsulta bat burutu zen 2008an eta biztanle gehienek kontrako iritzia plazaratu zuten.[8] Kontuan izan kimika-enpresen ugaritasunak eta Santa Maria de Garoñako zentral nuklearraren hurbiltasunak ingurumena udalerriko arazo larrienetakoa bihurtzen dutela.
Merkataritza-harreman gehienak Mirandarekin garatzen dira.
Banaketa administratiboa Aldatu
Lantaron 12 herrik osatzen dute. Kontzeju bana dute; beraz, herri horietako bakoitzean administrazio batzarrerako hauteskundeak egiten dira.
Demografia Aldatu
Lantarongo biztanleria |
---|
![]() |
Datu-iturria: INE |
Politika Aldatu
2019ko maiatzaren 26ko hauteskundeetako emaitzen ondorioz, EAJko Francisco Javier Uriarte hautatu zuten alkate; aurreko bi legegintzaldietan ere, alkate bera izan zuen Lantaronek.
Lantarongo udalbatza | |||||
Alderdia |
2019ko maiatzaren 26a | ||||
Zinegotziak | Boto kopurua | ||||
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ) | 4 / 7 |
||||
Alderdi Popularra (PP) | 2 / 7 |
||||
Bildu | 1 / 7 |
||||
Datuen iturria: https://resultados.elpais.com/elecciones/2019/municipales/14/01/902.html |
Alkateak Aldatu
Hauek izan dira Lantarongo azken alkateak:
Alkatea | Agintaldi hasiera | Agintaldi amaiera | Alderdia[9] | |
Jose Maria Cabezon Perez[9][10] | 1979 | 1983 | Euzko Alderdi Jeltzalea | |
Jose Maria Cabezon Perez[10] | 1983 | 1987 | Euzko Alderdi Jeltzalea | |
1987 | 1991 | Euzko Alderdi Jeltzalea | ||
1991 | 1995 | Euzko Alderdi Jeltzalea | ||
1995 | 1997 a | Euzko Alderdi Jeltzalea | ||
1997 | 1999 | Euzko Alderdi Jeltzalea | ||
1999 | 2003 | Euzko Alderdi Jeltzalea | ||
2003 | 2007 | Euzko Alderdi Jeltzalea | ||
2007 | 2011 | Euzko Alderdi Jeltzalea | ||
Francisco Javier Uriarte Jairo[11] | 2011 | 2015 | Euzko Alderdi Jeltzalea | |
Francisco Javier Uriarte Jairo[9][11] | 2015 | 2019 | Euzko Alderdi Jeltzalea | |
Francisco Javier Uriarte Jairo[11] | 2019 | 2023 | Euzko Alderdi Jeltzalea[12] | |
Koldo Salbidea[11] | 2023 | Jardunean | Euzko Alderdi Jeltzalea |
a Alkateak ez zuen legegintzaldia bukatu.
Ondasun nabarmenak Aldatu
- Sobrongo Uraren Museoa. Bertan uraren munduarekin erlazionatutako hainbat gai jorratzen dira, besteak beste, ingurumena, biologia edota terapeutika, ikus-entzunezko ugariren bitartez.
- Fontechako Kondestablearen dorrea, XIV. mende bukaeran eraikia.
- Orgaz dorrea, baita ere Fontechan.
Lantarondar ezagunak Aldatu
Kartografia Aldatu
- Eusko Jaurlaritzako 1:25.000 eskalako mapen serieko 4 (Valderejoko Natur Parkea) eta 8 (Arkamo eta Badaia mendikateak) zenbakiak.
Argazki galeria Aldatu
-
Orgaz dorrea, Fontechan.
-
Bergondako Erdi Aroko zubia.
-
Bergondako udaletxe ohia.
-
Alcedoko San Martin eliza erromanikoa.
-
Salcedoko erlojuaren dorrea.
-
Turisoko eliza
Oharrak Aldatu
- ↑ Euskaltzaindiak, euskara baturako, Lantaron izena arautu du, ohar honekin: «Euskal testuetan azentu grafikorik gabeko forma erabiliko da».[1]
- ↑ Izen hori erabiltzen da euskaraz Eusko Jaurlaritzako 1:25.000 eskalako mapen serieko 8 (Arkamo eta Badaia mendikateak) zenbakian
Erreferentziak Aldatu
- ↑ a b c Euskaltzaindia. (PDF) 150. arauaː Arabako herri izendegia. .
- ↑ a b c d e f g Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
- ↑ «Kaleko erabilera herrialdez herrialde» Euskararen erabilera (Wikipedia).
- ↑ «Etxeko erabilera» Euskararen erabilera (Wikipedia).
- ↑ (Gaztelaniaz) GR 1 Sendero histórico. Trayecto alavés de Santa Cruz de Campezo a Bóveda, Arabako Foru Aldundia, Gasteiz, 1995; 137-157 or.
- ↑ (Gaztelaniaz) Josean Gil-Garcia: Montañas de Álava, Txertoa argitaletxea, Donostia, 19999; ikus 185-189 or.
- ↑ (Gaztelaniaz) Lantarongo zentrala Gara egunkarian
- ↑ Herri-kontsultaren berri[Betiko hautsitako esteka], Joxemi Zumalabe Fundazioaren webgunean.
- ↑ a b c (Gaztelaniaz) «Base de datos de Alcaldes y Concejales:: Ministerio de Política Territorial y Función Pública ::» www.mptfp.gob.es (Noiz kontsultatua: 2020-04-05).
- ↑ a b «LANTARÓN - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-15).
- ↑ a b c d (Gaztelaniaz) «Fallece en Egipto el alcalde de la pequeña localidad alavesa de Lantarón Javier Uriarte» El Diario 2023-06-12 (Noiz kontsultatua: 2023-06-28).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Alcaldías en Álava: Labastida, Zigoitia y Laguardia para el PNV, Samaniego para EH Bildu» Gasteiz Hoy 2019-06-15 (Noiz kontsultatua: 2020-04-05).
- ↑ (Gaztelaniaz) Mikel Ezkerro: El himno argentino y Mardones
Ikus, gainera Aldatu
Kanpo estekak Aldatu
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Araba |
- (Gaztelaniaz) Lantarongo Udalaren webgunea.
- (Gaztelaniaz) «Lantaron», Auñamendi Eusko Entziklopedia.
- Lantarongo toponimia, Euskaltzaindiaren webgunean.