Urrestilla Azpeitiko auzoa da. Baserri, etxe eta industriaz osatutako etxagune txikia da, herrigunetik 3 kilometrora. XIX. mendean zehar zenbait alditan izan zen udalerri bereizia, nahiz eta urte gutxitan eutsi zion izaera horri.

Urrestilla
 Euskal Herria
Map
Kokapena
Herrialdea Gipuzkoa
UdalerriaAzpeitia
Geografia
Koordenatuak43°09′34″N 2°14′37″W / 43.15944°N 2.24361°W / 43.15944; -2.24361
Garaiera112 metro
Demografia
Biztanleria689 (2023)

Asuntzioaren Eliza gune interesgarria da, XVI. mendekoa, egurrezko sarrera zabala du. Jaiak San Juan egunean ospatzen dira.

Geografia

aldatu

Urrestilla 112 metroko altueran dago, Urrestilla ibaia eta Ibaiederren elkarlekuan.

Demografia

aldatu
Urrestillako biztanleria

Historia

aldatu

1310ean Azpeitia sortu zenean Urrestilla ere barnean zegoen, hau da, Azpeitiaren sorreratik bere parte izan da. Urrestillak historian zehar herri izaera hori izan badu ere, ez zuen denbora horretan guztian ez udaletxerik, ez kudeaketa ekonomikorik ez eta bereizten zuen mugarririk Azpeitiarekin. Herriak mende luzetan ez du izan berezko alkaterik. Hala ere, Azpeitiko Udaleko zinegotzietako batek Urrestillakoa izan behar zuela esaten du ohiturak.

1813an Fernando VII.a Espainiakoa tronura iritsi zen eta Cadizko Konstituzio onartu berrian oinarriturik Urrestillako herritarrek euren independentzia aldarrikatu zuten. Gipuzkoako Foru Aldundiak hori konstituzionala zela ebatzi eta udal propioa eman zioten. 1814an udal bereizia izatea lortu zuen. Maiatzean, ordea, Fernando VII.ak Cadizko Gorteak desegin zituen eta absolutismoa ezarri. Urrestillako udala desegin eta berriro Azpeitira itzuli zen.

1820an berriro liberalismoa itzuli zen eta Urrestillak udala osatu zuen,eta Matxinbenta, Aratz-Erreka eta Elosiaga auzoak bere esku gelditu ziren. Hala ere, 1823ko erregimen liberala kendu egin zen eta independentzia alde batera geratu zen.

1843an berriro ere lortu zuten independentzia. Lau urte behar izan zituzten espedientea ebazteko eta 1847an egin zen bozketan sezesioa onartu zuten, nahiz eta Matxinbentak eta Aratz-Errekak nahiago izango zuten Azpeitiarekin geratu. 1847ko azaroaren 1ean Isabel II.a Espainiakoak Azpeititik banantzea onartu zuen, baina Urrestilla, Elosiaga eta Nuarberentzat bakarrik. Hala ere, banatze hori eskuratzeko nahitaezko pauso bat egin behar zuten: Azpeitiarekin herri mugak zein ziren zehaztea. Erabaki hura ez zen inoiz aurrera atera, Urrestillak ez baitzuen mugarririk lehendik. Denboran luzatu zen, eta ezin izan zuten azkenean banatzerik lortu.

Aldarrikapena, ordea, ez zen eten. 1976an Juan Bautista Berasategik horma irudia egin zuen "Urrestilla herri da!" leloarekin. Txillidak ere pegatina bat eskatu omen zuen, horma irudia gogoko zuelako.[1]

Auzotar ezagunak

aldatu

Erreferentziak

aldatu
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa
  • Auñamendi Entziklopedia.

Kanpo estekak

aldatu