Zuia

Arabako udalerria


Zuia Araba iparraldean dagoen udalerria da, Zuia-Gorbeialdea eskualdeko handiena. Gasteiztik 18 bat kilometrora dago. Haren herriburua Murgia da.

Zuia
 Araba, Euskal Herria
Oroko haitza.jpg

Zuiako armarria

Administrazioa
EstatuaEspainia
ErkidegoaEuskal Autonomia Erkidegoa
LurraldeaAraba
EskualdeaZuia-Gorbeialdea
Izen ofizialaEscudo de Zuia.svg Zuia
AlkateaUnai Gutiérrez Urkiza (Bildu)
Posta kodea01130
INE kodea01063
Herritarrazuiar
Kokapena
Koordenatuak42°58′55″N 2°49′57″W / 42.9819°N 2.8325°W / 42.9819; -2.832542°58′55″N 2°49′57″W / 42.9819°N 2.8325°W / 42.9819; -2.8325
Map
Azalera122,49 km2
Distantzia20 km Gasteiza
Demografia
Biztanleria2.330 (2022)
Green Arrow Up.svg12 (2021)
alt_left 1.112 (%47,7) (%51,1) 1.190 alt_right
Dentsitatea19,43 biztanle/km²
Hazkundea
(2003-2013)[1]
Green Arrow Up.svg% 15,68
Zahartze tasa[1]% 20,38
Ugalkortasun tasa[1]‰ 24,12
Ekonomia
Jarduera tasa[1]% 79,87 (2011)
Genero desoreka[1]% 2,81 (2011)
Langabezia erregistratua[1]% 5,51 (2013)
Euskara
Euskaldunak[1]% 27,71 (2010)
Kaleko erabilera [2]% 5.8 (2016)
Etxeko erabilera[3]% 13.07 (2016)
Datu gehigarriak
Webguneahttp://www.zuia.com
Murgiko erdigunearen ikuspegia.
Ametzaga herria.

GeografiaAldatu

Inguru naturalaAldatu

Zuia Gorbeiaren magalaren inguruan dago, eta Arabako mendirik altuenera igotzeko abiapuntua da. Arrato eta Badaiakoa udalerriaren muga naturalak dira, eta aipatzekoa da haranaren erdialdean dagoen Atxabal-Oroko mendigunea.

Udalerria zeharkatzen duen ibai nagusia Baias ibaia da.

Udalerri mugakideakAldatu

HistoriaAldatu

Esaten da Erdi Aroko ganboatar eta oinaztarren arteko gatazka odoltsuek Zuian izan zutela sorrera[4].

Banaketa administratiboaAldatu

Zuiako udalerria honako 13 herriez osatua dago, biztanleen kopuruaren arabera:

  1. Murgia (udalburua): 1.169 biztanle 2007an.
  2. Sarria: 310 bz.
  3. Bitoriano: 255 bz.
  4. Ametzaga: 245 bz.
  5. Markia: 68 bz.
  6. Domaikia: 61 bz.
  7. Gillerna: 49 bz.
  8. Lukiano: 49 bz.
  9. Jugo: 47 bz.
  10. Aperregi: 44 bz.
  11. Zarate: 33 bz.
  12. Altube*: 29 bz.
  13. Ziorraga*: 13 bz.

(* Altube —lehen Monreal de Zuya gisa ere ezaguna— eta Ziorraga auzo gisa har daitezke, ez baitute kontzeju izaerarik.)

DemografiaAldatu

XX. mendearen lehen erdia gorabeherarik gabe igaro zen Zuiako populazioari dagokionez. 1950eko hamarkadatik aurrera, ordea, populazioak beherako joera hartu zuen, gehienbat Gasteiz eta Bilbo hirietarako izandako emigrazioaren ondorioz.

1980ko hamarkadatik aurrera, garraiobideak hobetzearen eta hirietako etxebizitzen prezio altuen ondorioz, jende berria iritsi zen udalerrira, batez ere Murgira eta haren inguruetara. Horrek populazioa handitzea eragin zuen. Hala ere, populazio berri horren gehienak ez zuen lanik egiten udalerrian, Gasteizen baizik, eta udalerria lo-hiri bihurtu zen biztanle horientzat.

Zuiako biztanleria
Datu-iturria: www.ine.es

PolitikaAldatu

 
Zuiako udaletxea Murgian.

Zuia udalerrian Euskal Herria Bildu koalizioak zuzentzen du udala 2011ko hauteskundeetatik. Lehenago EAJk izan zuen alkatetza. Zuiako udalak 11 zinegotzi ditu osotara.

Zuiako alkatea Bildu koalizioko Unai Gutierrez Urquiza da 2011ko udal hauteskundeez geroztik. Udaleko hamaika zinegotzietatik lau ditu.

Zuiako udalbatza

Alderdia

2015eko maiatzaren 24a

2011ko maiatzaren 22a

Zinegotziak Boto kopurua Zinegotziak Boto kopurua
Euskal Herria Bildu*
4 / 11
429 (% 34,27)
4 / 11
338 (% 27,93)
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ)
3 / 11
367 (% 29,31)
3 / 11
296 (% 24,46)
Zuiak batzen gaitu-Zuia nos une
3 / 11
302 (% 24,12)
3 / 11
292 (% 24,13)
Alderdi Popularra (PP)
1 / 11
95 (% 7,59)
1 / 11
136 (% 11,24)
*2011ko hauteskundeetan Bildu gisa aurkeztu zen koalizioa.
Datuen iturria: Hauteskundeen emaitzak euskadi.net webgunean

AlkateakAldatu

Hauek izan dira Zuiako azken alkateak:

Alkatea Agintaldi hasiera Agintaldi amaiera Alderdia[5]
Ignacio Oregui Goenaga[5][6][7] 1979 1983 Euzko Alderdi Jeltzalea
Ignacio Oregui Goenaga[6] 1983 1987 Euzko Alderdi Jeltzalea
1987 1991 Euzko Alderdi Jeltzalea
Jose Maria Ibañez Loyo[6] 1991 1995 Euzko Alderdi Jeltzalea
Jose Maria Ibañez Loyo[6] 1995 1999 Euzko Alderdi Jeltzalea
Jose Maria Ibañez Loyo[6] 1999 2003 Euzko Alderdi Jeltzalea
Patxi Goikoetxea Buruchaga[6] 2003 2007 Euzko Alderdi Jeltzalea-Eusko Alkartasuna
2007 2011 Euzko Alderdi Jeltzalea
Unai Gutierrez Urquiza[8] 2011 2015 Bildu
Unai Gutierrez Urquiza[5][8] 2015 2019 Euskal Herria Bildu
Unai Gutierrez Urquiza[8][9] 2019 Jardunean Euskal Herria Bildu
2023 2027

GarraioaAldatu

Araba Bus sareko   eta   lineek zerbitzua ematen diote udalerri honi:

  Araba Bus
 Zerbitzua   Hasiera   Ibilbidea   Amaiera ⁠
14 Gasteiz
(geltokia)
ZaitegiMurgiaSarriaMurgia (Paularrak)AmetzagaBeluntza (Soleta) Izarra
15 Gasteiz
(unibertsitatea)
Gasteiz (epaitegiak)Gasteiz (Bastiturri)Gasteiz (geltokia)ZaitegiMurgiaSarriaMurgia (Paularrak)AmetzagaBeluntza (Soleta)IzarraLezamaLarrinbeAmurrioAmurrio (San Jose)Luiaondo (Malato)LuiaondoLaudio (Gurutze Gorria)LaudioAretaLaudio (Ugarte)Okondo Artziniega

Gainera, Eskualdeko Garraioa sareak 2 linea ditu udalerrian:

  Eskualdeko Garraioa
 Zerbitzua   Hasiera   Ibilbidea   Amaiera ⁠
3 Amurrio
Urduña
TertangaDelikaArtomañaAloriaUrduña (geltokia)LekamañaSaratxoInosoZiorragaBaranbioLezamaLarrinbeAmurrio (gasolindegia)Amurrio (geltokia) Amurrio
Urduña
5 Urduña
Izarra
Murgia
Gopegi
Urduña (suhiltzaileak)ApregindanaUntzagaUzkio UrkabustaizOiardoGoiuriBeluntzaZiorragaAltubeGillernaLukianoAperregiDonamaikiaJugoBitorianoZarateMarkiaSarriaOlanoLetonaZaitegi Urduña
Izarra
Murgia
Gopegi

KulturaAldatu

 
Zuiako udal pilotalekua.

EuskaraAldatu

Zuiako hizkuntza nagusia euskara izan da XIX. mende arte; bertako hizkera mendebaleko euskararen aldaera zen, eta XX. mendean atzerakada nabarmena izan zuen, erabat galtzeraino. Mende haren azken laurdenean abiatutako berreskuratze prozesuaren ondorioz, gaur egun zuiarren % 48,7 inguru da euskalduna, eta hiztun horiek biltzeko asmoz sortua da Bidabarri euskara taldea.

Ondasun nabarmenakAldatu

Zuiar ospetsuakAldatu

ErreferentziakAldatu

  1. a b c d e f g Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
  2. «Kaleko erabilera herrialdez herrialde» Euskararen erabilera (Wikipedia).
  3. «Etxeko erabilera» Euskararen erabilera (Wikipedia).
  4. Zuiako aisialdiari buruzko informazioa Zuiako Kuadrillaren webgunean. Bertan, ganboatar eta oinaztarren inguruko aipamena egiten da.
  5. a b c «Base de datos de Alcaldes y Concejales:: Ministerio de Política Territorial y Función Pública ::» www.mptfp.gob.es (Noiz kontsultatua: 2020-03-22).
  6. a b c d e f «Zuia - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-14).
  7. (Gaztelaniaz) Cañamero Redondo et al., Antonio. (1982). Enciclopedia Histórico Geográfica de Álava. Haranburu Editor, (IV. Liburukia) 358 or..
  8. a b c (Gaztelaniaz) «Unai Gutiérrez levanta la makila en su tercer mandato» El Correo 2019-06-15 (Noiz kontsultatua: 2020-03-15).
  9. (Gaztelaniaz) «Alcaldías en Álava: Labastida, Zigoitia y Laguardia para el PNV, Samaniego para EH Bildu» Gasteiz Hoy 2019-06-15 (Noiz kontsultatua: 2020-03-17).
  10. Bitorianoko 17 zenbakia duen baserriaren izendapena monumentu gisa Euskal Herriko Aldizkari Ofizialean

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo estekakAldatu

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa