Igorre Bizkaiko udalerri bat da, Arratia eskualdeko jendetsuena (2016. urtean 4.108 biztanle zituen). 17,52 km² ditu, eta itsas mailatik 90 metro gorago dago.

Igorre
 Bizkaia, Euskal Herria
Igorreko Andra Mari eliza
Igorreko bandera

Igorreko armarria

Administrazioa
EstatuaEspainia
ErkidegoaEuskal Autonomia Erkidegoa
LurraldeaBizkaia
EskualdeaArratia
Izen ofiziala Igorre
AlkateaOlatz Urkiza (EAJ)
Posta kodea48140
INE kodea48094
Herritarraigorretar, igorreztar
Kokapena
Koordenatuak43°09′51″N 2°46′42″W / 43.1642°N 2.7783°W / 43.1642; -2.7783
Map
Azalera17,52 km²
Garaiera90 metro
Demografia
Biztanleria4.296 (2023)
−34 (2022)
alt_left 2.177 (%50,7) (%49) 2.107 alt_right
Dentsitatea2,45 bizt/km²
Hazkundea
(2003-2013)[1]
% 5,86
Zahartze tasa[1]% 21,65
Ugalkortasun tasa[1]‰ 49,36
Ekonomia
Jarduera tasa[1]% 73,04 (2011)
Genero desoreka[1]% 7,77 (2011)
Langabezia erregistratua[1]% 11,29 (2013)
Euskara
Euskaldunak[1]% 65,57 (2010)
Kaleko erabilera [2] (2016)
Etxeko erabilera [3]% 55.17 (2016)
Datu gehigarriak
Webguneahttp://www.igorre.net

Geografia

aldatu

Ingurune naturala

aldatu

Arratia ibaia eta bere ibaiadarra den Indusi erreka igarotzen dira udalerritik. Herria lautada txiki batean dago kokaturik eta udalerriaren inguruan zenbait mendi daude, hala nola, Mandoia (634 m), Arginatx (517 m); iparralderago, Aramotz mendilerroa dago (514 m) eta hego-ekialderantz, Motxogana mendixka.

Udalerri mugakideak

aldatu

Ekonomia

aldatu

Gaur egun, biztanle gehienak industria eta zerbitzu sektoreetan egiten dute lan; beraz, nekazaritza tradizioa alde batera uzten joan dira azken urteetan.

Demografia

aldatu

XX. mendearen lehen erdialdean biztanle kopuru nahiko egonkorrari eutsi zion Igorrek. 1960ko hamarkadatik aurrera, berriz, hazkunde handia izan zuen, eta 1990erako populazioa ia bikoiztu egin zen. XX. mendearen azken hamarkadan, krisiaren ondorioz izandako beherakada txiki baten ondoren, XXI. mendearen hasieran hazkundeak jarraitu egin zuen.

Igorreko biztanleria

Politika

aldatu
 
Igorreko udaletxea.
IGORRE- 1979- 2019 raino Alkateak
Legealdia Izena Alderdia
1979-1983 Jose Ramon Bustinza EAJ-PNV
1983-1987 Jose Ramon Bustinza EAJ-PNV
1987-1991 Jose Miguel Aldekoa EAJ-PNV
1991-1995 Jose Miguel Aldekoa EAJ-PNV
1995-1999 Jose Miguel Aldekoa EAJ-PNV
1999-2003 Jose Luis Ipiñazar EAJ-PNV
2003-2007 Jose Luis Ipiñazar EAJ-PNV
2007-2011 Galder Olivares EAE-ANV
2011-2015 Beñat Alzola Bildu
2015-2019 Beñat Alzola EH Bildu
2019-2023 Illart Gumuzio EH Bildu
2023- Olatz Urkiza EAJ-PNV

2011ko maiatzaren 22ko hauteskundeen emaitzen ondorioz, Beiñat Anzola hautatu zuten alkate, Bildu koalizioak boto gehien jaso izanaren ondorioz. Idatziko botazioan, Beinat Anzolak, bost boto jaso zituen, EAJko Iñigo Uriartek bost eta Iñigo Undurraga, Igorre Danontzat plataformako ordezkariak, boto bat.

2015eko udal hauteskundeetan Bilduren ondorengoa zen Euskal Herria Bilduk gehiengo osoa eskuratu zuen bai botoetan zein zinegotzietan (sei zinegotzi, aurreko hauteskundeetan baino bat gehiago). EAJk bost zinegotzi esuratu zituen eta Igorre Danontzat plataformak galdu egin zuen zeukan zinegotzi bakarra. Beinat Anzolak alkatetza berretsi zuen.

Igorreko udalbatza

Alderdia

2015eko maiatzaren 24a

2011ko maiatzaren 22a

Zinegotziak Boto kopurua Zinegotziak Boto kopurua
Euskal Herria Bildu
6 / 11
1.127 (% 50,70)
5 / 11
1.172 (% 47,95)
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ)
5 / 11
1.013 (% 45,57)
5 / 11
982 (% 40,18)
Igorre Danontzat
1 / 11
206 (% 8,43)
*2011ko hauteskundeetan Bildu gisa aurkeztu zen koalizioa.
Datuen iturria: 2015eko eta 2011ko udal hauteskundeen emaitzak euskadi.net webgunean

Kultura

aldatu
Igorreko Basili Egiguren de la Torre[4] (Ahotsak[5] proiekturako)

Euskara

aldatu

Igorren[6] Arratiako hizkera[7] nagusi da, mendebaldeko euskalkiaren aldaera dena.

 
Andra Mari eliza eskuinean.

Andra Mari eliza

aldatu

1208. urte inguruan eraikia, XVI. eta XVIII. mendeetan handiagotzea eta berrikuntza izan zen bertan.

Baselizak

aldatu
 
San Antolin baseliza
 
Hilario de Soloeta jaunaren etxea.
  • Zumeltzuko San Andres baseliza.
  • Elgetzuko Santa Lutzia eta San Kristobal baseliza.
  • San Joan Bateatzailearen baseliza.
  • Turtureko San Migel baseliza.
  • San Antolin baseliza.
  • Antonio Santuen baseliza-kurutze tokia.

Hilario de Soloeta jaunaren etxea

aldatu

XVIII. mendean eraikitako etxea. 1987az geroztik Arratiako Udalen Mankomunitatearen egoitza da.

Vildosola jauregia

aldatu
 
Vildosola jauregia.

Iurregoikoa izenaz ere ezaguna, XVIII. mendean eraiki zen. Andra Mari eliza aurrean dago. Jatorriz dorretxea izan zen.

Olabarri jauregia

aldatu

Olabarri auzoan kokatua, XIX. mendean estilo neoklasikoan eraikitakoa.

Etxeak

aldatu
 
Zubizarreta etxea.
  • Zubizarreta etxea.
  • Sabino Arana kaleko, 2, 14, 15 eta 16 zenbakidun etxeak.

Baserriak

aldatu
  • Orue baserria.
  • Ibarrondo baserria.
  • Suña baserria.
  • Basarrate baserria.
  • Iurrebaso Andikoa baserria.

Jaiak eta ospakizunak

aldatu

Igorreztar ospetsuak

aldatu

Erreferentziak

aldatu
  1. a b c d e f g Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
  2. «Kaleko erabilera herrialdez herrialde» Euskararen erabilera (Wikipedia).
  3. «Etxeko erabilera» Euskararen erabilera (Wikipedia).
  4. «Egiguren de la Torre, Basili - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-12-11).
  5. «Ahotsak.eus, Euskal Herriko hizkerak eta ahozko ondarea» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-12-11).
  6. «Igorre - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-11-12).
  7. «Arratiakoa - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-11-12).
  8. Monumentuak, Igorreko Udala
  9. Monumentuak, Etxe eta egoitzak, Igorreko Udala

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Herriko Wikiatlasa