Trapagaran (ofizialki Valle de Trápaga-Trapagaran) Bizkaiko mendebaldeko udalerri bat da, Meatzaldea eskualdekoa, Bilbo Handiaren barnean. 2016. urtean 11.938 biztanle zituen. Gaur egun, udalerriaren gune metropolitarrak bertako industria eta lantegi gehienak biltzen ditu.

Trapagaran
 Bizkaia, Euskal Herria
Trapagaran Larreineta auzotik ikusia.
Trapagarango bandera

Trapagarango armarria

Administrazioa
EstatuaEspainia
ErkidegoaEuskal Autonomia Erkidegoa
LurraldeaBizkaia
EskualdeaMeatzaldea
Izen ofiziala Valle de Trápaga-Trapagaran
AlkateaXabier Cuéllar Cuadra (EAJ)
Posta kodea48510
INE kodea48080
Herritarratrapagarandar
Kokapena
Koordenatuak43°18′22″N 3°02′08″W / 43.306111111111°N 3.0355555555556°W / 43.306111111111; -3.0355555555556
Map
Azalera13,06 km²
Demografia
Biztanleria11.911 (2023)
−7 (2022)
alt_left 6.159 (%51,7) (%48,9) 5.826 alt_right
Dentsitatea914,09 bizt/km²
Hazkundea
(2003-2013)[1]
-% 4,62
Zahartze tasa[1]% 14,51
Ugalkortasun tasa[1]‰ 36,38
Ekonomia
Jarduera tasa[1]% 78,04 (2011)
Genero desoreka[1]% 9,84 (2011)
Langabezia erregistratua[1]% 13,38 (2013)
Euskara
Euskaldunak[1]% 19,95 (2010)
Kaleko erabilera [2] (2016)
Etxeko erabilera [3]% 6.91 (2016)
Datu gehigarriak
Webguneahttp://www.trapagaran.net

Geografia aldatu

Ingurune naturala eta mugak aldatu

Trapagaranek Galdames udalerriarekin egiten du muga hego-mendebaldean, Ortuellarekin ipar-mendebaldean, Portugalete eta Sestaorekin ipar-ekialdean, eta Barakaldorekin hego-ekialdean. Hegoaldeko muga naturala Galindo ibaia da, horrek Trapagran Barakaldotik banatzen du. Dena den, udalerriaren hego-ekialdeko Galindo ibaiaren aldea Sestaorena da.

 
Argalario mendia

Udalerriaren mendebaldean Trianoko mendiak daude. Mendilerro honetan dagoen Argalario mendian Telefonicaren telekomunikazio antena bat dago, 120 metroko altuera duena. Bilbo Handiko mota horretako egiturarik garrantzitsuenetakoa da.

Galindo ibaiak herriaren erdigunea zeharkatzen ez badu ere, Trapagarango ibairik garrantzitsuena da. Granada erreka txikiak, Trapagaran erdigunearen albo batetik igaro eta Galindo ibaian isurtzen ditu bere urak, Bilboko itsasadarrean amaitu aurretik. Trapagarango mendi garrantzitsuenak honakoak dira: Bitarratxu (435m), Burzako (435m), Tejera (408m) eta Larreineta (428m).

Klima aldatu

Trapagarango klima Bizkaiko ohiko klima ozeanikoa da. Udak leunak izaten dira, neguak ez oso hotzak, eta udazkenak nahiko epelak. Batezbesteko tenperatura 14 gradukoa da. Harana dela eta, udazkenetik udaberrira nahiko ohikoak izaten dira izozteak eta laino itxiko goizak. Askotan, tenperatura Bilbokoa baino baxuagoa izaten da. Dena den, itsasotik hain hurbil (hiru kilometro) egonda, tenperaturak nahiko suabeak izaten dira urte osoan zehar.

Auzoak aldatu

Trapagaranen hiru gune nagusi dira: lehenengoa,Trapagaran, herriaren erdigunea, udaletxea eta biztanle gehienak bizi diren tokia eta udalerriari izena ematen diona. Bigarrena, herriaren inguruan dauden auzoak, oro har, industrialdeak eta fabrikak nagusi diren auzoak. Eta hirugarrena, Triano mendietako Zugaztieta eta Larreineta auzoak, Zugaztieta dela herrigunetik kanpo dauden auzoetatik garrantzitsuena, 490 biztanle ditu eta.

Auzoak honakoak dira:

Historia aldatu

Historikoki Trapagaran Enkarterrietako eskualdearen barnean egon bazen ere, hainbat aldaketa izan ditu historian zehar. Denboraldi batez Somorrostroko haraneko "Hiru kontzejuen" zati izan zen, Sestao eta Santurtzirekin batera. Gerora, Trapagaranek independentzia berreskuratu zuen. Trapagaran beti egon da industriarekin oso loturik, ondoko Trianoko mendietatik ateratzen zen mineralak garatu zuen Meatzaldea, eta mineralaren hainbat transformazio-enpresa sortu ziren.

Bilbo Handiko industrializazioaren hasiera meagintzaren garapenak ekarri zuen, ontzigintzaren eta siderometalurgiaren garapenaren aurretik. Horregatik, Trapagaran ezkerraldeko beste herri batzuk baino arinago garatu zen. XIX. mende amaierarako Trapagaran Bilbo Handiko udalerririk garrantsitzuenetakoa zen Ortuellarekin batera (Ortuellan ere meagintzak garrantzia handia zeukan).

Gerora, mearen ateratzea gutxituz joan zenean, gune metropolitarreko beste herriek Trapagarani aurrea hartu zioten. 1926ko irailaren 15ean, herriko gune nagusia eta Zugaztieta auzo banandua batzeko, Larreinetako Funikularra inauguratu zuten. Udalerriaren oraingo izena 1983an ezarri zen, aurretik Trapagaranek San Salvador del Valle zeukan izena.

Demografia aldatu

Trapagaranek 11938 biztanle ditu. Gauzak asko aldatu dira XX. mendearen hasieratik. Garai hartan, kanpoaldeko auzoetan biztanleriaren %70 bizi zen. Zugaztieta eta inguruko auzoak meategietan lan egiten zuten ehunka langileren bizitokiak ziren, baina XX. mendeak aurrera egin ahala, meategiak hustuz joan ziren eta auzo horiek ere biztanleak galtzen hasi ziren, eta gaur egun, Zugaztietan 300 bat pertsona baino ez dira bizi. Izan ere, herriaren industria sektore nagusia meagintzatik metal transformaziora igaro zen hamarkada gutxian.

1970eko hamarkadatik aurrera, eskualdeko udalerri industrial gehienetan gertatu zen bezala, biztanleriaren beheranzko joera nagusitu da, herrira joandako etorkin asko euren jaioterrietara itzuli baitira.

Trapagarango biztanleria

Ekonomia aldatu

 
Haraneko gune industriala
 
Meatzaritza desagertuak utzi duen naturgune eta lakua, Zugaztietan.

Udalerriaren gehiena industriak hartzen du. Tradizionalak izan diren meagintza eta altzairugintza gaur egun merkataritza-guneek eta altzari-dendek ordezkatu dituzte. Horrez gain, hainbat tailer eta bulego daude. Trapaga harana gune estrategikoa da Ibar Ezkerrean eta hainbat autobide eta errepide garrantzitsuren gurutzabidea.

Sektoreka, lehen sektorea, nekazaritza, nahiko urria da. Udalerriaren lurren %1,8 baino ez da erabiltzen nekazaritzarako, eta gehienbat, udalerriaren mendialdean kokatzen da. XX. mendeko hazkunde industrialak herriko gune lauko lur gehienak industriara bideratu zituen, baina gaur egun badira oraindik ere ortu txikiak industrialdeen artean, esaterako Ugarte auzoan. Guztira 116 hektarea larre daude herrian.

Industriak biztanleriaren gehiengoa enplegatzen du, guztira trapagarandarren %49,8, Bizkaiko batezbestekoaren gainetik. Granada eta Ballonti ibaien arteko industrialdeetan, milaka pertsonak egiten dute lan, bai Trapagarangoek bai inguruko eta Bilbo Handiko herrietakoek ere. Industrialde horiek iparralderantz hedatzen dira Ortuella, Abanto-Zierbena eta Muskizeraino. Ekoizpen arloen artean, metalen eraldaketa, galdaragintza, kimika, eta zurgintza dira aipagarri. Enpresa garrantzitsuenen artean ABB eta Alstom dira. Biztanleriaren %48,4k zerbitzuetan lan egiten du.

Trapagaranek guztira, hamabost industrialde ditu: Aurrera, Trapaga–Causo, Trapaga–Ugarte, Arkotxa, Ugarte-Alde, El Juncal, Ibarzaharra–Sestao, Elgero–Trapaga, Aparcabisa, Galindo A, Galindo B, Galindo C, Salcedillo eta Elgero–Sestao.

Politika eta administrazioa aldatu

 
Trapagarango udaletxea eta Jainkoaren Itxuraldaketaren eliza.

Udal hauteskundeak aldatu

2011ko maiatzaren 22ko hauteskundeetan Euskadiko Alderdi Sozialistak eskuratu zituen boto eta zinegotzi gehien, baina 15 botorengatik soilik gailendu zitzaion EAJri. Hala ere, EAJ alderdiko Xabier Cuellar hautatu zuten alkate, bere alderdiaren eta Bildu koalizioaren botoei esker.

2015eko udal hauteskundeetan EAJk bi zinegotzi gehiago eskuratu zituen eta PSE-EEk hiru galdu zituen. Euskal Herria Bilduk bat irabazi zuen eta Elkarrekin Ahal Da herritar plataformak bat eskuratu zuen. Emaitzen ondorioz, Xabier Cuellar hautatu zuten berriro alkate.

Trapagarango udalbatza

Alderdia

2015

2019

Zinegotziak Boto kopurua Zinegotziak Boto kopurua
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ-PNV)
8 / 17
2.429 (% 39,55)
7 / 17
2.486 (% 38,06)
Euskadiko Alderdi Sozialista (PSE-EE(PSOE))
4 / 17
1.419 (% 23,10)
5 / 17
1.893 (% 28,98)
Euskal Herria Bildu (EH Bildu)
4 / 17
1.253 (% 20,40)
4 / 17
1.391 (% 21,30)
Elkarrekin Ahal Da -> Ahal Dugu
1 / 17
543 (% 8,84)
1 / 17
559 (% 8,56)
Datuen iturria: Hauteskundeen emaitzak euskadi.eus webgunean
Grafiko hau ezin da une honetan ikusi, software arazo bat dela eta. Lanean ari gara ahalik eta lasterren grafikoak berriro erakutsi ahal izateko.

Alkateen zerrenda aldatu

Hona hemen Trapagaranek izandako alkateen zerrenda:

Alkatea Agintaldi hasiera Agintaldi amaiera Alderdia
Pedro Luis Rios Diez 1979 1987 Euskadiko Alderdi Sozialista
Jesus González Sagredo 1987 1991 Euskadiko Alderdi Sozialista
Luis Norberto Gomez Larrea 1991 1995 Euzko Alderdi Jeltzalea
Jesús González Sagredo 1995 2011 Euskadiko Alderdi Sozialista
Xabier Cuellar Cuadra 2011 Jardunean Euzko Alderdi Jeltzalea

Azpiegiturak aldatu

Garraioa aldatu

Errepideak aldatu

 A-8  autobidea eta Ballontiko korridorea udalerriaren ekialdetik igarotzen dira. Urteetan zehar A-8 autobidea azpiegiturarik garrantzitsuena izan da, baina 2007. urtean Ballontiko korridorea inauguratu zen Sestao eta Portugalete batu eta A-8 autobidearen trafikoa arintzeko asmoz. Gauzak horrela, Ballontiko korridorea Ibar Ezkerreko barne trafikorako erabiltzen da gaur egun.

Trena aldatu

Bilboko Renfe Aldirien C-2 lineak bi geltoki ditu herrian:

Astelehenetik ostiralera 20 minutuko maiztasunaz ibiltzen da trena ordu gorietan, eta 30 minutukoaz egunaren gainontzeko orduetan. Larunbat eta igandeetan maiztasuna 30 minutukoa da. Horrez gain, ostiral eta larunbat gauetan gau jaia gaueko zerbitzuak eskaintzen dira.

Autobusa aldatu

Bizkaibus hiri-arteko zerbitzuko hurrengo lineak udalerria zeharkatzen dute:

  • A2336 Muskiz - EHU


  • A3141 Gurutzeta - Barakaldo - Trapagaran (Funikularra) 30'
  • A3144 Bilbo - Gurutzeta - Barakaldo (Ugartetik) 30'
  • A3331 Sestao - Trapagaran (Funikularra) 60'
  • A3332 Trapagaran (Funikularra) - Santurtzi 30'
  • A3336 Muskiz - Bilbo (Ortuellatik) 60'
  • A3337 Muskiz - Bilbo (N-634-tik) 60'
  • A3338 Muskiz - Barakaldo - Getxo (Areeta) 30'
 
Larreinetako funikularreko La Escontrillako geltokia.

Funikularra aldatu

Sakontzeko, irakurri: «Larreinetako funikularra»

Larreinetako funikularra Trapagarango La Escontrilla eta Larreineta auzoak batzen dituen funikularra da. Euskotren garraio enpresa publikoak kudeatzen du.

Kultura aldatu

Jaiak eta ospakizunak aldatu

Trapagaranek eta haren auzoek honako egunetan ospatzen dituzte euren jai nagusiak:

Elkarteak aldatu

Ondasun nabariak aldatu

 
Olaso jauregia.
 
Telefonicaren dorrea Trianoko mendietan.

Herriaren eraikinen artean, aipagarri dira Jainkoaren Itxuraldaketaren eliza eta San Jose langilearen eliza 1930. eta 1957. urteetan eraikiak, hurrenez hurren. Horrez gain, Olaso jauregia dugu aipagai, XX. mende hasieran eraikia, eta gaur egun Trapagarango kultur etxea dena. Dena den, herriko eraikin edo egiturarik ezagunena Larreinetako Funikularra da,1921ean egiten hasi eta 1926. urtean abian jarri zena.

Haraneko kalerik garrantzitsuena Maiatzaren Lehena etorbidea da. Bertan biltzen dira herriko denda eta banketxe gehienak. Etorbide hori, berez, N-634 errepideak herrian zehar egiten duen tartea baino ez da, 1970eko hamarkadan A-8 autobidearen eraikitzearekin batera, trafikoa asko arindu zen eta kamioi astun gehienek herriaren erdigunetik igarotzeari utzi zioten.

Trapagarandar ezagunak aldatu

Erreferentziak aldatu

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa