Ibarra
- Artikulu hau Gipuzkoako udalerriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Ibarra (argipena)».
Ibarra Gipuzkoako ekialdean eta Tolosaldea eskualdean dagoen udalerria da, 1802an sortua. 4.177 biztanle zituen 2016. urtean
Ibarra | |||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
![]() | |||||||||
![]() Ibarra elurtua, Izaskunetik ikusita. | |||||||||
| |||||||||
Administrazioa | |||||||||
Estatua | Espainia | ||||||||
Erkidegoa | Euskal Autonomia Erkidegoa | ||||||||
Lurraldea | Gipuzkoa | ||||||||
Eskualdea | Tolosaldea | ||||||||
Izen ofiziala | Ibarra | ||||||||
Alkatea |
Igor Zapirain (en) ![]() | ||||||||
Posta kodea |
20400 | ||||||||
INE kodea |
20042 | ||||||||
Herritarra | ibartar | ||||||||
Kokapena | |||||||||
Koordenatuak | 43° 07′ 51″ N, 2° 03′ 42″ W / 43.130833333333°N,2.0616666666667°WKoordenatuak: 43° 07′ 51″ N, 2° 03′ 42″ W / 43.130833333333°N,2.0616666666667°W | ||||||||
![]() | |||||||||
Azalera | 5.03 | ||||||||
Garaiera | 92 metro | ||||||||
Distantzia | 26 km Donostiara | ||||||||
Demografia | |||||||||
Biztanleria |
4.248 (2020)![]() | ||||||||
| |||||||||
Dentsitatea | 849,6 bizt/km² | ||||||||
Hazkundea (2003-2013)[1] |
![]() | ||||||||
Zahartze tasa[1] | % 15,88 | ||||||||
Ugalkortasun tasa[1] | ‰ 50,17 | ||||||||
Ekonomia | |||||||||
Jarduera tasa[1] | % 76,33 (2011) | ||||||||
Genero desoreka[1] | % 8,44 (2011) | ||||||||
Langabezia erregistratua[1] | % 11,77 (2013) | ||||||||
Kultura | |||||||||
Euskaldunak[1] | % 62,4 (2010) | ||||||||
Euskararen erabilera[2] | % 30,6 (2011) | ||||||||
Euskararen etxeko erabilera | % | ||||||||
Datu gehigarriak | |||||||||
Sorrera | 1802. urtea | ||||||||
Webgunea | http://www.ibarrakoudala.net/ |
GeografiaAldatu
Udalerri mugakideakAldatu
Tolosa iparrean eta mendebaldean, Villabona iparraldean, Berrobi eta Belauntza ekialdean eta Leaburu hegoaldean mugakide ditu.
Azpiegiturak eta zerbitzuakAldatu
HistoriaAldatu
Herriaren lehen aipamena 1374. urtekoa da. Urte hartan Tolosarekin bat egin zuen.
1802. urtean Tolosatik banatu zen. Eta 1803an hiribildu bihurtu zen.[10]
DemografiaAldatu
XX. mendearen lehen erdialdean hazkunde naturala izan bazuen ere, 1950eko eta batez ere 1960ko hamarkadetatik aurrera ikaragarrizko hazkundea gertatu zen Ibarran, batez ere Tolosaren hedapenari lotuta. 1960tik 1970era populazioa bikoiztu egin zen. Hazkundeak 1980ko hamarkadaraino jarraitu zuen, motelago izan bazen ere. 1990eko hamarkadan beherakada bat izan zen, krisialdi ekonomikoari lotuta.
XXI. mendearen lehen hamarkadan nahiko egonkor mantendu zen populazioa.
2019an 4.258 biztanle zituen herriak. Horietatik %23,53k 65 urte edo gehiago zituen. Eta atzerrian jaiotakoak %9,63 ziren.[11]
Ibarrako biztanleria |
---|
![]() |
EkonomiaAldatu
2017an honela banatzen ziren sektore ekonomikoak herrian: Lehen sektorea BEGaren %0,6. Bigarren sektorea %56,9. Hirugarren sektorea %36,8. Eraikuntza %5,7.[11]
PolitikaAldatu
2003ko udal hauteskundeetan, EAJ-EA koalizioak 7 zinegotzi lortu zituen (969 boto), PSE-EEk 2 zinegotzi (279 boto), PPk zinegotzi bakarra (157 boto) eta Ezker Batuak ere zinegotzi bakarra (137 boto). Kontuan harturik ezker abertzalearen parte-hartzea debekatua izan zela, boto nuloak 855 izan ziren, hau da, %34,94. Bestalde, abstentzioa %33,52koa izan zen.
2007ko udal hauteskundeen emaitzak honako hauek izan ziren: EAJk 4 zinegotzi (405 boto), EAk ere 4 zinegotzi (384 boto), PSE-EEk 2 zinegotzi (233 boto), Ezker Batua-Aralar koalizioak zinegotzi bat (134 boto) eta PPk zinegotzirik ez (86 boto). Emaitza hauekin EAJko Maria Consuelo Romeo Aia alkate bihurtu zen, nahiz eta boto gehien jaso zuen alderdia inpugnatuta zegoen EAE-ANV alderdia izan, 731 botorekin. Abstentzioa %42,74koa izan zen.
2011ko maiatzaren 22ko hauteskundeetan asko sinplifikatu zen panorama politikoa, hiru alderdik soilik lortu baitzuten ordezkaritza udalbatzan. Ezker abertzalearen ordezkari zen Bildu koalizioak lortu zuen gehiengo osoa, zortzi zinegotzirekin. EAJ alderdiak bi zinegotzi lortu zituen, eta PSE-EEk bat. Bilduko Jesus Peñagarikano hautatu zuten alkate.
2015eko udal hauteskundeetan Bilduren ondorengoa zen Euskal Herria Bilduk galera handia izan zuen, bi zinegotzi eta botoen % 30 galdu baitzituen. EAJk, berriz, botoak bikoiztu eta hiru zinegotzi gehiago lortu zituen. PSE-EE zinegotzirik gabe geratu zen. Euskal Herria Bilduko Mikel Agirrezabala hautatu zuten alkate.[12]
Ibarrako udalbatza | |||||
Alderdia |
2015eko maiatzaren 24a |
2011ko maiatzaren 22a | |||
Zinegotziak | Boto kopurua | Zinegotziak | Boto kopurua | ||
Euskal Herria Bildu* | 6 / 11 |
8 / 11 |
|||
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ) | 5 / 11 |
2 / 11 |
|||
Euskadiko Alderdi Sozialista (PSE-EE) | 0 / 11 |
1 / 11 |
|||
* 2011n Bildu koalizioa aurkeztu zen. | |||||
Datuen iturria: 2015eko eta 2011ko udal hauteskundeen emaitzak euskadi.eus webgunean |
2019ko udal hauteskundeetan hauek izan ziren emaitzak: EH Bilduk 1.007 boto. EAJk 798 boto. PSE-EEk 191 boto.[13] Igor Zapirain izendatu zuten alkate.[14]
KulturaAldatu
EuskaraAldatu
Ibarran[18] Tolosaldeko euskara[19] hitz egiten da, gipuzkeraren aldaera dena. 2016an herritarren %68,97 euskalduna zen.[11]
GastronomiaAldatu
Ibarrako pipermina ezaguna da Euskal Herri osoan[20], eta oso ohikoa da babarrunekin batera jateko. Askotan, Ibarrako langostinoak izena ematen zaio.
Ondasun nabarmenakAldatu
- Azkue baserria. Gaur egungo itxura XVIII. mendean hartu zuen.[20]
- Azkueko pertzola. Burdinola honen lehen aipamenak 1551 urtekoak dira.[20]
- Etxezarreta baserria[20]
- San Bartolome eliza[20]
- Txontxo baserria. XVII. mendeko eraikinen ezaugarriak ditu.[20]
- Karobiak[20]
Izaskungo baselizaAldatu
Udalerri honen gainaldean eta Uzturre mendiaren magalean Izaskun baseliza eta auzoa kokatzen da.
JaiakAldatu
San Bartolome jaiak. Abuztuaren amaieran.[21]
Ibartar ezagunakAldatu
- Isidoro Gaztañaga (1905-1944), boxeolaria.
- Lorenzo Juarros "Loren" (1966-), futbolaria.
- Xabi Fernandez (1976-), ur kirolaria.
- Jon Iraola (1980-), aktore eta umorista.
- Olatz Aldalur (1992-), traineru patroia.
Ikus, gaineraAldatu
ErreferentziakAldatu
- ↑ a b c d e f g Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
- ↑ «UEMA-Atlasa» Euskararen erabilera (UEMA).
- ↑ «Bake epaitegia eta erregistro zibila» Ibarra Noiz kontsultatua: 2020-04-15.
- ↑ «Gazteria» Ibarra Noiz kontsultatua: 2020-04-15.
- ↑ «Kultura» Ibarra Noiz kontsultatua: 2020-04-15.
- ↑ «Kultura» Ibarra Noiz kontsultatua: 2020-04-15.
- ↑ a b c «Hezkuntza» Ibarra Noiz kontsultatua: 2020-04-15.
- ↑ «Loatzo musika eskola» Loatzo Noiz kontsultatua: 2020-04-15.
- ↑ «Kirola» Ibarra Noiz kontsultatua: 2020-04-15.
- ↑ «Historia» Ibarra Noiz kontsultatua: 2020-04-15.
- ↑ a b c «Web Eustat. Ibarrako datu estatistikoak» eu.eustat.eus Noiz kontsultatua: 2020-04-15.
- ↑ «Gutxigatik irabazi du EH Bilduk Ibarran - Ibarra» Tolosaldeko ataria Noiz kontsultatua: 2020-04-15.
- ↑ www.euskadi.eus Noiz kontsultatua: 2020-04-15.
- ↑ «Igor Zapirain da Ibarrako alkate berria - Albisteak» Ibarra Noiz kontsultatua: 2020-04-15.
- ↑ «Tolosaldekoa - Ahotsak.eus» ahotsak.eus Noiz kontsultatua: 2018-11-05.
- ↑ «Ibarra - Ahotsak.eus» ahotsak.eus Noiz kontsultatua: 2018-11-05.
- ↑ «Ahotsak.eus, Euskal Herriko hizkerak eta ahozko ondarea» www.ahotsak.eus Noiz kontsultatua: 2018-11-05.
- ↑ «Ibarra - Ahotsak.eus» ahotsak.eus Noiz kontsultatua: 2018-11-05.
- ↑ «Tolosaldekoa - Ahotsak.eus» ahotsak.eus Noiz kontsultatua: 2018-11-05.
- ↑ a b c d e f g «Ondare kulturala» Ibarra Noiz kontsultatua: 2020-04-15.
- ↑ «Jaiak» Ibarra Noiz kontsultatua: 2020-04-15.
Kanpo estekakAldatu
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Gipuzkoa |
- (Gaztelaniaz)Ibarrako udal webgunea