Mundaka

Bizkaiko udalerria

Mundaka Bizkaiko iparraldeko udalerri bat da, Busturialdea eskualdekoa. Euskal Herriko kostan dago, Bermeotik hurbil, Urdaibain eta Gernikako itsasadarrean. 2016. urtean 1.858 biztanle zituen.

Mundaka
 Bizkaia, Euskal Herria
Mundaka udalerria eta Izaro uhartearen
aireko ikuspegi orokorra.

Mundakako armarria

Administrazioa
EstatuaEspainia
ErkidegoaEuskal Autonomia Erkidegoa
LurraldeaBizkaia
EskualdeaBusturialdea
Izen ofiziala Mundaka
AlkateaMikel Bilbao
Posta kodea48360
INE kodea48068
Herritarramundakar
Kokapena
Koordenatuak43°24′26″N 2°41′54″W / 43.407222222222°N 2.6983333333333°W / 43.407222222222; -2.6983333333333
Map
Azalera4,15 km²
Garaiera3m - 337 metro
Distantzia36 km Bilbora
Demografia
Biztanleria1.843 (2023)
−23 (2022)
alt_left 954 (%51,8) (%48,7) 898 alt_right
Dentsitatea4,44 bizt/km²
Hazkundea
(2003-2013)[1]
% 5,01
Zahartze tasa[1]% 17,85
Ugalkortasun tasa[1]‰ 40,3
Ekonomia
Jarduera tasa[1]% 75,9 (2011)
Genero desoreka[1]% 13,05 (2011)
Langabezia erregistratua[1]% 8,85 (2013)
Euskara
Euskaldunak[1]% 68,2 (2010)
Kaleko erabilera [2] (2016)
Etxeko erabilera [3]% 54.94 (2016)
Datu gehigarriak
Webguneahttp://www.mundaka.org/

Mundaka izenaren etimologiari dagokionez, autore batzuk irizten diote latineko Munda Aqua («ur garbia») duela sorburu. Autore horien ustez, erromatarrek Gernikako itsasadarrean gora egin zuten, eta gaur egun Mundaka den lekuan kokatu ziren.

Hala ere, hipotesi horrek ez du oinarririk aspal­di‑aspal­diko erregistroetan. Izan ere, erregistro horietan Munaka izena ageri da. Halaxe, 1051n, Iñigo Lopitz Ezkerrak, Bizkaiko lehen jaunak, Donemiliaga Kukulako monasterioari Santa Maria eliza dohaintzan eman zionean, Munaka aipatu zuten agiri haietan. Halaber, Mundakako dorretxetik erreskatatutako agirietan Munaka esaten diote herriari.

 
Mundaka udalerriaren ikuspegi orokorra San Pedro Atxarre menditik ikusita. Atzean Bermeo, Sollube mendia eta Matxitxako lurmuturra ageri dira.

Geografia

aldatu
 
Urdaibai itsasadarraren sarrera, Mundaka eta Bermeo udalerriak, Matxitxako lurmuturra eta Izaro uhartea, Atxarre mendiko gailurretik ikusita.

Mugakideak

aldatu

Itsasadarra

aldatu
Sakontzeko, irakurri: «Gernikako itsasadarra» eta «Urdaibai»
 
Gernikako itsasadarra eta Urdaibaiko bokaleko itsaslabarrak Ogoño aldetik ikusita.

Matxitxako lurmuturretik atzera egiten du itsasertzak eta Kantauri itsasoan gol­ko bat eratzen da. Gol­ko horretan dago Mundaka eta bokalea han itsasoratzen da. Gernikako itsasadarra ere esaten diote, izan ere, euskal herritarren Gernikako Arbola ospetsuaren hiriraino iristen zen garai batean mareen eragina. 16 km ditu ibai‑bokaleak, zeharka‑meharka egiten duen ibilbidea askoz ere luzeagoa da lur‑eremua baino, bihurgune ederrak baititu: Forua, Kortezubi, Arteaga, Murueta eta Kanala.

Padura zabalak daude Mundakako itsasadarrean, flora eta fauna aberats eta askotarikoaren gordeleku. Migrazio-hegaztiek padura horietan babesleku bikaina dute, eta haien hegal­di harrigarriak urtez urte errepikatzen dira.

Kokalekua, klima, biotopo bereizgarriak eta habitataren berezko aberastasunak direla-eta, gure lurral­de kaltetu honetako paradisu bakan horietako bat dugu Mundakako ibai‑bokalea. Paradisu hori aldatzen doa, gero eta handiagoa da eta haren forma etengabe al­datzen da, alubioien eta itsasoko harearen metaketaren eraginez. Bestalde, jal­kitze horien ondorioz, nabigazioa gero eta zailagoa da ibai‑bokalean.


Historia

aldatu
 
Mundakako Santa Katalina baseliza eta Ogoño lurmuturra.

Bizkaiko Jaurerriko leku garrantzitsuenetarikoan nabarmentzen dute historialariek Mundaka, kondairaren arabera herrian jaio baitzen Jaun Zuria, Bizkaiko lehen jauna. Eskoziako printzesa baten semea izaki, Ingalaterrako erregearengandik ihesi zihoala iritsi omen zen euskal kostaldera. Herriaren izena jatorri danimarkakoa ei da, eta frogatuta dago vikingoak herrian egon zirela 90. urte aldera.

Jaurerriko historiaren arabera, Mundaka Bizkaiko elizate zaharrena dugu. Hori dela eta, lehenbizikoa izatea egokitzen zitzaion Batzar Nagusietan.

Kaitik sortzen dira kaleak, hirigune zaharra osatzen dutenak. Bertan, jauntxoen garaiko aztarnak (armarridun etxeak eta Erdi Aroko dorreak) hauteman daitezke, beti itsasoari begira dauden arrantzaleen etxebizitza tradizionalekin uztartuta. Mundakako armarriak honako osagai hauek ditu: haritz berde bat urre koloreko hondoan, eta, oinean, otso beltz ibiltaria. Hori guztia, zilar koloreko laukiz eta lauki gorriz orlatuta dago.

1446an Butroeko Jaunak Banderizoen gerratean dorretxearen jabearekin (Rui Sancho Munakakoa, alegia) izandako gorabeheren ondorioz, bandoen arteko borrokan dorretxea suntsitu zuen.

Marinel tradizioa

aldatu
 
Herrigunearen ikuspegia.

Itsasgizonen bitartez, Mundakak Ekialde Urruna, Mexiko eta Britainia Handiarekin harremanak izan ditu. Beste herrial­de batzuetan jaiotako ezkontide eta/edo seme‑alabak dituzte marinel batzuek, eta haiek ere Mundakan bizi dira. Esate baterako, Elvira Arizpe andrearen kasua bitxia da: Liverpoolen jaio zen, orain dela ehun urte eta gehiago, haren aita Getarian josten aritzen zen, eta ideologia liberala al­darrikatzeagatik agintari karlistek jarritako isuna (12 alpargata pare) ez ordaintzeko kupel batean ezkutaturik, Ingalaterrara al­de egin zuen. Liverpool portu-hirian jostundegia jarri zuen, eta euskal itsasgizonak galoiez eta metal‑hariz jositako uniforme dotoreak enkargatzera hara joaten ziren. Kapitan haietako bat, Teodoro Zirarda mundakarra, artisauaren alaba ederrarekin ezkondu zen, eta Mundakara etorri ziren. Mundakarrek Grany esaten diote, “amona” adierazteko ingelesezko txikigarria.

Petroliontziak, transatlantikoak, merkantzia‑ontzi handiak... altzairuzko erral­doiek itsasoa zeharkatzen dute, Mundakako itsasgizon ospetsuek gobernatuta, eta samintasunez oroitzen duten herri kutunaren parean doazela, sirena‑hotsak bidal­tzen dituzte maitearentzat, etxekoentzat...

Ekonomia

aldatu

Portua

aldatu
 
Mundakako portua eta atzealdean eliza.

Mundakako portuak turismo‑gidaliburu batean irudiak jartzearren muntatutako maketa baten antza du. Moiletan itsasontzi bakar batzuk daude, artisau‑arrantzan ofizial­ki aritzen direnak, Gainera, arrantzale erretiratuen txalupa motordunak ere badaude. Datuak al­deratzeko, aipatuko dugu duela mende bat Mundakako 90 arrantzale itsasoratzen zirela 5 arrantza‑ontzitan, beste 32 biztanle aritzen zirela amuak egiten, beste 5 saskigileak zirela, eta dozena erdi bat saregile ere bazeudela.

1790ean berriz, Bilboko kontsulatuak emandako datuen arabera, bazeuden 50 tonako 59 itsasontzi, hondo laua zuten, gilarik ez, popa borobila eta bular garbia, bi masta zituzten eta belak. Merkataritza zuten bizibide, hau da, kabotajean aritzen ziren Iberiar penintsulan eta Frantzia, eta Ingalaterrak guda gal­du zuenean Mantxako kanala zeharkatzera ere ausartu ziren.

Itsasontzi haien ezaugarriak zirela eta, itsasoan larri ibil­tzen ziren, horregatik, negu guztia Arketas senai naturalean —Laida hondartzaren ondoan— ainguratuta egoten ziren. Mundakara sartzeko kanala oztopo handia izan da beti, eta gaur egun ere hala da. Metatutako hareak sarbidea eragozten du, eta uraren sakonera gero eta eskasagoa da.

Garai batean, barra hori irekita bazegoen (alegia, zeharkatzeko moduan bazegon) talaiariak bi su pizten zituen Betrokolo gainean, aitzitik, zailtasuna edo arriskua ikusiz gero, su bakarra pizten zuen, eta txalupek Bermeora edo Elantxobera joan behar izaten zuten.

Demografia

aldatu
Mundakako biztanleria

Politika

aldatu
 
Mundakako udaletxea.

2011ko maiatzaren 22ko hauteskundeetako emaitzen ondorioz Mundakako alkatea Euzko Alderdi Jeltzaleko Unai Rementeria izendatu zuten. 2013an Bizkaiko presidentzia diputatu bihurtu zen eta alkatetzan Aitor Egurrolak alderdikideak ordezkatu zuen.

2015eko udal hauteskundeetan Euzko Alderdi Jeltzaleko hautaigaitzak irabazi zuen, ondorioz, Aitor Egurrolak jarraitu zuen alkatetzan.

Mundakako udalbatza

Alderdia

2015eko maiatzaren 24

2011ko maiatzaren 22

Zinegotziak Boto kopurua Zinegotziak Boto kopurua
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ-PNV)
6 / 9
654 (% 56,57)
6 / 9
756 (% 60,63)
EH Bildu*
3 / 9
435 (% 37,63)
3 / 9
451 (% 36,17)
Euskadiko Alderdi Sozialista (PSE-EE(PSOE))
0 / 9
18 (% 1,56)
0 / 9
21 (% 1,68)
Alderdi Popularra (PP)
0 / 9
6 (% 0,52)
0 / 9
8 (% 0,64)
* 2011n Bildu koalizioa aurkeztu zen.
Datuen iturria: Hauteskundeen emaitzak euskadi.net webgunean

Alkateak

aldatu
Alkatea Agintaldia Alderdia
Unai Rementeria Maiz 2007- 2013 EAJ
Aitor Egurrola Mendiolea 2013- 2019 EAJ

Azpiegiturak

aldatu

Garraiobideak

aldatu

Kultura

aldatu

Euskara

aldatu
Mundakako Ramon Andonegi[4] hiztunaren pasartea. Euskal Herriko Ahotsak[5][6] proiekturako egindako elkarrizketa, ahozko ondarea jaso eta zabaltzeko.

Mundakako euskara, beste zenbait herritakoarekin batera, Busturialdeko euskaran[7] [8]dago katalogatuta. Hau, era berean, bizkaieraren aldaera bat da, tartekoa[9] hain zuzen.

Sakontzeko, irakurri: «Billabong Pro Mundaka»

Mundaka eta Mundakako itsasadarra Europan argitaratutako turismo liburuxken lehenengo orrial­deetan agertu ohi badira, kirol berri samar baten eraginez: surfaz ari gara. Mundakaren orografia, haizea eta olatu zehatz eta iraunkorrengatik, surfa egiteko munduko lekurik onenetako bat da. Atzerriko surflariak etorri ohi dira, eta haietako batzuk bertako kanpinean bizpahiru hilabete egiten dituzte.

Mundakako uretan nazioarteko surf lehiaketak egiten dira. Halaber, beste ur‑kirol batzuk ere gora egin dute (windsurfa, bela tradizionalak eta abarrek), haien kalitateari eta kantitateari erreparatuta, eta kolorearen eta gaztetasunaren kontrapuntua jartzen diote itsasgizon zaharrak paseoan ibil­tzen diren txoko horri.

 
Mundakako aratusteak eta atorrak.
  • Otsailaren 26a, Mundakako aratusteak: Uda parte guztian jai‑giroa badago ere, mundakarrak aratusteak edo inauteriak ospatzen dituzte. Asko eta asko dira kirruz mozorrotu eta Gondra eta Egileor herrikideek konposatutako doinuak jotzen dituztenak.
  • Ekainaren 24a, San Joan jaiak: Suak nonahi.
  • Ekainaren 29a, San Pedro: San Pedro arrantzalea gogoan, hainbat eta hainbat portutan bezala.
  • Uztailaren 22a, Madalen Eguna: gazteek Izaro uhartera txangoa egiten dute, arratsal­de erdian herritarrek, aspaldiko tirabirak ahaztuta, alai hartzen dute Bermeoko itsasontzien segizioa, agintariak buruan direla.
  • Abuztuaren 15a, Andre Mariaren eguna: parrokiako jai nagusia. Jaieguna, udatiarren partaidetza aktiboa.
  • Abuztuaren 26a, Euskal Jaia.
  • Azaroaren 25a, Santa Katalina: baselizan meza. Arrantzaleak ez dira itsasora joaten. Garai bateko tradizioa zen bisigua jatea, arrantzaleek oparitua. Azkenal­dian, ordea, arrantza‑eskasia dela-eta, profesionalek ere erosi egin behar, bisigua jango badute.

Bestelako ekitaldiak

aldatu
  • Ekaina: (azken astean, San Pedro jaiekin batera) Gazte zahar mendi taldeak antolatutako mendi irteera.
  • Urria: Billabong Pro Mundaka. ASP World Tour Munduko Surf Txapelketaren proba.
  • Azaroa: Gazte zahar mendi taldeak antolatutako mendi irteera.

Ondasun nabarmenak

aldatu

Mundakak euskaldun nortasun nabarmena badu ere, ezaugarri kosmopolitak eta harrera ona egiteko gaitasuna erraz nabari dira kale eta kalezulo estu eta irregularretan, terrazetan, pasealekuetan, eta gizarte‑bizitza handiko guneetan, batez ere asteburutan eta udan, bertako mila eta bostehun biztanleak el­karren kontra estutzen direnean, beste zortzi mila lilura gaitezen, hainbesteko edertasuna ikusita.

Kale nagusi tipikoetan ez bezala, zeruertza garbi ikusten da Txorrokopuntan, portuan, eta Talaia parkean (elizaren eta haren albo‑paretan frontisa duen pilotalekuaren ondoan dagoen parkean, alegia). Itsaslabarraren ertzean Santa Maria eliza dago, XVI. mendekoa. Garai hartako ganga nerbiodunak ditu, aitzitik, al­dareak modernoak dira, baita 1896an eraikitako dorre neogotiko zorrotza ere.

Mundakak badu, ezkutu samarrean, hondartza txiki bat, Hondartzape deritzona. Han dago Murgoa lurmuturra.

Talaia parke zainduaren izkina bat, izenak adierazi bezala, itsasoari eta portu zaharrari begira dago. Bihotzeko portu zaharra, igerileku irekia eta doakoa ur garbietan pulunpatzea gustuko dutenentzat. Mundakako Arraun Taldeak hortxe dauka egoitza soziala, baita Sociedad Fraternidad Mundaquesa el­karteak ere. 1856an herriko itsas merkatariek sortu zuten el­karte hori , eguneroko aisial­diaz el­karrekin gozatzeko, eta bertakoek kasinoa esaten diote. Kasinoaren eraikinak harmailadi bikoitza du kanpoal­dean, eta egurrezko begiratoki irtena, zuriz margotua, erregimentu bat azpian hartzeko moduko hegal ausarta duena. Begiratoki horretatik ikusten zituzten agintariek eta el­kartekideek Sanpedroetako lau nobilladak, garai batean hain ospetsuak zirenak.

Udaletxea XIX. mendeko eraikin handi bat da. Arkupeak ditu, karel zulodunez egindako bal­koi bitxien azpian, eta erlojua eta kariloia erdiko dorretxoan. Kapitulu-gela ederra da, beheko sua eta guzti, Carrarako marmolaz egina. Gelaren aurrealdean Juan Bautista Longa eta Florentino Larrinagaren soinak daude, izan ere, Mundakako gizon ospetsu horiek ordaindu zuten herriak hain premiazkoa zuen udaletxea, 1812an ingelesen Surbillant fragataren kanoikadek suntsitu baitzuen lehengo eraikina.

Kaleetan zehar ibiliz gero, nabaria da hirigunea osatzen duten arkitektura estiloen nahasketa. Dozena erdi bat etxek armarria dute; eta, armarrietan, hainbat hitz: Gametxo, Zubia, Uriarte, Bakera, Simitur. Azken etxe hori euskal barroko neurritsuari dagokio, eta haren aurrean amaiera‑gurutzea edo kontzepzio‑gurutzadura dago.

Mundakar ospetsuak

aldatu

Erreferentziak

aldatu
  1. a b c d e f g Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
  2. «Kaleko erabilera herrialdez herrialde» Euskararen erabilera (Wikipedia).
  3. «Etxeko erabilera» Euskararen erabilera (Wikipedia).
  4. «Andonegi Ormaetxe, Ramon - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-07-16).
  5. «Erdaraz egiteko arazoak - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-07-16).
  6. «Ahotsak.eus, Euskal Herriko hizkerak eta ahozko ondarea» www.ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-07-16).
  7. «Busturialdekoa - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-07-16).
  8. «Mundaka - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-07-16).
  9. «Tartekoa (M) - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-07-16).

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Bizkaia