Done Bikendi (barrutia)
Done Bikendi Barakaldoko (Bizkaia) 5. barrutia da. Eustatek emandako datuen arabera barrutiak 14.619 biztanle zituen 2013. urtean, udalerriko barrutien artean biztanleria gehiena batzen dituena izanik[1] eta 0,95 kilometro koadroko azalera dauka.[2] Hiriko gune historikoa da, Done Bikendiko elizaren inguruan garatutakoa, eta izen bereko auzoaz osatzen da. Done Bikendiko barrutia Barakaldok XIX. mende amaieratik bizi izandako hazkunde industrial handiarekin batera garatu zen, Espainiatik eta Bizkaitik herrira lan bila zetozen milaka pertsonen etorrerak, etxebizitza ugari eraikitzeko beharrizana sortu zuen.
Done Bikendi (5) | |
---|---|
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Bizkaia |
Udalerria | Barakaldo |
Auzoak | Done Bikendi |
Azalera | 0,95 km² |
Biztanleria | 14.619 (2013) |
Hala, nekazarien baserriak eta ortuak zeuden tokian bloke berriak eraiki ziren. Barrutiko eraikinik garrantzitsuenen artean, Antzinako Done Bikendiko jauregia dago. Eraikina 2004. urtean eraitsi zuen Barakaldoko Udalak, berrizteko aukerarik ez zegoela eta. Bere tokian, itxura berdineko eraikin berria altxatu da.
Kalerik garrantzitsuenak
aldatu- Gernikako Arbola kalea
Zerbitzuak
aldatu- Barakaldoko lorategi botanikoa Done Bikendi auzoan dago.
Erreferentziak
aldatu- ↑ Eustat. «Bizkaiko biztanleria barruti eta zentsu-sekzioen arabera, sexuaren, adin-taldeen eta naziotasunaren arabera. 2013» (Noiz kontsultatua: 2014-10-27).
- ↑ Barakaldoko Udala. «Datu Orokorrak» (Noiz kontsultatua: 2014-10-27).
Ikus, gainera
aldatuKanpo estekak
aldatu