Leaburu

Gipuzkoako udalerria


Leaburu Gipuzkoako ekialdean, Tolosaldean, dagoen landa-udalerri euskalduna da, UEMA mankomunitatearen kidea dena.

Leaburu
 Gipuzkoa, Euskal Herria
Leaburu.
Administrazioa
EstatuaEspainia
ErkidegoaEuskal Autonomia Erkidegoa
LurraldeaGipuzkoa
EskualdeaTolosaldea
Izen ofizialaLeaburu
AlkateaDña. Maria Luisa Uzcudun Echenagusia (en) Itzuli
Posta kodea20491
INE kodea20050
Herritarraleaburuar
Kokapena
Koordenatuak43°07′00″N 2°03′00″W / 43.116666666667°N 2.05°W / 43.116666666667; -2.05
Map
Azalera4 km²
Garaiera325 m
Distantzia28 km Donostiara
Demografia
Biztanleria394 (2023)
9 (2022)
alt_left 173 (%43,9) (%50,5) 199 alt_right
Dentsitatea98,5 bizt/km²
Hazkundea
(2003-2013)[1]
-% 3,47
Zahartze tasa[1]% 19,21
Ugalkortasun tasa[1]‰ 0
Ekonomia
Jarduera tasa[1]% 76,6 (2011)
Genero desoreka[1]% 7,27 (2011)
Langabezia erregistratua[1]% 10,17 (2013)
Euskara
Euskaldunak[1]% 83,52 (2010)
Kaleko erabilera [2]% 85,1 (2016)
Etxeko erabilera[3]% 76.3 (2016)
Datu gehigarriak
Sorrera1845 (juliotar egutegia)
Webguneahttp://www.leaburutxarama.eus

360 biztanle zituen 2016. urtean.

Geografia

aldatu

Mugakideak

aldatu

Iparraldean Ibarra eta Belauntza, hegoaldean Altzo eta Lizartza, ekialdean Gaztelu eta mendebaldean Tolosa udalerriak mugakide ditu.

Auzoak

aldatu

Bi auzo nagusitan banatuta dago herria: Alde batetik Leaburu jatorrizko herrigunea da, landa-girokoa eta parrokia-eliza eta udaletxearen aldean bildutakoa. Bestetik, Txarama Araxeseko ibarrean dago. Jatorriz, Oletako zubiaren inguruan zeuden baserriek osatzen zuten, Altzorako bidean. XIX. mendean paper-fabrika sortu zuten ibaiaren ondoan eta horrek lan egitera jendea erakarri zuen.

Gaur egun, herriak Leaburu-Txarama izena batzuetan hartzen du.

Inguru naturala

aldatu

Araxes ibaiak udalerria zeharkatzen du Lizartzatik etorrita eta Tolosarako bidean, Erroispe mendiaren magalean.

Historia

aldatu

Euletxara mendixkan erromatar kanpamendu militar bat aurkitua dute arkeologoek, Manu Ceberio eta Izaro Quevedo buru. Agger, fossa eta kontra-aggerra. Egituren ezaugarriak ikusita (txikia, irregularra,…) “castellum” motako gotorleku bat zela, ehunka soldadu aterpetzeko egin zela uste dute ikertzaileek. Iltzeak agger-aren gainean jaso dira, eta ustezko egurrezko egitura baten aztarnak izan daitezke[4].

Baina dagoeneko, historiaurrean erabili zen ere, azaldutako silexeko xafla txiki batek erakusten duenez.

1374an Tolosarekin bat egin zuen, eta 1845 arte lotura mantendu zuten.

Azkenik, 1966 urtean Gaztelu herriarekin batu zen Leaburu-Gaztelu udalerria osatzeko, baina 1995 urtean banandu eta udalerri bereizia osatu zuen berriro.[5]

Azpiegiturak

aldatu

Kirola

aldatu
  • Ttxonttxorpe pilotalekua[6]

Kultura

aldatu

Demografia

aldatu

2019an 363 biztanle zituen, horietatik %21,76k 65 urte edo gehiago zituen. Atzerrian jaiotakoak %12,4 ziren.[9]

Leaburuko biztanleria
1970etik 1991rainoko datuak Leaburu-Gaztelukoak dira.
Datu-iturria: www.ine.es

Euskara

aldatu
Leaburuko Maria Albizturren[10] testigantza, Leaburuko eskolaren eta maistraren ingurukoa. Euskal Herriko Ahotsak[11][12] proiekturako egindako elkarrizketa, ahozko ondarea jaso eta zabaltzeko.

Leaburuko[13] euskara gipuzkeraren[14] aldaera bat da, erdiguneko gipuzkeraren[15] azpieuskalkian kokatzen den Tolosaldeko euskara[16], hain zuzen. %83.53 da herriko biztanleria euskalduna, eta %62.8 euskararen erabilera.

Politika

aldatu

2011ko udal hauteskundeak

aldatu

2011ko maiatzaren 22ko hauteskundeetako emaitzen ondorioz Leaburuko alkatea Bilduko Maria Luisa Uzkudun Etxenagusia izan zen.

Leaburuko udalbatza

Alderdia

Leaburuko Udalbatza

Zinegotziak Boto kopurua
Bildu
4 / 7
137 (% 54,8)
Bide Berriak
3 / 7
110 (% 44)
Datuen iturria: Hauteskundeen emaitzak euskadi.net webgunean

2015eko udal hauteskundeak

aldatu

2015eko udal hauteskundeetan hauek izan ziren emaitzak: EH Bilduk 109 boto. Leaburuko independenteek (Bide Berriak) 94 boto.[17] Luixa Uzkundun (EH Bildu) izendatu zuten alkate.[18][19]

2019ko udal hauteskundeak

aldatu

2019ko udal hauteskundeetan hauek izan ziren emaitzak: EH Bilduk 117 boto. Leaburuko independenteek 77 boto.[17] Joxe Ramon Eizagirre izendatu zuten alkate.[20][21]

Alkateen zerrenda

aldatu
2019 Joxe Ramon Eizagirre (EH Bildu)
2015 Maria Luisa Uzkudun (EH BIldu)
2011 Maria Luisa Uzkudun (Bildu)
2007 Mari Kruz Agirre (Bide Berriak)
2003 Jose Kruz Goñi (Kimu Berriak)
1999 Jose Kruz Goñi (EH)
1995 Jose Kruz Goñi (HB)

Ekonomia

aldatu

2017an honela banatzen ziren sektore ekonomikoak: Lehen sektorea BEGaren %2,1. Bigarren sektorea %48,5. Hirugarren sektorea %43,7. Eraikuntza %5,8.[9]

Kultura

aldatu

Ekainaren 29an herriko jaiak ospatzen ditzute, San Pedroak.

Ondasun nabarmenak

aldatu

Leaburuar ezagunak

aldatu

Argazki galeria

aldatu

Erreferentziak

aldatu
  1. a b c d e f g Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
  2. «Kaleko erabilera herrialdez herrialde» Euskararen erabilera (Wikipedia).
  3. «Etxeko erabilera» Euskararen erabilera (Wikipedia).
  4. «Euletxarako Gotorlekua (Leaburu). IV. Kanpaina.» Aranzadiana 2021 (Donostia): 153-154. ISSN - 2292 1132 - 2292..
  5. «Historia» Leaburutxarama (Noiz kontsultatua: 2020-05-09).
  6. «TTXONTTXORPE PILOTALEKUA - Kirol instalazioen errolda - Censo de instalaciones deportivas · Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco» instalazioak.euskalkirola.com (Noiz kontsultatua: 2020-05-09).
  7. a b «Udalaren zerbitzuak» Leaburutxarama (Noiz kontsultatua: 2020-05-09).
  8. «Leaburu - Udal Liburutegia» www.euskadi.eus 2017-11-30 (Noiz kontsultatua: 2020-05-09).
  9. a b «Web Eustat. Leaburuko datu estatistikoak» eu.eustat.eus (Noiz kontsultatua: 2020-05-09).
  10. «Albizu Irizar, Maria - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-09-27).
  11. «Ahotsak.eus, Euskal Herriko hizkerak eta ahozko ondarea» www.ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-09-27).
  12. «Leaburuko eskolara eguraldi txarra egiten zuenean bakarrik - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-09-27).
  13. «Leaburu - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-09-10).
  14. «Erdialdekoa - Gipuzkera - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-09-10).
  15. «Erdigunekoa (G) - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-09-10).
  16. «Tolosaldekoa - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-09-10).
  17. a b www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2020-05-09).
  18. «EH Bilduk irabazi du Leaburun - Leaburu-txarama» Tolosaldeko ataria (Noiz kontsultatua: 2020-05-09).
  19. «Luixa Uzkudun: «Herritarrei emandako hitza betetzera joan gara» - Leaburu-txarama» Tolosaldeko ataria (Noiz kontsultatua: 2020-05-09).
  20. «Joxe Ramon Eizagirre, Leaburu-Txaramako alkateari elkarrizketa - Leaburu-txarama» Tolosaldeko ataria (Noiz kontsultatua: 2020-05-09).
  21. «Joxe Ramon Eizagirre, alkatetzara - Leaburu-txarama» Tolosaldeko ataria (Noiz kontsultatua: 2020-05-09).
  22. «Leaburu» turismoa.euskadi.eus 2006-10-16 (Noiz kontsultatua: 2020-05-09).

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Gipuzkoa