Gaztelu (Gipuzkoa)
- Artikulu hau Gipuzkoako udalerriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Gaztelu (argipena)».
Gaztelu Gipuzkoako ekialdean eta Tolosaldea dagoen landa-udalerri txiki eta euskalduna da. 165 biztanle zituen 2016. urtean.
Gaztelu | |||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
![]() | |||||||||||
![]() | |||||||||||
Administrazioa | |||||||||||
Estatua | Espainia | ||||||||||
Erkidegoa | Euskal Autonomia Erkidegoa | ||||||||||
Lurraldea | Gipuzkoa | ||||||||||
Eskualdea | Tolosaldea | ||||||||||
Izen ofiziala | Gaztelu | ||||||||||
Alkatea | Mikel Belloso Arsuaga | ||||||||||
Posta kodea | 20491 | ||||||||||
INE kodea | 20907 | ||||||||||
Herritarra | gazteluar | ||||||||||
Kokapena | |||||||||||
Koordenatuak | 43°06′59″N 2°01′22″W / 43.1164°N 2.0228°W | ||||||||||
![]() | |||||||||||
Azalera | 9.15 | ||||||||||
Garaiera | 462 | ||||||||||
Distantzia | 32 km Donostiara | ||||||||||
Demografia | |||||||||||
Biztanleria | 173 (2022)![]() | ||||||||||
| |||||||||||
Dentsitatea | 18,91 bizt/km² | ||||||||||
Hazkundea (2003-2013)[1] | ![]() | ||||||||||
Zahartze tasa[1] | % 22,99 | ||||||||||
Ugalkortasun tasa[1] | ‰ 121,21 | ||||||||||
Ekonomia | |||||||||||
Jarduera tasa[1] | % 80 (2011) | ||||||||||
Genero desoreka[1] | % -12,5 (2011) | ||||||||||
Langabezia erregistratua[1] | % 7,06 (2013) | ||||||||||
Euskara | |||||||||||
Euskaldunak[1] | % 99,34 (2010) | ||||||||||
Kaleko erabilera [2] | % 89,1 (2016) | ||||||||||
Etxeko erabilera[3] | % 84.87 (2016) | ||||||||||
Datu gehigarriak | |||||||||||
Sorrera | 1995 Leaburu-Gaztelutik banaketa |
Nafarroako mugan egonda, historian zehar hainbat liskar eduki izan ditu, izan ere herriaren izenak iraganaldi militar hori iradokitzen du.
Mugakideak aldatu
Iparraldean Belauntza eta Elduain, hegoaldean Orexa eta Lizartza, ekialdean Berastegi eta mendebaldean Leaburu mugakide ditu.
Bestela, bi barrendegi txiki ditu Leitzaldeko (Nafarroa) mugan.
Historia aldatu
1374 urtean Tolosa herriari lotu zitzaion, erasoetatik nolabaiteko babesa lortzearren. Arriskua igarota, 1845 urtean banandu eta alkatea lortu zuen. 1966 urtean Leabururekin batu eta Leaburu-Gaztelu udalerria osatu zuen. Biztanleen eskaerei erantzunez, 1995 urtean berriro banandu eta udalerria osatu zuen.
Demografia aldatu
2019an 166 biztanle zituen, eta horietatik %21,08k 65 urte edo gehiago zituen. Atzerrian jaiotakoak %4,22 ziren.[4]
Gazteluko biztanleria |
---|
![]() |
Datu-iturria: www.ine.es |
Ekonomia aldatu
2017an honela banatzen ziren sektoreak: lehen sektorea %18,2. Bigarren sektorea %1,5. Hirugarren sektorea %68,7. Eraikuntza %11,6.[4]
Politika aldatu
2015eko udal hauteskundeetan EH Bilduk 57 boto lortu zituen (4 zinegotzi) eta independenteek (Udaberri Taldea)[5] 38 boto (zinegotzi 1).[6] Gari Aranzabal izendatu zuten alkate.[7]
2019ko udal hauteskundeetan EH Bilduk 42 boto lortu zituen.[6] Edurne Gartzia izendatu zuten alkate.[8]
Euskara aldatu
Gazteluko euskara[12] gipuzkeraren aldaera da, eta Tolosaldeko euskara hain zuzen. Beterriko hizkerekin batera, Erdiguneko azpieuskalkia[13] osatzen du. 2016an herritarren %90,57 euskalduna zen.[4]
Ondasun nabariak aldatu
- Erregiñenea baserria kultura ondare publikotzat hartu du Eusko Jaurlaritzak.
Gazteluar ezagunak aldatu
- Juan Ignazio Goikoetxea Olaondo (1908-1983), euskal idazlea.
- Joxe Mari Aranalde (1933-2005), idazle, bertsozale eta euskaltzaina.
- Joxe Gabirondo. Segalaria. Euskal Herriko txapeldun izana.
- Mikel Aranalde. Segalaria. Euskal Herriko txapeldun izana.
- Andoni Goikoetxea. Segalaria.
- Andoni Zabala. Palista.
- Jon Goikoetxea.
- Arkaitz Gabirondo. Pilotaria.
Erreferentziak aldatu
- ↑ a b c d e f g Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
- ↑ «Kaleko erabilera herrialdez herrialde» Euskararen erabilera (Wikipedia).
- ↑ «Etxeko erabilera» Euskararen erabilera (Wikipedia).
- ↑ a b c «Web Eustat. Datos Estadísticos de Gaztelu» www.eustat.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-12).
- ↑ «Udal hauteskundeak 2015 - Gaztelu - Tolosaldeko ataria» ataria.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-12).
- ↑ a b www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-12).
- ↑ «Gari Aranzabal izango da alkate Gaztelun - Gaztelu» Tolosaldeko ataria (Noiz kontsultatua: 2020-04-12).
- ↑ «Edurne Gartziak hartuko du alkate makila - Gaztelu» Tolosaldeko ataria (Noiz kontsultatua: 2020-04-12).
- ↑ «Barriola Mintegiaga, Josefa Agustina - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-09-26).
- ↑ «Ahotsak.eus, Euskal Herriko hizkerak eta ahozko ondarea» www.ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-09-26).
- ↑ «Eskolan maistra erdaldunak - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-09-26).
- ↑ «Gaztelu - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-09-05).
- ↑ «Erdigunekoa (G) - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-09-05).
Ikus, gainera aldatu
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Gipuzkoa |