Usansolo
Egunotan erabaki da Usansoloren desanexioak aurrera egitea. Litekeena da orri honetako informazioa edozein unetan aldatzea, beraz. |
Usansolo Bizkaiko erdialdeko udalerri bat da.[4] Bilboaldean dago, eta mugakide ditu Txorierri, Durangaldea eta Arratia eskualdeak. Udalerriei dagokienez, mugakide ditu Bedia, Zeberio, Zaratamo eta Galdakao, eta azken horren parte izan zen harik eta 2022ko azaroaren 23an desanexioa onartu zen arte. 2022an 4.520 biztanle zituen, 7,27 kilometro koadrotan. Usansolon dago Galdakao-Usansolo Ospitalea, Bizkaiko hegoaldeari zerbitzu ematen dion ospitalea.
Usansolo | |||
---|---|---|---|
Bizkaia, Euskal Herria | |||
| |||
Administrazioa | |||
Estatua | Espainia | ||
Erkidegoa | Euskal Autonomia Erkidegoa | ||
Lurraldea | Bizkaia | ||
Eskualdea | Bilbo Handia | ||
Izen ofiziala | |||
Posta kodea | 48960 | ||
INE kodea |
| ||
Herritarra | usansolotar | ||
Kokapena | |||
Koordenatuak | 43°13′19″N 2°49′07″W / 43.2219°N 2.8186°W | ||
Azalera | 7,27 km² | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 4.570 (2023) 904 (2007) | ||
Dentsitatea | 6,29 bizt/km² | ||
Zahartze tasa[1] | % | ||
Ugalkortasun tasa[1] | ‰ | ||
Ekonomia | |||
Jarduera tasa[1] | % (2011) | ||
Genero desoreka[1] | % (2011) | ||
Langabezia erregistratua[1] | % (2013) | ||
Euskara | |||
Euskaldunak[1] | % (2010) | ||
Kaleko erabilera [2] | % (2016) | ||
Etxeko erabilera [3] | % | ||
Datu gehigarriak | |||
Sorrera | 2023. urtea | ||
Webgunea | usansolo.eus |
Historia
aldatuTrenbidea eraikitzearekin batera hasi zen urbanizatzen, XIX. mendearen amaieran. Lehenago, baserriak eta ortuak ziren nagusi, eta hamarkadek aurrera egin ahala etxebizitza blokeak eraiki ziren. Galdakaoko udalerrian eraikitzeko geratzen diren lur gehienak Usansolon daude gaur egun.
2022ko azaroaren 23an, Usansoloko hainbat herritarrek 40 urtez egindako eskariari erantzunez, Bizkaiko Batzar Nagusiek onartu zuten Usansolo udalerri bihurtzea, Galdakaotik bananduta. Hala ere, PSOE alderdiak adierazi zuen Espainiako Erresumak erabaki horren aurkako errekurtsoa aurkeztuko duela.[5]
Demografia
aldatu2000 | 2001 | 2002 | 2003 | 2004 | 2005 | 2006 | 2007 | 2022 |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|
3.660 | 3.655 | 3.678 | 3.743 | 3.704 | 3.696 | 3.662 | 3.666 | 4635 |
Politika
aldatuGaldakaotik banantzeko eskaera
aldatuUsansolo Galdakaoko auzo izateari utzita udalerri bihurtzeari buruzko kontsulta 1987an antolatu zen lehen aldiz, eta orduan nagusi zen herri bereizia izateko nahia.[6]
2011n egindako udal hauteskundeetan, Usansolo Herria alderdia aurkeztu zen, eta 1.593 boto jaso zituen. Ondorioz, Galdakaoko Udalean bi zinegotzi ditu. Alderdi horren helburu nagusia da Usansolo, gaur egun Galdakaoko auzoa, udalerri bihurtzea.
2014ko urriaren 6an, EAJk iritzia aldatu zuen, eta babesa eman zion Usansoloko herri galdeketari. Bizkaiko Batzar Nagusien babes zabala izango zuen. EH Bilduk eta PSE-EEko batzarkideen babesari EAJrena gehitu zitzaion.[7] Urriaren 9an, EAJk ere sustatuko zuela Usansoloko kontsulta zabaldu zen. Ibon Uribe alkate jeltzaleak kontsultaren prozesua hasteko ekimena proposatuko zuen. Itsas Aurre elkarteak Igeldorekin ere Usansolon zuten jarrera bera agertzeko eskatu zien EAJri, PSE-EEri eta PPri.[8] Azaroaren 18an jakin zenez, 3.000 pertsonak bozkatu ahalko zuten Usansolon egingo zen kontsultan. Kontsulta honek hala ere ez zuen zerikusirik Galdakaoko Udalak 2015. urteko otsailerako antolatu nahi zuenarekin.[9] Azaroaren 23an, udalerri izan nahi zuten bozkatu zuten.[10] Herritarren % 73 inguruk bozkatu zuten ea Usansolo udalerri izatea nahi zuten; % 90ek, desanexioaren alde egin zuen.[11] Horren aurrean, Unai Rementeria Bizkaiko Foru Aldundiaren bozeramaileak esan zuen arazoa Osoko Bilkuran konpon zitekeela.[12] Udalerri bilakatzeko bidean, hurrengo urratsa foru araua aldatzea zen. Usansoloren desanexioaren aldekoak pozik agertu ziren galdeketaren emaitzekin eta Galdakaoko Udalak «errespetua» azaldu zuen kontsultarekiko.[13] Azaroaren 27an, Usansolo herri izateko bide orria onartu zuen Galdakaok eta Aldundiari foru legea aldatzeko eskatu zion. Bestalde, galdeketa egingo zuten.[14]
2015eko urtarrilaren 10ean, Usansolo Herria plataformak «borondate falta» leporatu zion Unai Rementeriari.[15] Urtarrilaren 13an, Usansoloren desanexioa debekatzen duen foru araua aldatzeko prest azaldu zen Unai Rementeria.[16]
2022ko martxoan Galdakaotik bereiziriko herri izatearen alde bozkatu zuen herritarren % 81ek (hautesleen % 63k eman zuen bozka). Bozka Galdakaoko udalak antolatu zuen, baina ez zen loteslea izan eta beraz Bizkaiko Batzar Nagusien esku geratu zen erabakia.[6][17]
Lamintxu Gazte Asanblada
aldatuUsansolo Galdakaoko herrigunetik hiru kilometrora egonda, udalerri independente bat osatzeko ekimen ugari izan zen duela hamarkada batzuk. 2008an Lamintxu Gazte Asanblada sortu zen, Usansoloko gazteek dituzten arazoak konpontzeko eta Usansoloren desanexioa bultzatzeko, Usansolo herri independente bihurtzeko.
Dorreak
aldatuUsansolon daude Isasi Goikoa eta Lekue dorreak.
Zerbitzuak
aldatuGaldakaoko Ospitalea Usansolo alboan dagoen Labea auzoan dago eraikia.
Garraioa
aldatuUsansolon dago Euskotrenen Usansolo-Galdakao geltokia.
Usansolotar ospetsuak
aldatuHauek dira usansolotar ospetsu batzuk:[18]
- Pedro Apellaniz (1924-2013), atleta.
- Jesus Arrizabalaga (1930-2020), futbolzalea.
- Idoia Zenarrutzabeitia (1959-), ekonomialaria, unibertsitateko irakaslea, politikari jelkidea, Eusko Jaurlaritzako kide ere izandakoa.
- Izaskun Rekalde Abasolo (1977-2023), ekonomialaria, unibertsitateko irakaslea eta euskaltzalea.
- Patri Espinar (1985) futbolari eta pilotaria.
Erreferentziak
aldatu- ↑ a b c d e f Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
- ↑ «Kaleko erabilera herrialdez herrialde» Euskararen erabilera (Wikipedia).
- ↑ «Etxeko erabilera» Euskararen erabilera (Wikipedia).
- ↑ Hermosilla, Gotzon. «Bizkaiko Batzar Nagusiek herri izaera onartu diote Usansolori» Berria (Noiz kontsultatua: 2022-11-23).
- ↑ (Gaztelaniaz) Robles, Asier. (2022-11-23). «Las Juntas aprueban la segregación de Usansolo, que será el municipio 113 de Bizkaia» Naiz (Noiz kontsultatua: 2022-11-23).
- ↑ a b Ostolaza, Paulo. «Usansolo herri izatearen alde bozkatu dute botoa eman dutenen %81ek» Berria (Noiz kontsultatua: 2022-03-28).
- ↑ «EAJk iritzia aldatu du, eta babesa emango dio Usansoloko herri galdeketari», Berria, 2014-10-07
- ↑ «EAJk ere sustatuko du Usansoloko kontsulta», EiTB, 2014-10-09
- ↑ «3.000 pertsonak bozkatu ahalko dute Usansoloko kontsultan», EiTB, 2014-11-18
- ↑ Jon Olano, «Udalerri izateaz bozkatzen ari dira Usansolon», Berria, 2014-11-23
- ↑ Jon Olano, «Herritarren %73 inguruk bozkatu dute Usansolo udalerri izateaz; %90k, desanexioaren alde», Berria, 2014-11-24
- ↑ «Aldundia: 'Usansoloren arazoa Osoko Bilkuran konpon daiteke'», EiTB, 2014-11-25
- ↑ Gotzon Hermosilla, «Hurrengo urratsa, foru araua aldatzea», Berria, 2014-11-25
- ↑ Ainhoa Larrabe Arnaiz, «Usansolo herri izateko bide orria adostu dute Galdakaon», Berria, 2014-11-28
- ↑ «Usansolo Herria plataformak «borondate falta» leporatu dio Unai Rementeriari» Berria 2015eko urtarrilaren 11.
- ↑ «Usansoloren desanexioa galarazten duen foru araua aldatzeko prest da Rementeria» Berria 2015eko urtarrilaren 14a.
- ↑ Espinosa, Maider Ibañez. (2022-03-27). «Usansolotarren % 81,54ak segregazioaren alde egin du» Geuria (Noiz kontsultatua: 2022-03-28).
- ↑ «Usansolon jaiotakoak Wikidatararen arabera» query.wikidata.org (Noiz kontsultatua: 2023-06-15).
Kanpo estekak
aldatu- (Gaztelaniaz) www.usansolo.com
- Galdakaoko monumentuak
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Bizkaia |