Ikaztegieta
Ikaztegieta Gipuzkoako erdialdeko udalerri bat da, Tolosaldea eskualdekoa. Oriako ibarrean dago kokatua, Donostiatik 32 kilometro hego-mendebaldera. 2 kilometro koadro ditu, eta 484 biztanle zituen
2016. urtean.
Ikaztegieta | |||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
![]() | |||||||||||
![]() Ikaztegietaren ikuspegia | |||||||||||
| |||||||||||
Administrazioa | |||||||||||
Estatua | Espainia | ||||||||||
Erkidegoa | Euskal Autonomia Erkidegoa | ||||||||||
Lurraldea | Gipuzkoa | ||||||||||
Eskualdea | Tolosaldea | ||||||||||
Izen ofiziala | Ikaztegieta | ||||||||||
Alkatea | Iker Otamendi Ibarguren | ||||||||||
Posta kodea | 20267 | ||||||||||
INE kodea | 20044 | ||||||||||
Herritarra | ikaztegietar | ||||||||||
Ezizena | madril txikik | ||||||||||
Kokapena | |||||||||||
Koordenatuak | 43°05′41″N 2°07′31″W / 43.09472°N 2.12528°W43°05′41″N 2°07′31″W / 43.09472°N 2.12528°W | ||||||||||
![]() | |||||||||||
Azalera | 2 km² | ||||||||||
Garaiera | 110 m | ||||||||||
Distantzia | 32 km Donostiara | ||||||||||
Demografia | |||||||||||
Biztanleria | 483 (2022)![]() | ||||||||||
| |||||||||||
Dentsitatea | 241,5 bizt/km² | ||||||||||
Hazkundea (2003-2013)[1] | ![]() | ||||||||||
Zahartze tasa[1] | % 18,88 | ||||||||||
Ugalkortasun tasa[1] | ‰ 9,8 | ||||||||||
Ekonomia | |||||||||||
Jarduera tasa[1] | % 83,61 (2011) | ||||||||||
Genero desoreka[1] | % 7,56 (2011) | ||||||||||
Langabezia erregistratua[1] | % 8,14 (2013) | ||||||||||
Euskara | |||||||||||
Euskaldunak[1] | % 88,83 (2010) | ||||||||||
Kaleko erabilera [2] | % 76,8 (2016) | ||||||||||
Etxeko erabilera[3] | % 66.89 (2016) | ||||||||||
Datu gehigarriak | |||||||||||
Sorrera | 1988 (juliotar egutegia) | ||||||||||
Webgunea | http://www.ikaztegieta.com/ |
GeografiaAldatu
Oria ibaiak udalerria zeharkatzen du. Ikaztegieta ondo komunikaturik dago, N-1 errepideari eta Madril-Irun trenbideko geltokiari esker.
MugakideakAldatu
HistoriaAldatu
1374an Tolosara erantsi zen udalerria. 1615ean bere autonomia berreskuratu zuen Tolosarekin haserretu ostean. 1967 eta 1988 urteen artean, Orendain eta Baliarrain udalerriekin batera, Iruerrieta udalerria sortu zuten.[4]
DemografiaAldatu
2019an 506 biztanle zituen herriak. Horietatik %20,16ak 65 urte edo gehiago zituen. Atzerrian jaiotakoak %14,62 ziren.[5]
Ikaztegietako biztanleria |
---|
![]() |
Datu-iturria: www.ine.es |
EkonomiaAldatu
2017an honela banatzen ziren sektore ekonomikoak herrian: Lehen sektorea BEGaren %0,5. Bigarren sektorea BEGaren %34,9. Hirugarren sektorea BEGaren %63,4. Eraikuntza %1,2.[5]
PolitikaAldatu
2011ko udal hauteskundeakAldatu
2011ko maiatzaren 22ko hauteskundeetako emaitzen ondorioz, Ikaztegietako alkatea Bilduko Iker Otamendi Ibarguren izan zen.[6]
Ikaztegietako udalbatza | |||||
Alderdia |
2011ko maiatzaren 22 | ||||
Zinegotziak | Boto kopurua | ||||
Bildu | 4 / 7 |
||||
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ) | 3 / 7 |
||||
Euskadiko Alderdi Sozialista (PSE-EE(PSOE)) | 0 / 7 |
||||
Datuen iturria: Hauteskundeen emaitzak euskadi.net webgunean |
2015eko udal hauteskundeakAldatu
2015eko hauteskundeetan hauek izan ziren emaitzak: EH Bilduk 130 boto lortu zituen. EAJk, 110 boto. PSE-EEk bi. PPk bat. Bakarne Otegi (EH Bildu) izendatu zuten alkate.[7]
2019ko udal hauteskundeakAldatu
2019ko udal hauteskundeetan hauek izan ziren emaitzak: EH Bilduk 150 boto. EAJk 115 boto. PSE-EEk 3 boto.[8] Bakarne Otegi aukeratu zuten alkate berriro.[9]
AlkateakAldatu
Hauek izan dira Ikaztegietako azken alkateak:
Alkatea | Agintaldi hasiera | Agintaldi amaiera | Alderdia[10] | |
1988 a | 1991 | |||
1991 | 1993 b | Independenteak | ||
1993 | 1995 | Independenteak | ||
1995 | 1999 | Herri Batasuna | ||
1999 | 2003 | Ados Hauteskunde Elkartea | ||
2003 | 2007 | Euzko Alderdi Jeltzalea-Eusko Alkartasuna | ||
2007 | 2009 c | Eusko Abertzale Ekintza | ||
2009 | 2011 | Ez esleituak | ||
Iker Otamendi Ibarguren[6] | 2011 | 2015 | Bildu | |
Bakarne Otegi Jauregi[7] | 2015 | 2019 | Euskal Herria Bildu | |
Bakarne Otegi Jauregi[9] | 2019 | Jardunean | Euskal Herria Bildu |
a 1988. urtean Ikaztegieta, Baliarrain eta Orendain udalerri bihurtu ziren, aurreko Iruerrieta udalerriaren desegitearen ondorioz.
b Alkateak ez zuen legegintzaldia bukatu.
c Alkateak ez zuen legegintzaldia bukatu, Eusko Abertzale Ekintzaren hautagai bezala.
AzpiegiturakAldatu
EuskaraAldatu
Ikaztegietan[19] euskalduna da biztanleriaren %88.83, eta euskararen erabilera %73.5 da. Ikaztegietako euskara gipuzkeran[20] katalogaturik dago, zehatzago, erdiguneko gipuzkeraren[21] parte den Tolosaldeko euskaran[22]. Azpieuskalki hau Beterriko hizkerek eta Tolosaldekoek osatzen dute. 2016an herritarren %78,26 euskalduna zen.[5]
KulturaAldatu
JaiakAldatu
Ikaztegietako jaiak abuztuaren 10ean ospatzen dira, San Lorentzo egunean.
Ondasun nabarmenakAldatu
- San Lorentzo eliza: Herriaren erdialdean kokatua dago. XVI. mendean sortua, XVII. mendean birmoldatua[23] eta XX. mendean berriztatua.
- Erretoretxea. 1864koa. Eguzkii erlojua dauka.[23]
- Pilarreko Andra Mari baseliza: Herriaren kanpoaldean, XIX. mendean parroko batek eginarazia.[23]
- Ikaztegietako udaletxea: Udalaren egoitza.
Ikaztegietar ospetsuakAldatu
- Martin Zelaieta Lizartza, Leongo gotzaina XVIII. mendean.
- Martin Iturbe (1932-), apaiza eta idazlea.
- Juan Jose Olaberria (1945-), Euskadiko Ezkerra alderdiko kide ohia, Eusko Legebiltzarreko legebiltzarkidea 1980–1984 bitartean.
- Iñaki Zubeldia (1945-), pedagogoa eta idazlea.
- Leire Olaberria (1977-), pistako txirrindularia.
- Beñat Urretabizkaia (1992-), esku huskako pilotaria.
Argazki galeriaAldatu
Ikus, gaineraAldatu
ErreferentziakAldatu
- ↑ a b c d e f g Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
- ↑ «Kaleko erabilera herrialdez herrialde» Euskararen erabilera (Wikipedia).
- ↑ «Etxeko erabilera» Euskararen erabilera (Wikipedia).
- ↑ «Historia» Ikaztegieta (Noiz kontsultatua: 2020-04-17).
- ↑ a b c «Web Eustat. Ikaztegietako datu estatistikoak» eu.eustat.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-17).
- ↑ a b «Iker Otamendi: "Ikaztegieta herri txiki, atsegin eta polita da" - Ikaztegieta» Tolosaldeko ataria (Noiz kontsultatua: 2020-04-17).
- ↑ a b «Bakarne Otegi, Ikaztegietan alkate - Ikaztegieta» Tolosaldeko ataria (Noiz kontsultatua: 2020-04-17).
- ↑ www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-17).
- ↑ a b «"Herritarren ongizatea bilatuko dugu" - Ikaztegieta» Tolosaldeko ataria (Noiz kontsultatua: 2020-04-17).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Base de datos de Alcaldes y Concejales:: Ministerio de Política Territorial y Función Pública ::» www.mptfp.gob.es (Noiz kontsultatua: 2021-05-13).
- ↑ «Liburutegia» Ikaztegieta (Noiz kontsultatua: 2020-04-17).
- ↑ «KZgunea» Ikaztegieta (Noiz kontsultatua: 2020-04-17).
- ↑ «Kiroldegia» Ikaztegieta (Noiz kontsultatua: 2020-04-17).
- ↑ «Eskola» Ikaztegieta (Noiz kontsultatua: 2020-04-17).
- ↑ «Haurreskola» Ikaztegieta (Noiz kontsultatua: 2020-04-17).
- ↑ «Amundarain Esnaola, Rosario - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-09-26).
- ↑ «Ahotsak.eus, Euskal Herriko hizkerak eta ahozko ondarea» www.ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-09-26).
- ↑ «Eskolakoa esperientzia txarra izan zen - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-09-26).
- ↑ «Ikaztegieta - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-09-06).
- ↑ «Erdialdekoa - Gipuzkera - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-09-06).
- ↑ «Erdigunekoa (G) - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-09-06).
- ↑ «Tolosaldekoa - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-09-06).
- ↑ a b c «Ondare kulturala» Ikaztegieta (Noiz kontsultatua: 2020-04-17).
Kanpo estekakAldatu
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Gipuzkoa |