Altza

Donostiako auzoa. udalerria izan zen 1940ra arte

Altza Donostiako auzorik ekialdekoena da, baina ez du inoiz bere herri izaera galdu.[1]

Altza
 Euskal Herria
Altza armarria.gif
Altza auzoaren aireko ikuspegia.
Map
Kokapena
Herrialdea Gipuzkoa
UdalerriaDonostia
Administrazioa
Posta kodea
Geografia
Koordenatuak43°18′50″N 1°56′05″W / 43.31389°N 1.93472°W / 43.31389; -1.93472
Garaiera93 metro
Demografia

Gaur egungo Donostian Altzak duen itxura eta herri zenekoa ez dira inola ere berdinak. Altzako muga historikoek egun Donostiako auzotzat ditugun Bidebieta, Martutene (Sarrueta), Intxaurrondo eta Uliako bertako zati bat ere biltzen zituzten. Adibidez, Uliako Mintegietako parkean dagoen bide asfaltatua Donostia eta Altzaren arteko muga zen, eta garai hartako mugarri bat ikus daiteke oraindik parkean, Soroborda ur-biltegiko etxeko iskin batean.

Altzako udaletxea eta San Martzial eliza

Lehen aipamena agiri historikoetan 1141koa da eta bertan herri gisa ageri da. Egun, Donostiako auzoa da, 1940az geroztik, baina autonomia osoa izan du bere historiako bi epetan. Horietako lehena 1821etik 1823a bitarte doan denbora tarte laburra izan zen. Bigarrena, luzeagoa, 1879tik 1940ra (1910etik hiribildu izendapenarekin, gainera).

1390ean altzatarrek eliza eraikitzeko baimena eskatu zioten Iruñeko apezpikuari eta San Martziali eskainitako parrokia sortu zuten. 1940az ondorengo bilakaerak eraikuntzen eta biztanleen masifikazioa izan du oinarri. 1960ko eta 1970eko hamarkadetan Espainiatik lanera etorritako jende uholdearen bizitoki bilakatu zen Altza, eta gaur egun ia 25.000 biztanle ditu, antzinako Altzako udalerriaren barneko beste auzoak zenbatu gabe. Gaur, Altza osatzen dituen zonaldeak Alde Zaharra, Auditz-Akular, Bista eder, Erroteta, Garbera, Harria, Herrera, Jolastokieta, Larratxo, Lauaizeta, Molinao, Nerekan, Oleta, Santa Barbara eta Txingurri dira.

HistoriaAldatu

‘Alça’ren lehenengo aipua 1141koa da, Nafarroako Errege Gartzia Berrezarleak emandako agiri batean agertua. 1178an, Altza ageri da Iruñeko elizbarrutiak Donostialdean dituen eremuen artean. 1390ean, San Martzial eliza eraiki zen. 1397an, Gipuzkoako Batzarrak, Getarian bilduta, Altza aipatzen du bere Ordenantza Koadernoan.

Erdi Arotik aurrera, nabariagoa bilakatu da, hala Donostialdean nola Gipuzkoako historian. Lurralde osoan behin eta berriro aipatu dira haren jarduera ekonomikoa (sagardoa, merkataritza, abeltzaintza...), erlijiosoa (istilutsua maiz), eta izen altzatarrak (Arzak, Aduriz, Txipres, Berra, Miraballes; Garbera, Kasares, Sius...).

KulturaAldatu

Altzako Bixenta Arrieta[2] (Ahotsak[3] proiekturako)

EuskaraAldatu

Altzan Beterriko euskaraz[4] egiten da, gipuzkeraren edo erdialdeko euskalkiaren aldaera. Herriak hainbat bertsolari eta idazle eman ditu. Ezagunenak hauek dira: Txirrita (1860-1936), bertsolaria. Hernanin jaioa baina Altzan bizi izandakoa, Joan Mari Irigoien (1948-2023), Koldo Izagirre (1953), iFelipe Juaristi (1957-) Azkoitian jaioa baina Intxaurrondon bizi da, eta Josu Landa Ijurko (1960). Halaber, aipagarriak dira Anizeto Zugasti (1904-1983, Imanol Irigoien (1948-) eta Juan Gorostidi (1940) dazleak ere, baita beste hainbat idazle bersolari ere: Jose Garmendia Zabala (1885-1924), Juan Jose Makazaga (1887-1963). Jose Ramon Erauskin (1906- ?), Joxe Aierbe (1934-2012),

Altzako Historia MintegiaAldatu

Altzako Historia Mintegia 1986a sortu zen, Casares Kultur Etxea berriaren ekinbide gisa, herriaren iragana eta egungo errealitatearen ikerketa eta ezaguera lantzeko. Hasieran, elkartearen lehenengo urtean “Altzatar Ikasketen Mintegia” izena erabili zuten.[5]

Geroago, 1993an, bazkideek elkarte independente gisa eratu zuten. Orduan hauek ziren zuzendaritza Batzordeko dinamizatzaileak: Jon Serrano, presidentea; Iñigo Landa, idazkaria; Antxon Alfaro, diruzaina; Luis Mari Ralla, Antxoni Loro, Pili Lázaro, Mikel Ubillos, Joxerra Fernández, eta Joaquín Garrido, batzordekideak. Joaquín Garrido kideak logotipoa sortzen du eta, urte berean, Angel Calvo, Javier Cantera eta Juan Carlos Mora lan taldean sartuko dira; Maribel Manzano 2003. urtean.[5]

Urtetan antolatu dituzten jardueren artean hauek dira aipagarrienak: AltzaNatura, Altzanet, Dokumentazio zentroa, genealogia, ikerketak, kultur asteak, erakusketak, topaketak, kontzertuak, eta herria erakusteko Ibilaldiak.[6]

Biztanleriaren bilakaeraAldatu

Biztanleriaren bilakaera
1900 1910 1920 1930 1940 1950 1960 1970 1975 1981 1986
2.103 2.683 4.005 5.425 7.224 8.857 16.413 32.531 38.718 42.765 44.384

Honako hau da egitura demografikoa (1996ko Donostiako Biztanleen Udal Erroldaren Ustiaketa) sexuaren eta adinaren araberako osaketa:

Adin-tarteak Altzagaina/Larratxon eta Herreran ckground: White; color:Black" width="80 px" | .
Altzagaina eta Larratxo Herrera
Adin tartea Biztanleriaren % Emakumezkoak Gizonezkoak Biztanleriaren % Emakumezkoak Gizonezkoak
0-14 urte % 13,2 1.331 1.445 % 10 86 94
15-29 urte % 27,5 2.829 2.986 % 23,7 206 226
30-44 urte % 23,6 2.739 2.447 % 21,5 214 177
45-59 urte % 11,5 2.013 2.112 % 17,8 170 152
60-74 urte % 11,9 1.338 1.133 % 19,7 202 157
>75 urte % 4,2 571 290 % 7,3 82 51
 
Altzagaina sateliteko argazkian

Hauek dira Altzagaina, Larratxo eta Herrera auzoetako biztanleen jaiolekuak

Altzagaina, Larratxo eta Herrera auzoetako biztanleen jaiolekuak
Jatorria Biztanleak %
Donostia 12.622 57,3
Donostialdea 886 5,4
Gipuzkoa 701 4,5
Araba 113 0,4
Nafarroa 649 3,4
Bizkaia 232 1,6
Espainia 7.291 25,5
Beste 429 1,8

AuzuneakAldatu

 
Altza eta Herrera Trintxerpetik

MerkataritzaAldatu

 
Garbera merkataritza gunea, Altzan

1997an Altza eta Intxaurrondo auzoen artean Garbera merkatalgunea ireki zen.

EraikinakAldatu

ParkeakAldatu

 
Ezkerretik eskuinera: Larratxo, Auditz-Akularreko gunea, autobia eta Lau Haizetako parkearen hasiera.

HeraldikaAldatu

XIV. mendean azaltzen zaizkigu Altzako oinetxeak sortuko dituzten abizenak: Arriaga, Artzak, Arnaobidao, Berra, Casares, Casanao, Larrerdi, Sius, Merkader, Carbuera (edo Garbera), Larratxao, Parada, Miraballes, Aduritz, Estibaos, Txipres eta Zapirain. Abizen horietako askok gaskoi jatorria dute, Altzako aurreneko biztanleen jatorriaren adierazgarri (Artzak, Arnaobidao, Casanao, Carbuera, Aduritz, Estibaos).[7]

Aipatu abizenetako batzuk gaur egun galduak dira, baina garai batean Donostiako eta Gipuzkoako dokumentazioan behin eta berriro azaltzen ziren (Arnaobidao, Casanao, Sius edo Estibaos). Besteak, egun Euskal Herrian oso zabalduta daude (Arriaga, Artzak, Berra, Aduritz, Casares edo Zapirain). XVI. mendetik aurrera, horietako batzuk armarri heraldikoak hartzen hasi ziren.

Arnaobidao Arriaga Arzak Berra Casares Larratxo Miravalles Parada

Altzako armarriaAldatu

Altzako armarriak zuhaitz bat irudikatzen du.

 
Altzako armarria

Altzatar ospetsuakAldatu

IrudiakAldatu

ErreferentziakAldatu

  1. Altza Historia Mintegia. (1996). «Helburuak» www.altzanet.eus (Noiz kontsultatua: 2020-12-25).
  2. «Altza herria zenean - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2019-01-14).
  3. «Ahotsak.eus, Euskal Herriko hizkerak eta ahozko ondarea» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2019-01-14).
  4. «Beterrikoa - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2019-01-14).
  5. a b «Altzako Historia Mintegia» www.altzanet.eus (Noiz kontsultatua: 2020-12-27).
  6. «Altzako Historia Mintegia - Burututako jarduerak» www.altzanet.eus (Noiz kontsultatua: 2020-12-27).
  7. Landa Ijurko, Iñigo. Altzako etxeak eta baserriak dokumentuetan.. Altza, Hautsa Kenduz-XII.
  8. a b c Zavala, Antonio. Altzako bertsolari zaharrak (Alza'ko bertsolari zaarrak). Euskaltzaindia, Auspoa liburutegia 76.
  9. Lazkano, Patxi; Zavala, Antonio. (1983). Tiro tartean bertsotan. Euskaltzaindia, Auspoa liburutegia 168.
  10. Villanueva, Aitor. (1991-12-05). Amaia Illarreta: "Gogorra izan arren agian iritsi zait agurraren garaia". Euskanon Egunkariaren hemeroteka.
  11. «Bizitzaren eskola ere izan da Illarreta familiarentzat» Irutxuloko Hitza 2015-11-19 (Noiz kontsultatua: 2020-12-27).
  12. (Ingelesez) «Amaiur Esnaola intxaurrondotarrak IKERGAZTE sari bat jaso du - Plazara Goaz» Plazara Goaz 2017-05-13 (Noiz kontsultatua: 2018-10-21).

Kanpo estekakAldatu

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Donostia