Berriatua[2] Bizkaiko ipar-ekialdeko udalerri bat da, kostaldekoa, Lea-Artibai eskualdekoa. 2016. urtean 1.216 biztanle zituen.

Berriatua
 Bizkaia, Euskal Herria
Berriatua iglesia.JPG
Berriatuko eliza.

Berriatuko bandera

Berriatuko armarria

Administrazioa
Estatua Espainia
Erkidegoa Euskal Autonomia Erkidegoa
Lurraldea Bizkaia
Eskualdea Lea-Artibai
Izen ofiziala Berriatuko armarria 5zm 300px.svg Berriatua
Alkatea Jon Arriola Espilla (EH Bildu)
Posta kodea 48710
INE kodea 48018
Herritarra berriatuar
Kokapena
Koordenatuak 43° 18′ 35″ N, 2° 28′ 02″ W / 43.309722222222°N,2.4672222222222°W / 43.309722222222; -2.4672222222222Koordenatuak: 43° 18′ 35″ N, 2° 28′ 02″ W / 43.309722222222°N,2.4672222222222°W / 43.309722222222; -2.4672222222222
Azalera 20,23 km2
Garaiera 68 metro
Distantzia 53 km Bilbora
Demografia
Biztanleria 1.216 biztanle (2016)
(Red Arrow Down.svg -7)
Dentsitatea 60,11 biztanle/km²
Hazkundea
(2003-2013)[1]
Green Arrow Up.svg% 22,09
Zahartze tasa[1] % 21,22
Ugalkortasun tasa[1] ‰ 40,98
Ekonomia
Jarduera tasa[1] % 82,42 (2011)
Genero desoreka[1] % 6,24 (2011)
Langabezia erregistratua[1] % 7,65 (2013)
Kultura
Euskaldunak % 87,98 (2010)
Euskararen erabilera %71,7 (2011)
Datu gehigarriak

IzenaAldatu

Gogoan izatekoa da Berriatua izenaren bukaerako –a artikulua dela. Hortaz, herriaren izen osoa erabiltzean honakoa da bidea: Berriatua, Berriatuarekin, Berriatuan..., baina Berriatuko, Berriatutik, Berriatura...[2]

Era berean, izen honek bere azken –a galtzen du ondoan beste determinatzaile bat edo adjektiboa daramanean; adibidez: Berriatu maitea, Berriatu osoan, Gure Berriatu hau...[2]

Udalerriari Berritxu ere esaten zaio, lagunarteko hizkeran.

GeografiaAldatu

 
Ikuspegi orokorra

MugakideakAldatu

Iparraldean Kantauri itsasoa, hegoaldean Markina-Xemein, mendebaldean Mendexa eta Amoroto eta ekialdean Ondarroa eta Mutriku mugakide ditu.

AuzoakAldatu

Herria honako auzoek osatzen dute: Asterrika, Erribera, Magdalena eta Merelludi

 
Artibai ibaia Berriatuan

Auzo eskolakAldatu

Asterrika auzoak eskola bat eduki zuen. 1925eko otsailaren 4an zabaldu zuten. Diputazioak sortutakoa zen. Gela bakarra zeukan eta mistoa zen. Adin desberdinetako umeak batzen ziren bertan.[3]

Merelludi (Milloi) auzoan ere egon zen auzo eskola bat. Hara ere neska eta mutil joaten ziren.[4]



AzpiegiturakAldatu

Berriatuak azpiegitura hauek dauzka:[5]

 
Berriatuko eskola
  • Osasun zentroa eta botikina
  • Herri ikastetxea
  • Liburutegia
  • Tarine Udal Musika eskola
  • Haurtzaindegia
  • Mendibarren frontoia
  • Ibarra futbol zelaia


HistoriaAldatu

Atxurra, Armiña, Lamiña II eta Goikolauko haitzuloetan daude Berriatuko gizakiaren lehen aztarnak. Azken kobazulo honetan gainera, “Goikolauko lepokoa” deritzona aurkitu zuten. Kolore berdeko koilare hau Kristo aurreko 2000. urtekoa da eta Bilboko Arkeologia Museoan dago gordeta.

Berriatuaren gaineko aurreneko idatziak XIV. mendekoak dira. 1327an esaterako, Berriatuko elizatearen barruan Ondarroako hiribildua sortu zen. XV. Mendetik aurrera historia iskanbilatsua bizi izan zuen herriak, armategi bat baino gehiago baitzeuden bertako lurretan. Historikoki Gernikako juntetxeko 24. eserlekua dagokio Berriatuari.[6]

Aranzibia eta Adan Yarzakoa familiek edukitako gatazkek eragina eduki zuten herrian. 1417. urtean, Mantxorako setioaren ondoren, bi familia hauek etsaitu egin ziren. Ondorioz, guda odoltsua gertatu zen Ondarroa eta Lekeitio artean, eta bertan hil ziren Adan Yarzakoaren bi seme eta Aranzibiaren beste bi seme sasiko.

1443an Martin Ruiz Ganboakoak eraso egin zion Aranzibiako dorreari, Pedro Ortiz Aranzibiakoarekin etsaitu zelako, honek Ondarroatik bota zituelako haren ilobak. Ganboakoak 2.000 gerlari batu zituen eta Aranzibia dorretxea erre zuen, eta Pedro Ortiz hil zuten.

1794ko abuztuaren 28an Berriatua eta Ondarroa erre zituzten tropa frantsesek.

1956an sute batek udaletxea erre zuen.[7]

1974an eta herritarren nahiaren aurka, Ondarroaren auzo bilakatu zen Berriatua. Derrigorrezko lotura horrek 1983ra arte iraun zuen. Urte horretako azaroan Bizkaiko Batzar Nagusiek desanexioari baietza eman zioten eta orduz geroztik udalerri propioa osatzen du Berriatuak.[8]

DemografiaAldatu

2019an Berriatuak 1.251 biztanle zituen. 65 urtetik gorako populazioa %21,9koa zen. Eta kanpoan jaiotako herritarren portzentaia %17,35ekoa zen.[9]

Eustaten arabera, Berriatuak gainditu egiten du estatuko herrien etorkin kopuruaren media. Halako lau herri daude bakarrik EAEn.[10]

Berriatuan bizi diren kanpotarren artean, Senegalekoak dira nagusi (99 pertsona). 45 pertsona Espainiako estatuan jaioak dira. 23 Ekuadorrekoak eta 14 Paraguaikoak. Beste hainbat nazionalitate ere badaude, kopuru txikiagoan.[11]

Berriatuko biztanleria

PolitikaAldatu

2011ko maiatzaren 22ko hauteskundeetan Berriatua Bizi herri kandidaturak 548 boto (8 zinegotzi) lortu zituen eta EAJk 89 botu (zinegotzi 1). 2011ko ekainaren 11n Imanol Mugartegi Berriatuko alkate izendatu zuten.

2015eko udal hauteskundeetan EH Bilduko hautagaitzak irabazi zuen, Jon Arriola Espilla hautatua izan zela.

2015eko udal hauteskundeakAldatu

Berriatuako udalbatza

Alderdia

2015eko maiatzaren 24

2011ko maiatzaren 22

Zinegotziak Boto kopurua Zinegotziak Boto kopurua
EH Bildu
6 / 9
338 (% 58,58)
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ)
3 / 9
214 (% 37,09)
1 / 9
89 (% 13,67)
Berriatua Bizi
8 / 9
548 (% 84,18)
Euskadiko Alderdi Sozialista (PSE-EE(PSOE))
0 / 9
3 (% 0,46)
Datuen iturria: Hauteskundeen emaitzak euskadi.net webgunean

2019ko udal hauteskundeakAldatu

2019ko udal hauteskundeetan hauek izan ziren emaitzak: 355 boto EH Bildu koalizioak; 227 boto EAJ alderdiak; eta 2 boto PSE-EE alderdiak. Jon Arriola aukeratu zuten berriro alkate.[12]

KulturaAldatu

EuskaraAldatu

Berriatuko Damiana Gojenola hiztunaren testigantza. Euskal Herriko Ahotsak[13][14] proiekturako eginadako elkarrizketa, ahozko ondarea jaso eta zabaltzeko.

Berriatuko euskara Mendebaleko euskara edo bizkaiera bertako euskalkia da eta Lea-Artibaiko euskaran[15][16] dago katalogatuta. Herritarren %93tik gora euskaldunak dira bertan. UEMA elkartean sartuta dago Berriatua.

Herriko taldeakAldatu

Goikolau elkartea: 2012an sortu zuten herriko ondarea eta historia jaso, artxiboa sortu eta kultura eta euskara bultzatzeko.

JaiakAldatu

  • Maiatzak 9 : San Gregorio eguna
  • Ekainak 29: San Pedro eguna (herriko patroia)
  • Uztailak 22: Madalena auzoko jaiak
  • Abuztuak 10: San Lorentzo, Asterrika auzoko jaiak
  • Irailak 2: San Antolin, Merelludi auzoko jaiak
  • Irailak 14: Aita Kurutz ermitako jaiak
  • Azaroak 25: 1983ko desanexio urteurrena[17]

Ondasun nabarmenakAldatu

  • Etxepintxoa, fatxada margotua duen eraikina.
  • Arantzibia dorretxea, gaur egungo eraikina XVI. mendekoa da.
  • Lekoia-Bekoa baserria
  • San Pedro eliza: Lehenbiziko San Pedro eliza XII. mendean eraiki zuten orduko sendi ahaltsuek. 1588an berreraiki egin zen eta gaur egun duen berpizkunde garaiko estiloa eman zitzaion. Barruan nabarmenena egurrezko erretaula barrokoa da, bere zutabe salomondar eta guzti.[18]
  • Herrian hainbat burdinola zaharren arrastoak daude: Ugaitzaldean (500 urte inguru eduki ahal ditu), Obekola (gero errota bihurtutakoa).[19]


EkonomiaAldatu

Berriatuko sektore ekonomiko nagusia industria da inongo zalantzarik gabe (%79,1); ondoren datoz zerbitzuak (% 18,3), eraikuntza (%1,3) eta lehen sektorea (%1,2).[20]

Herrian dagoen enpresa nagusia Cikautxo da, Mondragon korporazioan sartutako kooperatiba. Kautxuzko eta plastikozko osagaiak garatu eta ekoizten ditu.

1972 hasi zen martxan kooperatiba hau. Ondarroako eta inguruetako hainbat gazteren proiektua izan zen. Gazte horietako batzuek Arrasateko kooperatibetan ikasten eta lan egiten zuten, eta hortik sortu zitzaien ideia: eskualdean ere kooperatibak sortzea. Euskadiko Kutxa izan zen lurrak erosteko dirua ipini zuena, eta hara joateko zubia ere enpresak egin behar izan zuen. 18 lagun hasi ziren lanean lehenengo urte hartan.[21]

Gaur egun egoitza nagusia Berriatuan badauka ere, hainbat fabrika ditu munduko 8 herrialdetan (Espainian, Txekiar Errepublikan, Eslovakian, Errumanian, Estatu Batuetan, Mexikon, Txinan eta Indian), eta 3.000 pertsonatik gorako taldea dauka.[22]

Berriatuko beste kooperatiba bat ere garai berean sortu zen, eta antzeko kezkek bultzatuta. 1975ean eratu zen KIDE, nahiz eta 1979ra arte ez zen produzitzen hasi.[23] Gardotza poligonoan kokatzen da egoitza nagusia, eta produkzio ordezkaritza dauka Shangain (Txina). Hotzarekin zerikusia duten ekipamenduak produzitzen ditu (panelak, ateak...). Mondragon korporazioko kide da.[24]

Berriatuar ospetsuakAldatu

ErreferentziakAldatu

  1. a b c d e f Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
  2. a b c Euskaltzaindia: 145. araua: Bizkaiko herri izendegia.
  3. Rosana Goikoetxea, ‘Asterrikako eskola’, Ondarroa 2013, Ondarroako Historia Zaleak
  4. https://ahotsak.eus/berriatua/pasarteak/brt-004-016/
  5. http://www.berriatua.org/eu-ES/Zerbitzuak/Orrialdeak/default.aspx
  6. http://www.berriatua.org/eu-ES/Turismoa/Historia/Orrialdeak/default.aspx
  7. http://aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus/eu/berriatua/ar-13436-17686/#17696
  8. http://www.berriatua.org/eu-ES/Turismoa/Historia/Orrialdeak/default.aspx
  9. https://www.eustat.eus/municipal/datos_estadisticos/berriatua_c.html
  10. https://www.eustat.eus/elementos/ele0013000/Los_residentes_extranjeros_mas_numerosos_en_la_C_A/not0013001_c.html
  11. http://udal.aztiker.com/berriatua/eu/node/453
  12. https://www.euskadi.eus/ab12aAREWar/resultado/maint
  13. «Berriatuko eta inguruetako euskara - Ahotsak.eus» ahotsak.eus . Noiz kontsultatua: 2018-06-27.
  14. «Ahotsak.eus, Euskal Herriko hizkerak eta ahozko ondarea» www.ahotsak.eus . Noiz kontsultatua: 2018-06-27.
  15. «Lea-Artibaikoa - Ahotsak.eus» ahotsak.eus . Noiz kontsultatua: 2018-06-27.
  16. «Berriatua - Ahotsak.eus» ahotsak.eus . Noiz kontsultatua: 2018-06-27.
  17. http://www.berriatua.org/eu-ES/Turismoa/Jaiak/Orrialdeak/default.aspx
  18. http://www.berriatua.org/eu-ES/Turismoa/Zerikusi/Orrialdeak/Iglesiasyermitas.aspx
  19. http://www.berriatua.org/eu-ES/Udala/Udalaldizkaria/Documents/ZEBARRI_5_3.pdf
  20. https://www.eustat.eus/municipal/datos_estadisticos/berriatua_c.html
  21. Ibai Muñiz (2007), Lea Artiba eskolatik eskualdera, Lea Artibai ikastetxea
  22. https://www.cikautxo.es/eu/cikautxo.php
  23. Ibai Muñiz (2007), Lea Artiba eskolatik eskualdera, Lea Artibai ikastetxea
  24. https://www.kide.com/enpresa/kide-16

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo estekakAldatu

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Bizkaia