Deustu
- Artikulu hau Bilboko barrutiari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Deustu (argipena)».
Deustu (1) | |||||
---|---|---|---|---|---|
Herrialdea Probintzia Udalerria |
![]() ![]() ![]() | ||||
Auzoak | Arangoiti, Deustuko San Pedro, Elorrieta, Erribera, Ibarrekolanda eta San Ignazio | ||||
Azalera | 49,511 km² | ||||
Biztanleria | 52.277 (2005) | ||||
Bilbo erdigunea
| |||||
Koordenatuak: | 43°16′15″N 2°56′49″W / 43.27083°N 2.94694°W43°16′15″N 2°56′49″W / 43.27083°N 2.94694°W |
Deustu Bilboko (Bizkaia) 1. barrutia da, Ibaizabalen eskuinaldean kokatua. Deusto (izen ofiziala) eta Deustua izenak ere erabili ohi dira, euskal izen arautua Deustu bada ere.[1]
Nahiz eta gaur egun Bizkaiko hiriburuaren auzoa izan, 1925arte Deustu elizate independentea zen. Udaletxea, San Pedro elizaren ondoan zegoen, eta frontoia gaur egun Bilboko Hizkuntza Eskola Ofiziala dagoen tokian. Gaur egun ere badira Deustu berriz herri independente bihurtzea bultzatzen duten herri plataformak, hala nola Deustu Herria Aurrera.
Barrutia auzo txikiagoetan banatzen da: Arangoiti, Deustuko San Pedro, Elorrieta, Erribera, Ibarrekolanda eta San Ignazio. Denak Bilboko lehen barrutiaren barnean. Deustuk izena ematen dio barruti honi.
Deustuarrei tomateroak deritze, auzo guztian zehar antzina ugari baitziren tomate soroak. Soro haietako azkenak Deustuko ubidea eraikitzerakoan desagertu ziren.
Deustuko eraikinik ezagun eta nabarmenenak Deustuko Unibertsitatea (eklektizismo arte motakoa), Botika Zaharra parkea, Deustuko zubia, San Pedro eliza eta plaza, Deustuko kanala, Bidarte jauregia, Bidarte dendagunea eta Tigrearen eraikina dira.
Bilboko metroak badu geltokia Deustun bi irtenbideekin: Bata Iruña kalean eta bestea Agirre Lehendakariaren etorbide luzean. Baita Sarrikon (Euskal Herriko Unibertsitatearen aurrean), eta San Ignazion bi irtenbideekin.
HistoriaAldatu
Deustuk, Bizkaiko gainerako udalerriak bezala, ahots propioa zuen Gernikako Batzar Nagusietan. OrdezkariakElizatean aukeratzen ziren, batzar irekian. Bilboko anexioak 1925ean herriaren nortasuna erabat desitxuratzeko hirigintza politika ekarri zuen.[2] 1886an, auzoko ekialdean eta erreka ondoan ezarri zuten unibertsitatea.
Gaur egun ere, ohituraz erabili izan den Deustuko Erribera auzoaren izenaren ordez, Udalak Zorrotzaurre izenez ordezkatu nahi du,[3] nahiz eta izen hau Zorrotza aurrean kokatzen den zatia izendatzeko baino ez den erabili historikoki.
BiztanleriaAldatu
Deustuko barrutiak 495,11 hektarea dauzka, eta 52.277 biztanle. Deustu auzoak 188,94 hektarea dauzka, eta 22.625 biztanle.
Biztanleria (1987-2004) | ||
---|---|---|
Errolda urtea |
Biztanleria | |
1987 | 58.274 | |
1988 | 58.298 | |
1989 | 58.042 | |
1990 | 57.773 | |
1991 | 55.407 | |
1992 | 55.336 | |
1993 | 55.942 | |
1994 | 55.573 | |
1995 | 55.363 | |
1996 | 54.063 | |
1997 | 53.997 | |
1998 | 54.088 | |
1999 | 53.791 | |
2000 | 53.690 | |
2001 | 53.599 | |
2002 | 53.517 | |
2003 | 53.285 | |
2004 | 52.783 | |
2005 | 52.277 |
UnibertsitateaAldatu
Deustuko Unibertsitatea (DU) auzoan dagoen Jesusen Lagundiaren unibertsitatea da, mundu mailan ezaguna.
Bigarren hezkuntzako ikastetxeez gain, jesulagunek goi mailako ikasketen zentro bat ere sortu nahi zuten. Horrela, 1881eko urriaren 26an, Bilbon industria goraka zihoan une horretan, Jesusen Konpainiaren buruak Bilbon goi mailako ikasketen zentro bat sortzea onartu zuen. 1916an "Unibertsitate Komertziala" deritzana sortu zen, ikasketa ekonomikoetara bideratutako fakultatea eraikitzeko asmoz. Bi ildoren inguruan antolatu zen: merkataritzako aholkularitza eta enpresen zuzendaritza. Hastapen horietan A. Luis Chalbaud-ek hartu zuen parte. Jesulagun izateko ikasketak eta Deustuko ikasketak amaitu ondoren, ikasketa ekonomikoen proiektu bat aurkeztu zuen 1912an, AEBetan, Erresuma Batuan, Alemanian eta Italian sortutakoen ildotik. Agirre Bizkaitar Fundazioak finantzatu zuen Espainian aitzindari izan ziren ikasketa hauek sortzeko proiektua.
Zerbitzu publikoakAldatu
LiburutegiakAldatu
Udal-sarearen parte diren bi liburutegi ditu: Deustukoa eta San Inaziokoa. Lehena 1998an inauguratu zen eta erietxe zaharrean kokatzen da. Bestalde, San Inazioko liburutegia sareko zaharrenetako da, bere inaugurazioa 1966an izan baitzen. 1986an eta 1996an birmoldaketak jasan zituen, bere azalera handitu zuen. Biak Lehendakari etorbidean aurkitzen dira eta bien artean ia 40.000 dokumentu, aldian behingo argitalpen eta ikus-entzunezko materiala aurki daitezke.
Kirol-instalazioakAldatu
Deustun eta San Inazio-Elorrietan aurki daitezke dauden bi kiroldegiak. Lehenengoa, Deustuko Kiroldegia Euskalduna zubiaren kontra dago, eta 1987an eraiki zen; 2004an birmoldatu zuten. Gimnasio-zona, estalitako pabiloia, belarretako kirol anitzeko pista, eta sauna dauka. San Inazio-Elorrietako kiroldegiak teniseko pista, futbolean aritzeko belarrezko zelaia, gimnasioa eta ballet saloia dauzka.
ElkarteakAldatu
- Berbaizu (Euskara Elkartea)
- Deustu Arraun Taldea
- Deustuko Gazte Lokala
- Tintigorri (konpartsa)
- Urriak 29 Elkartea
Argazki galeriaAldatu
Ikus gaineraAldatu
ErreferentziakAldatu
- ↑ Euskaltzaindiaren onomastika datutegia
- ↑ Hirigintza Deustuko nortasunaren aurka.
- ↑ [http://deustukoudala.wordpress.com/2012/02/12/zorrotzaurre-deustuari-egindako-azken-lapurketa/ «Zorrotzaurre izena: Deustuari egindako azken lapurketa».
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Bilbo |
BibliografiaAldatu
Deustuko historia eta bizitza jaso dituzten liburuak:
- (Gaztelaniaz) Pueblos que mueren (Deusto). J. de Gaztañaga, Deustuko Udalaren idazkaria. 1925
- (Gaztelaniaz) Deusto del ayer y de hoy. Ignacio Villota Elejalde eta Txomin Altue Altube. 1987
- Deustuko argazkiak 1: Deustuko Elizatea. Txema Luzuriaga. 2005
- Deustuko argazkiak 2: Herria. Txema Luzuriaga. 2006
- (Gaztelaniaz) La II República y la Guerra Civil en Deustu. Borja Sarrionandia-Ibarra. 2012