Sukarrieta (edo antzina Samikola[4]; gaztelaniaz: Pedernales edo San Andrés de Pedernales) Bizkaiko iparraldeko udalerri bat da, Busturialdekoa. 357 biztanle zituen 2016. urtean.

Sukarrieta
 Bizkaia, Euskal Herria
Sukarrieta udalerria Atxarre menditik ikusita.
Sukarrietako bandera

Sukarrietako armarria

Administrazioa
EstatuaEspainia
ErkidegoaEuskal Autonomia Erkidegoa
LurraldeaBizkaia
EskualdeaBusturialdea
Izen ofiziala Sukarrieta
AlkateaPedro Sainz-Vizcaya Ortiz de Artiñano (EAJ)
Posta kodea48395
INE kodea48076
Herritarrasukarrietarra
Kokapena
Koordenatuak43°23′46″N 2°41′42″W / 43.396111111111°N 2.695°W / 43.396111111111; -2.695
Map
Azalera2,3 km²
Distantzia27 km Bilbora
Demografia
Biztanleria355 (2023)
−6 (2022)
alt_left 163 (%45,9) (%47,6) 169 alt_right
Dentsitatea15,43 bizt/km²
Hazkundea
(2003-2013)[1]
% 9,09
Zahartze tasa[1]% 19,55
Ugalkortasun tasa[1]‰ 29,41
Ekonomia
Jarduera tasa[1]% 80,95 (2011)
Genero desoreka[1]% -3,18 (2011)
Langabezia erregistratua[1]% 8,26 (2013)
Euskara
Euskaldunak[1]% 60,56 (2010)
Kaleko erabilera [2] (2016)
Etxeko erabilera [3]% 46.99 (2016)
Datu gehigarriak
Webguneahttp://www.sukarrieta-pedernales.com

Geografia

aldatu

Ingurune naturala

aldatu

Sukarrieta Urdaibai inguruan dago, Gernikako itsasadarraren ezkerraldean, Txatxarramendi uhartearen parez pare. Beste uharte bat ere badago udalerriaren barruan: Sandinere. Aipatzekoa da Toña hondartza ere.

Udalerriaren garaiera, itsas mailaren gainetiko, 5 metro da batez beste.

Udalerri mugakideak

aldatu

Auzoak

aldatu

Historia

aldatu

Bizkaiko giza asentamendurik zaharrenetakoa da Sukarrieta, eta Donejakue bideko Bizkaiko adarretako bat ere izan zen Erdi Aroan.

Sukarrietan, naturalki, ez dago suharririk ("sukarririk"). Arturo Apraiz geologoaren, Txoni Matxain kimikariaren eta Mikel Gorrotxategiren onomastikan adituaren iritziz antzeko harriak badira inguruan, baina aspaldian Gernikako produktuak (gaztaina, edo armak agian) garraiatzen zituzten itsasontziek ekarriak omen dira suharri haiek, zama gisa ekartzen zutela dirudi, Gernikara hutsik ez itzuli arren, horrela nabigatzea. Sukarrietara ailegatu orduko uretara botatzen omen zuten. Sukarrieta izena Sabin Aranak asmatu zuen gaztelaniazko izen Pedernales-en itzulpena egokituta.[5][6]

Samikola izena San Nikolaitik ei dator; izan ere, XVIII. gizaldiaren amaieran, Sukarrietako eliztia Sandi Andere elizatik San Nikolai baselizara lekualdatu zuten, eta hura elizateko eliztia izan zen; geroago, eliztia Sandi Anderen berriro ezarri zuten (gaur egun bertan dago oraindikarren). Euskaltzaindiaren arabera, Samikola esparru mugaturako herriaren antzinako izena da.[4]

Ekonomia

aldatu

Arrantzan eta nekazaritzan oinarritu zen bertakoen ekonomia XIX. mendearen bukaeran turismoa izugarri garatu zen arte.

Azken urteotan udaleku bihurtu da Sukarrieta. Langile gehienek zerbitzuen alorrean dihardute, udatiarrentzako azpiegiturak, oinarrizko zerbitzuak (langileen % 68).

Demografia

aldatu
Sukarrietako biztanleria

Politika

aldatu

2011ko maiatzaren 22ko hauteskundeen emaitzen ondorioz, Euzko Alderdi Jeltzaleko hautagai Pedro Sainz-Vizcaya aukeratu zuten alkate.

2015eko udal hauteskundeetan Euzko Alderdi Jeltzaleko hautagaitzak irabazi zuen, Pedro Sainz-Vizcaya karguan berretsia izan zela.

2015eko udal hauteskundeak

aldatu

Sukarrietako udalbatza

Alderdia

2015eko maiatzaren 24

2011ko maiatzaren 22

Zinegotziak Boto kopurua Zinegotziak Boto kopurua
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ)
4 / 7
128 (% 51,82)
4 / 7
115 (% 46,75)
EH Bildu*
2 / 7
67 (% 27,13)
2 / 7
78 (% 31,71)
Sukarrieta Berbiztu (S.K.B)
1 / 7
45 (% 18,22)
1 / 7
45 (% 18,29)
Euskadiko Alderdi Sozialista (PSE-EE(PSOE))
0 / 7
2 (% 0,81)
0 / 7
2 (% 0,81)
* 2011n Bildu koalizioa aurkeztu zen.
Datuen iturria: Hauteskundeen emaitzak euskadi.net webgunean

Euskara

aldatu
Sukarrietako Leonor Izagirre[7] eta Itziar Goiri[8] hiztunen pasartea, Itziarren amaren kartzela denboraren ingurukoa. Euskal Herriko Ahotsak[9][9] proiekturako egindako elkarrizketa, ahozko ondarea jaso eta zabaltzeko.

Sukarrietako euskara mendebaldeko euskararen aldaera da, tarteko hizkeran[9] kokaturik dagoen Busturialdeko euskara[8][10], hain zuzen. 2010 eta 2011 urteetako datuen arabera, euskaldun kopurua %60,56 zen, eta euskararen erabilera %28,5.

Ondasun nabarmenak

aldatu

Aipagarria da Kanalako Ama Andra Maria Legendikako parrokia eliza. 2011ko martxoaren 28an Eusko Jaurlaritzak monumentu izendatu zuen Begoñako Andra Mari Haur Kolonia[11].

Argazki bilduma

aldatu

Ikus, gainera

aldatu

Erreferentziak

aldatu
  1. a b c d e f g Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
  2. «Kaleko erabilera herrialdez herrialde» Euskararen erabilera (Wikipedia).
  3. «Etxeko erabilera» Euskararen erabilera (Wikipedia).
  4. a b «Arauak - ADO» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2023-06-24).
  5. «Sukarrieta. Arturo Apraiz geologoarekin, Txoni Matxain kimikariarekin eta Mikel Gorrotxategirekin.» Norteko Ferrokarrila (ETB) 2022-07-01 (Noiz kontsultatua: 2022-07-15).
  6. «Sukarrieta. Arturo Apraiz geologoarekin, Txoni Matxain kimikariarekin eta Mikel Gorrotxategirekin.» Norteko Ferrokarrila (ETB) 2022-07-01 (Noiz kontsultatua: 2022-07-15).
  7. «Izagirre Iturbe, Leonor - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-07-17).
  8. a b «Busturialdekoa - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-07-17).
  9. a b c «Tartekoa (M) - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-07-17).
  10. «Sukarrieta - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-07-17).
  11. Kultura Ondasun izendapena EHAAn

Kanpo estekak

aldatu
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa