Ireki menu nagusia

Amarotz Tolosako (Gipuzkoa) auzo bat da. 2006an, 3.932 biztanle zituen.

Amarotz (auzoa)
Gipuzkoa, Euskal Herria
Kokapena
Herrialdea  Euskal Herria
Probintzia  Gipuzkoa
Herria Tolosa
Koordenatuak 43° 07′ 39″ N, 2° 04′ 41″ W / 43.1275°N,2.07805556°W / 43.1275; -2.07805556Koordenatuak: 43° 07′ 39″ N, 2° 04′ 41″ W / 43.1275°N,2.07805556°W / 43.1275; -2.07805556
Amarotz (auzoa) hemen kokatua: Euskal Herria
Amarotz (auzoa)
Amarotz (auzoa)
Amarotz (auzoa) hemen kokatua: Gipuzkoa
Amarotz (auzoa)
Amarotz (auzoa)
Demografia
Biztanleria 3.932

Tolosako hegoaldean dago, Iruñera doan errepide zaharraren ondoan, Usabal eta San Blas auzoekin muga eginez. Izena, Amarotz, han bertan zegoen baserri batetik datorkio; egun, ez dago. Guztira 146.719 m² inguruko azalera du.

Eduki-taula

GeografiaAldatu

  • Kokapena: Amarotz auzoa Irun/Madril A-1 autobidearen alboan kokatua da, ondo komunikatutako leku estrategikoan. Horren ondorioz, alboan (mendebaldean) Usabal industrialdea finkatu da, leku aproposa baita enpresa txiki edo ertainak bertan garatzeko.

Itsas mailatik, 95 metro eta 165 metro bitarte zabaltzen da auzoa. Hala ere, alboan itsatsirik duen mendiak (Euletxaga) 347 metroko garaiera du. Auzoaren kokapena orokorrean, (43º 07´ 39´´ I, 2º 04´ 41´´ M) da, hots, mendebaldera begira dago, Araxeseko arroa eta Oria ibaiaren arteko elkar batzearen tokian.

  • Biodibertsitatea: Amarotzetik Araxes ibaia igarotzen da. Ia kilometro bateko ibilbidea egiten du auzoaren parean, muga eginik Usabalgo industrialdearekin. Ibai hau, oso garrantzitsua da bere ezaugarri hidrografiko eta naturalengatik. Hain zuzen ere, "Ibai-ibilguetako eta hiriaren babes-ertzetako zona (D.40)" eta "Esparru naturuala, Lurzoru Urbanizaezina" bezala katalogatua dago. "Industriak eta herrigune handiak azken ataletan bakarrik agertzen direnez eta azpiegitura handiegirik ez egotearen ondorioz, ekologia-balio handiko bailara eratzen da, kontserbazio egoera onean dauden haltzadi zatiekin. Araxes ibaia Natura 2000 sare barruan  “Garrantzi Komunitarioko Lekua” (GKL) bezela izendatu zen 1997. urtean."[1] Ornodunen artean Tolosaldean batez ere hegazti eta ugaztun espezie garrantzitsuak aurki ditzakegu, narrastien artean ere Euskadi mailan orain arte gure eskualdean soilik aurkitu izan den Uhandre piriniarra azpimarratzekoa da. Espezie guzti hauek mehatxupean aurkitzen dira gaur egun eta guztiak Euskal Autonomia Erkidegoko Mehatxaturiko Flora eta Faunaren Katalogoan sartuak izan dira.
  • Klima eta landareria: Amarotzek klima atlantikoa du, Atlantiar isurialdean aurkitzen baitda. Kasu horretan orduan, baso atlantiar ozeanikoa du nagusi begetazio natural moduan, baina, intsinis pinuen landaketak ere nagusi dira landa lurretan. Izan ere, lur pribatu askok, XX. mendean egin zituzten landaketa prozesuen ondoriozkoak dira (etekin ekonomikorako). Joera honek ordea, baso naturalen desagertze progresibo bat ekarri izan du azken mendean. Hala ere, berreskurapen saio garrantzitsuak gauzatzen ari dira udalaren edota Gipuzkoako Aldundiaren aldetik.

[2]Euskal Autonomia Erkidegoko Mehatxaturiko Flora eta Faunaren Katalogoaren barnean dauden espezieak aurkitu daitezke Amarotz inguruko baso eta larreetan: Baso mixto atlantikoa Haritza eta Pagoa dira ekosistema honetako zuhaitz nagusiak. Altueraren arabera bata edo bestea nagusitzen da, itsasmailatik 500 metrotan muga ezarriz, goitik pagoa eta behetik haritza nagusitzen delarik, nahiz eta zenbaitetan nahasturik ere aurki daitezken. Ernio mendilerroko iparraldeko pagadi basofiloen garrantzia aipatu beharra dago. Haltzadi kantauriarra Haltzadi kantauriarra ibaien ur-ibilguen hertzeetan sortzen den korridore moduko habitat garrantzitsua da. Haltza (Alnus glutinosa) da zuhaitz nagusia naiz eta beste hainbat espezierekin batera agertzen den, ala nola, lizarra (Fraxinsu excelsior) edo baita haritzarekin ere. Behe haranetako larreak Tolosaldeko paisaia nagusia behe haranetan larreek, harizti txikiek eta baserriek eratzen duten mosaikoa da. Paisaia hau Baserriak eta mendeetan aurrera eramandako nekazal eta batez ere abeltzain ustiapenak eraikitako ekosistema antropogenikoa da, ala baina fauna aldetik aberatsa eta oso interesgarria da eta garapen iraunkorraren adibide bizia dela esan dezakegu beraz.

  • Geologia aldetik, uste duguna baina aberatsagoa dela esan daiteke auzo hau. Auzoaren Araxes errekaren puntu bajuenetik hartu eta Euletxaga mendi tontorrera bitarten doan "zehartebaki geologiko" baten bitartez, lau garai desberdineko arroka forma nagusi mota desberdindu ditzazkegu:

Lehenengoan, 90 metro inguruan (Kuaternario garaiko, Metaketa Alubialak). Bigarrenean, 109 metro garaieratik aurrera, (Triasikoa, Facies Keuper "Ofitak"). Hirugarrenean, 130 metrotik gora, (Goi Kretazikoa, Marga gris ilunak, eskistotsuak - Flysh karetsuak). Eta laugarrenean, 230 metro garaieratik aurrera, (Goi Kretazikoa, "Turionarra - Kanpaniarra", marga eta karerri hareatsuen txandaketa - Flych detritiko karetsua)[3]

Beste alde batetik, geologiarekin jarraituz, 220 metro inguruan (43º 07´ 17.18´´ N, 2º 04´ 12.06´´ W) hasten den faila bat dago. Honek ipar/ekialdeko norantza hartzen du eta Leaburuko zonaldearen zehar luzatzen da; ondoren ipar-mendebalde / hego-ekialdeko norantzara okertuz.

  • Euletxaga mendia: Kasu honetan, Euletxaga mendiaren tontorra ez da Tolosako udaleko lurren barruan sartzen, baina mendiaren magalaren zati handi bat bai. Iparraldeko lur guztia eta baita ia mendebaldera begira dagoen zati handi bat udalaren esku dago. Mendiak ez du altuera esanguratsurik, baina landareri, historia eta geomorfologi aldetik begiratuta, aberatsa da. Izan ere, bizkarrean, historiako pasarte garrantzitsuak dituen bezala, baso natural aberatsak, ibilbideak, bailara ezberdinen ikuspegiak zoragarriak (Tolosa hiriarena barne) ditu, beste gauza askoren artean. Lehenago aipatu bezela, 347 metroko garaiera du mendiak eta bere orientazioa (% 2 eta % 5, I) bitartean dago. Aukera paregabea da, bertatik oinezkoentzako ibilbideen barrena, naturarekin bat eginik, gune honetatik ibiltzea. Gainera, MTB ibilbideak ere markaturik daude, eta ongi prestaturik dauden "pistak" aurkitu daitezke.

Auzoaren Antolamendua eta plangintzaAldatu

Bertako etxebizitzak, baserriak alde batera utzita, XX. mendean eraikitako eraikinak dira. Eraikin hauek, belaze eta lorategiekin tartekatzen dira. Le Corbusier arkitekto ospetsuaren funtzionalismoa[4] eta Ebenezer Howarden lorategi hiria tartekatzen dituen urbanizazio ideia batekin sortu zela esan daiteke hau. Hots, bizitoki soila antolatu zen, etxebizitzen beheko aldeak pilarez osatuak eta hirugarren sektorerako espazioak eta lokalak utzita. Era berean, eraikinak berdegune edo lorategiekin tartekatuta, aisialdirako funtzioa eman asmo zioten auzoari.

Ondarea eta historiaAldatu

Erdi Aroan, bailarako biztanleak parrokiatan multzokatuta zeuden; Laskoraingo eta San Estebango parrokietan (XII-XIII), adibidez. Inguruko mendietako hegaletan zeuden baserriak oraingo landa auzoen jatorri dira: Santa Lutzia, Monteskue, San Esteban, Urkizu, San Blas (Amarotz), Aldaba eta Bedaio.[5]

Ondareari dagokionez, Amarotzek, 1830an eraikitako iturri natural bat du eta bertan, XIX. mendean zehar, ura hartzeko toki bat izateaz aparte, inguruko baserrietan bizi ziren bizilagunek arropak garbitzeko ere erabili ohi zuten. Izan ere, auzoan bertan, metro batzuk gorago, hantzekoa den beste iturri edo garbitoki bat dago. Hau ordea, gaur egun, hondaturik dago.

Beste alde batetik, orain-berriki arte Amarozko Paper Fabrika kokatzen zen (Tolosako hirian zutik iraun zuen azken fabrika izan zen eta azken mendean garrantzi ekonomiko handiena izan zuena ere). Hain zuzen ere, 143 urte izatera iritsi zen enpresa, eraitsi zuten arte. Tolosan oso ohikoak eta famatuak izan ziren paper fabrikak eta esan bezala, Amarotz auzoak ere bat zuen. Toki hori gaur egun urbanizatua dago, eraikin multzo berri bat altxatzeko etorkizunezko proiektu batekin. Baina hori dena egon aurretik, baita gaur egungo etxebizitza guztiak egon aurretik ere, auzoaren zati horretan bertan burdinola bat egon zen. Oso garrantzi handia izan zuen industria mota horrek Gipuzkoa osoan XIV. mendetik XVIII. mendera. Izan ere, hainbat indusketa arkeologikoek ziurtatu dute fabrika haien egiturak eta mende garai horietakoak zirela. Zorionez, 1862. urtean, Pablo Gorosabel tolosar kronikariak[6] aipatu zuen:[7]

« (Gaztelaniaz) Tolosa en razón de su buena localidad por los muchos arroyos que le rodean, á que se agrega la inclinación de sus habitantes, es indudablemente el pueblo más industrial de la provincia. En ella y su término municipal hay, en efecto, las importantes fábricas siguientes. La ferrería llamada ahora de Amaroz y en su principio de Sasoeta, con su martinete; cuya construcción, debe ser antigua, se ignora. »

Emilio Latorre Zubiriren Villa Papelera lanean,[8] oso ongi ulertu eta ikusi daiteke Amarotz auzoko gune industrialaren joan etorriak historian zehar.

Beste alde batetik, auzoan teileria bat zegoen. Era berean, Pablo Gorosabelek deskribatua du haren existentzia auzoko larreetan:[9]

« (Gaztelaniaz) Tejerías. Parece que la única tejería que desde lo antiguo había en jurisdicción privativa de esta villa era la establecida en el punto de Amaroz. Habiéndose gastado con el transcurso del tiempo la buena tierra que para esta fabricación había allí, se determinó por la villa en acta de 11 de Junio de 1623 hacer en el término de Arzabalza, donde había tierra de buena calidad, una tejería con su casa de habitación para el tejero. »

Aipatzekoa da ere, egun desagertua dagoen Amarotzaundi baserria. Izan ere, hau gaur egun Usabal Industrialdea kokatzen den tokian zegoen. Baserria, XV. mendekoa zen, hots, Erdi Arokoa.[10] Beste baserria, hau ere Erdi Arokoa izanik eta zorionez zutik dirauena, San Blas ermitaren alboan kokatzen dena da. Bere izena Sasoeta baserria da eta XIV. mendeko eraikin bat dela katalogatua dago.[11]

DemografiaAldatu

Amarozko biztanleria
2000 2001 2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008
5.675 5.689 5.299 5.339 5.093 4.359 3.932 * *

ErreferentziakAldatu

  1.   «Biodibertsitatea - Ingurunea - Tolosaldea - Tolosaldea Garatzen» www.tolosaldeagaratzen.eus . Noiz kontsultatua: 2018-03-29 .
  2.   «Biodibertsitatea - Ingurunea - Tolosaldea - Tolosaldea Garatzen» www.tolosaldeagaratzen.eus . Noiz kontsultatua: 2018-03-29 .
  3.   «EVE - Energiaren Euskal Erakundea» www.eve.eus . Noiz kontsultatua: 2018-03-29 .
  4.   Manuel, Jose (2012-05-15) «La Historia: Arquitectura funcionalista, con le Corbusier y Wright» La Historia . Noiz kontsultatua: 2018-03-27 .
  5.   «Tolosako auzoak - Tolosaldea Turismo» www.tolosaldea.eus . Noiz kontsultatua: 2018-03-29 .
  6.   «Bosquejo de Tolosa / Pablo Gorosabel» www.ingeba.org . Noiz kontsultatua: 2018-03-27 .
  7. (Gaztelaniaz) Amaia Apraiz Sahagún eta Ainara Martíne Matía: La arquitectura industrial en la villa de Tolosa
  8.   «VILLA PAPELERA» www.ttanttak.com . Noiz kontsultatua: 2018-03-27 .
  9. [1]
  10. http://www.euskadi.eus/app/ondarea/patrimonio-arqueologico/caserio-amarotzaundi/caserio/tolosa/-usabal-auzoa-/fichaconsulta/56410&origen=MOSAICO&pagina=1
  11. http://www.euskadi.eus/app/ondarea/patrimonio-arqueologico/caserio-sasoeta/caserio/tolosa/-san-blas-auzoa-/fichaconsulta/56382&origen=MOSAICO&pagina=1

Ikus, gaineraAldatu

BibliografiaAldatu