Urduliz

Bizkaiko udalerria

Urduliz Bizkaiko ipar-erdialdeko udalerri bat da, Uribe Kostako eskualdekoa. Bizkaiko Lurralde Laua deritzona osatzen duten elizateetako bat da, foru-zuzenbidearen mende dagoena.

Urduliz
 Bizkaia, Euskal Herria
Urduliz herriaren ikuspegia.
Urdulizko bandera

Urdulizko armarria

Administrazioa
EstatuaEspainia
ErkidegoaEuskal Autonomia Erkidegoa
LurraldeaBizkaia
EskualdeaUribe Kosta
Izen ofiziala Urduliz
AlkateaJavier Bilbao (EAJ)
Posta kodea48610
INE kodea48089
Herritarraurduliztar
Kokapena
Koordenatuak43°22′21″N 2°56′57″W / 43.3726°N 2.9492°W / 43.3726; -2.9492
Map
Azalera7,8 km²
Garaiera82 metro
Distantzia23 km Bilbora
Demografia
Biztanleria5.711 (2024)
242 (2023)
alt_left 2.220 (%38,9) (%39,2) 2.236 alt_right
Dentsitatea325,4 bizt/km²
Hazkundea
(2003-2013)[1]
% 19,27
Zahartze tasa[1]% 20,76
Ugalkortasun tasa[1]‰ 60,74
Ekonomia
Jarduera tasa[1]% 77,25 (2011)
Genero desoreka[1]% 10,22 (2011)
Langabezia erregistratua[1]% 10,15 (2013)
Euskara
Euskaldunak [2]% 48.92 + % 18.66 hartzaile (2021)
Kaleko erabilera [3]% 13,5 (2011) (2021)
Etxeko erabilera [4]% 24.12 (2021)
Datu gehigarriak
Webguneahttp://www.urduliz.eu

Geografia

aldatu

Inguru naturala eta kokapena

aldatu

Urduliz Butroe ibaiaren haranean dago, ibai horren ezkerreko aldean alegia. Geologiari dagokionez, Bizkaiko sinklinorioan dago. Sinklinorioaren mendebalde-ekialdeko norabidea argi erakusten du Urduliz zeharkatzen duten mendixken kokapenak. Udalerriko mendirik garrantzitsuenak Munarrikolanda (255 m), eta Peñas (198 m) dira.

Herriaren iparraldean, itsasotik gertuago, Butroe ibaiarekin Tarigua eta Kukatxe errekak batzen diren lekua dago.

Udalerri mugakideak

aldatu

Urdulizek mugakide ditu Barrika eta Plentzia, iparraldean; Berango eta Erandio, hegoaldean; Gatika eta Laukiz, ekialdean; eta Sopela eta Berango, mendebaldean.

Historia

aldatu

Urdulizeko elizatea, Uribeko merindadearena zena, Gernikako batzar nagusietako berrogeita hamargarren jesarlekua betetzen zuen. Butroiko etxebarriatarren jaurgoaren zati izan zen, euren boterea adierazteko Barriako dorretxea eraiki zuten. 1770. urtean berreraikitako Santa Marina baselizaren patroiak izan ziren. Baseliza hori izen bereko haitzetan dago eta elizaz gain, zortzi errota egon ziren han antzina.

Santa Marina haitzetatik Bizkaiko kostalde guztia ikusten da, Luzero puntatik Billao lurmuturreraino. Nekazaritza izan zen mende askoan Urdulizko jarduera ekonomiko nagusia. Horren adierazle, landatzen ziren garia, indabak, eta txakolina ekoizteko mahastiak esaterako. Horrez gain, udalerriaren gune garaienetan zurgintza zen jarduera nagusia. XIX. mendearen amaieran Urdulizko harrobietatik ateratako harriarekin Butroiko gaztelua eraiki zen.

XX. mende hasierara arte Urduliz nekazarien herria zen. Industrializazioaren hastapenak ziren, eta nekazaritzaren mundutik zetozen hainbat bizilagunek landa guneak hustu egin zituzten apurka-apurka. Dena den, Bizkaiko bestelako herriek izan zuten biztanleria galerak ez zuen eraginik izan Urdulizen: batetik, herrian zegoen harrobi eta bestelako industria txikiengatik, eta bestetik, Bilborekin zeukan hurbiltasun erlatiboarengatik. Urtetan, Bizkaiko industrializazioaren ikur izan zen Mecanica de la Peña enpresaren egoitza izan zen Urduliz.

Azken urteetan, eraikitzeko lur asko izan, eta Bilbotik hurbil zegoela eta, biztanle asko erakarri ditu herriak.

Demografia

aldatu

1900 eta 2025 artean, Urdulizko populazioa nabarmen hazi zen, nekazal herri txiki bat izatetik hedatzen ari zen hiri bat izatera igaroz. 50eko hamarkadako industrializaziotik eta Bilbotik gertu egotetik aurrera, udalerria biztanle berriak erakartzen hasi zen. Hurrengo hamarkadetan, azpiegituren eta zerbitzuen eraikuntzak hazkundea bizkortu zuen, eta 2025ean 5.700 biztanle baino gehiago izan zituen.

Urdulizko biztanleria

Politika

aldatu
 
Urdulizko udaletxea

2011ko udal hauteskundeak

aldatu

Urdulizko alkatea EAJko Javier Bilbao da, 2011ko maiatzaren 22ko udal hauteskundeez geroztik. Baliogabeko botoak 41 izan ziren, emandako boto guztien %2,05. Boto zuriak, berriz, 62 izan ziren, emandakoen %3,16. Abstentzioa %30,50koa izan zen.

Urdulizko udalbatza

Izena Zinegotziak Boto kopurua[5]
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ)
5
831 (%43,78)
Bildu
5
706 (%37,20)
Euskadiko Alderdi Sozialista (PSE-EE-PSOE)
1
147 (%7,74)
Alderdi Popularra (PP)
-
119 (%6,27)
Ezker Batua - Berdeak (EB-B)
-
95 (%5,01)

Kultura

aldatu
Urdulizko Rosario Bilbao[6] (Ahotsak[7] proiekturako)

Euskara

aldatu

Urdulizen[8] Uribe Kostako hizkera[9] da nagusi, mendebaldeko euskalkiaren aldaera. Iñaki Gaminde hizkuntzalariak bere doktorego-tesian Urduliz eta Gatikako herri hizkerak linguistikoki aztertu zituen 1992an.[10]

Kirolak

aldatu

Urdulizek kirol-jarduera ugari eskaintzen ditu, lehiari zein jolasari dagokionez. Udalerriko kirol azpiegiturak Iparralde Kiroldegia barne hartzen du, hainbat kiroletarako instalazio ugari dituena.

  • Futbola: Urduliz Futbol Taldea bertako futbol taldea da, 1996an sortua. Gaur egun, Hirugarren Federazioan lehiatzen da, Espainiako futbolaren bosgarren mailan kokatuz. Bere partidak Iparralde Estadioan jokatzen dira, 2.000 ikuslerentzako edukierarekin.
  • Eskubaloia: Urduliz eskubaloia 1978an sortu zen, eta 30 talde baino gehiago ditu, gizonezkoak eta emakumezkoak, kategoria guztietan. Oinarrizko eskubaloi eskolak, 2005ean ezarria, Uribe eskualdeko jokalariak elikatzen ditu.
  • Txirrindularitza: Urdulizen ospatzen da urtero Andra Mari Sari Nagusia, Lehendakari Txapelketaren egutegiaren barruan dagoen egun bateko txirrindularitza lasterketa. Lehiaketa honek izen handiko txirrindulariak erakartzen ditu eta eskualdean txirrindularitza sustatzen laguntzen du.
  • Beste jarduera asko.

Kirol-instalazioen aniztasunak eta kalitateak, tokiko klub eta elkarteen parte-hartze aktiboarekin batera, Urduliz erreferente bihurtzen dute Uribe eskualdeko kirol-esparruan.

Kirol instalazioak

aldatu
  • Iparralde kiroldegia, Aita Gotzon kalean.
  • Urdulizko futbol zelai berria (Iparralde zelaia), Iparralde kiroldegiaren aurrean.
  • Futbol zelai zaharra, Igeltzera kalean.
  • Txiberri tabernako frontoia, Aita Gotzon kalean.
  • Urdulizko zaldi Kluba, Goieta kalean.

Garraiobide eta azpiegiturak

aldatu

Metroa

aldatu
Sakontzeko, irakurri: «Bilboko metroa»

Bilboko metroaren 1. lineak Urduliz zeharkatzen du, eta udalerrian Urduliz izeneko geltokia du. 2006an Bizkaiko Garraio Partzuergoak trenbidea herrian zehar lurperatzeko eta trenbidea eta errepidearen arteko igarobidea kentzeko proiektua aurkeztu zuen, trenbidearen 500 bat metro lurperatu, eta geltoki berria eraiki zirela. 2017ko apirilaren 10an lurpeko geltoki berria inauguratu zen, hala Bilboko metro sareko azken pasonibela ezabatu zen.[11]

Autobusa

aldatu

Bizkaibus hiri-arteko zerbitzuko hurrengo lineak udalerria zeharkatzen dute:


Jaiak eta ospakizunak

aldatu

Ondasun nabarmenak

aldatu
 
Andra Maria eliza.

Urduliztar ospetsuak

aldatu

Argazki galeria

aldatu

Erreferentziak

aldatu
  1. a b c d e f Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
  2. Euskararen Adierazle Sistema. Euskara-gaitasuna adinaren eta sexuaren arabera. EAE (eskualdeka/udalerrika). Eusko Jaurlaritza.
  3. «Kaleko erabilera herrialdez herrialde» Euskararen erabilera (Wikipedia).
  4. «Etxeko erabilera» Euskararen erabilera (Wikipedia).
  5. Euskadi.net. «2011ko udal hauteskundeen emaitzak» (kontsulta data: 2014-/07-25).
  6. «Bilbao Ubillos, Rosario - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (kontsulta data: 2018-11-12).
  7. «Ahotsak.eus, Euskal Herriko hizkerak eta ahozko ondarea» www.ahotsak.eus (kontsulta data: 2018-11-12).
  8. «Urduliz - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (kontsulta data: 2018-11-12).
  9. «Uribe Kostakoa - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (kontsulta data: 2018-11-12).
  10. Gaminde Terraza, Iñaki. «Urduliz eta Gatikako herri hizkeren azterketa linguistikoa» (PDF) Tesiker, Euskarazko doktorego-tesiak (kontsulta data: 2019-12-12).[Betiko hautsitako esteka]
  11. (Gaztelaniaz) Deia. «El soterramiento del metro en Urduliz será realidad en 2016» (kontsulta data: 2014-10-25).

Kanpo estekak

aldatu
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa