Bidania-Goiatz
Bidania-Goiatz[2] Gipuzkoako Tolosaldea eskualdeko udalerria da. Udalerria 1964an sortu zen, ordu arte bata bestearengandik independenteak ziren Bidania eta Goiatz herriak elkartzean. Ordutik eta 2013a arte, udalerriak Bidegoian izena zuen ofizialki; 2013an hartu zuen egungo izen ofiziala, Bidania-Goiatz. 514 biztanle zituen 2016. urtean.
Bidania-Goiatz | |||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
![]() | |||||||||
![]() | |||||||||
| |||||||||
Administrazioa | |||||||||
Estatua | Espainia | ||||||||
Erkidegoa | Euskal Autonomia Erkidegoa | ||||||||
Lurraldea | Gipuzkoa | ||||||||
Eskualdea | Tolosaldea | ||||||||
Izen ofiziala | Bidania-Goiatz[1] | ||||||||
Alkatea | Agurtzane Zelaia | ||||||||
Posta kodea |
20496 | ||||||||
INE kodea |
20024 | ||||||||
Herritarra | bidaniar, goiaztar[2] | ||||||||
Kokapena | |||||||||
Koordenatuak | 43° 08′ 27″ N, 2° 09′ 30″ W / 43.140833333333°N,2.1583333333333°WKoordenatuak: 43° 08′ 27″ N, 2° 09′ 30″ W / 43.140833333333°N,2.1583333333333°W | ||||||||
![]() | |||||||||
Azalera | 13.37 | ||||||||
Garaiera | 489 metro | ||||||||
Distantzia | 36 km Donostiara | ||||||||
Demografia | |||||||||
Biztanleria |
525 (2020)![]() | ||||||||
| |||||||||
Dentsitatea | 39,27 bizt/km² | ||||||||
Hazkundea (2003-2013)[3] |
![]() | ||||||||
Zahartze tasa[3] | % 17,65 | ||||||||
Ugalkortasun tasa[3] | ‰ 46,88 | ||||||||
Ekonomia | |||||||||
Jarduera tasa[3] | % 88,06 (2011) | ||||||||
Genero desoreka[3] | % 3,68 (2011) | ||||||||
Langabezia erregistratua[3] | % 8,6 (2013) | ||||||||
Euskara | |||||||||
Euskaldunak[3] | % 86,65 (2010) | ||||||||
Erabilera estimatua[4] | % 68,9 (2011) | ||||||||
Kaleko erabilera [5] | % (2016) | ||||||||
Etxeko erabilera | % | ||||||||
Datu gehigarriak | |||||||||
Sorrera | 1964 udalerria. urtea | ||||||||
Webgunea | http://www.bidania-goiatz.eus/ |
IzenaAldatu
Bidania-ren bukaerako –a artikulua da. Hortaz, honela erabiltzekoa da: Bidania, Bidaniarekin, Bidanian...; baina Bidaniko, Bidanitik, Bidanira... Era berean, izen honek bere azken –a galtzen du ondoan beste determinatzaile bat edo adjektiboa daramanean; adibidez: Bidani maitea, Bidani osoan, Gure Bidani hau... Bestalde, udalaren izen osoa erabiltzean, honakoa da bidea: Bidania-Goiatz, Bidania-Goiatzekin, Bidania-Goiatzen, Bidania-Goiatzeko / Bidania-Goiazko, Bidania-Goiatzetik / Bidania-Goiaztik, Bidania-Goiatzera / Bidania-Goiatza...[2]
GeografiaAldatu
Bidania eta Goiatz artean kilometro eskasa dago. Gipuzkoako herrigunerik garaiena duen udalerria da Bidania-Goiatz (ia 500 metro). Udalerri honetan, halaber, herrialdean garaierarik handienean dagoen etxea dago, Hernio mendiaren magaleko Berazeaga baserria.
Udalerri mugakideakAldatu
Goierri eskualdeko Itsasondo udalerriaren iparraldean ere badu lur zati bat.
AzpiegiturakAldatu
HistoriaAldatu
Goiatzen lehen idatzizko aipamena 1027. urtekoa da, eta Bidaniarena 1399koa. Bi herriek Saiazko alkatetza sortu zuten, Errezilekin, Beizamarekin eta Aiarekin batera. 1563. urtean banatu zen alkatetza hori, eta Bidaniak eta Goiatzek udal bana eratu zuten.[11]
1964an bi herriek bat egin zuten, eta Bidegoian izena hartu. Gero, 2014. urtean, Bidania-Goiatz izena hartu zuen udalerriak.[11]
DemografiaAldatu
1970eko hamarkadatik aurrera populazio galera handia izan zuen Bidania-Goiatzek. XX. mendearen lehen hamarkadan, berriz, hazkunde nabarmena izan zuen.
2019an 557 biztanle zituen. Horietatik % 16,52k 65 urte edo gehiago zituen. Eta atzerrian jaiotakoak % 7,54 ziren.[12]
Bidania-Goiazko biztanleria |
---|
![]() |
Datu-iturria: www.ine.es |
EkonomiaAldatu
2017an honela banatuta zegoen ekonomia jarduera, sektoreka: lehen sektorea, BEGaren % 6,2. Bigarren sektorea, % 40. Hirugarren sektorea, % 49,9. Eraikuntza, % 3,8.
PolitikaAldatu
2011ko udal hauteskundeakAldatu
2011ko maiatzaren 22ko hauteskundeetako emaitzen ondorioz Bidania-Goaitzeko alkatea Bilduko Jose Ramon Goikoetxea Amiama izan zen.
Bidania-Goiazko udalbatza | |||||
Alderdia |
Bidania-Goiazko udalbatza 2011n | ||||
Zinegotziak | Boto kopurua | ||||
Bildu | 4 / 7 |
||||
GOIZ-BIÑI | 3 / 7 |
||||
Alderdi Popularra (PP) | 0 / 7 |
||||
Datuen iturria: Eusko Jaurlaritza[13] |
2015eko udal hauteskundeetan hauek izan ziren emaitzak: EH Bilduk 175 boto. Independenteek (Garai Berriak) 106 boto. PSE-EEk 2 boto.[14][15] Joxe Erramun Goikoetxea izendatu zuten alkate bigarrenez.[16]
2019ko udal hauteskundeetan hauek izan ziren emaitzak: EH Bilduk 169 boto. Independenteek (Garai Berriak) 110 boto. PSE-EEk 5 boto.[17][18] Agurtzane Zelaia (EH BIldu) izendatu zuten alkate.[19]
AlkateakAldatu
Agintaldia | Alkatea | Alderdia | Oharrak |
---|---|---|---|
1995-1999 | Juan Ugarte Toledo | Eusko Alkartasuna | |
1999-2003 | Juan Ugarte Toledo | Eusko Alkartasuna | |
2007-2008 | Juan Ugarte Toledo | Eusko Alkartasuna | Zentsura-mozio bidez kargutik kendu zuten.[20] |
2008-2011 | Pello Arzallus Egiguren | Eusko Alkartasuna | |
2011-2019 | Jose Ramon Goikoetxea Amiama | EH Bildu | |
2019 | Agurtzane Zelaia | EH Bildu |
Ondasun nabarmenakAldatu
- Ilunbe baserria, XVI. mende erdialdean eraikia.
KulturaAldatu
EuskaraAldatu
Bidania-Goiazko euskara[25] gipuzkeraren[26] aldaera bat da, erdiguneko euskararen[27] parte den Tolosaldeko euskara[28] da, hain zuzen. Beterriko hizkerek[29] eta Tolosaldekoek osatzen dute Erdiguneko azpieuskalkia. 2010 eta 2011 urteetako datuen arabera, herriko euskaldun kopurua % 86,65 zen, eta euskararen erabilera % 68,9. 2016an euskaldunak % 85,34 ziren.[12]
JaiakAldatu
- Bidaniko jaiak abuztuaren 24an ospatzen dira, San Bartolome egunean.
- Goiazko jaiak, berriz, abuztuaren 15ean ospatzen dira, Andre Mariaren Jasokundearen egunean.
Herriko taldeakAldatu
Bidaniar eta goiaztar ospetsuakAldatu
- Lorenzo Bereziartua Balerdi (1895-1968): apezpikua, Donostiako elizbarrutiaren bigarren apezpikua izandakoa.
- Jexux Arzallus (1954-): bertsolaria.
- Juan Migel Otaegi Betelu: harri-jasotzailea.
Argazki galeriaAldatu
Hernio mendia, Bidanitik.
ErreferentziakAldatu
- ↑ Bidegoiango Udala: Bidegoiango izen ofizialaren aldaketa, Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala, 2013-05-21.
- ↑ a b c Euskaltzaindia. (PDF) 140. arauaː Gipuzkoako herri-izendegia. .
- ↑ a b c d e f g Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
- ↑ «UEMA-Atlasa» Euskararen erabilera (UEMA).
- ↑ «Kaleko erabilera herrialdez herrialde» Euskararen erabilera (Wikipedia).
- ↑ «Udal liburutegia» Bidania-Goiatz.eus Noiz kontsultatua: 2020-04-08.
- ↑ «Txinkorta eskola» Bidania-Goiatz.eus Noiz kontsultatua: 2020-04-08.
- ↑ «Eguneko zentroa» Bidania-Goiatz.eus Noiz kontsultatua: 2020-04-08.
- ↑ «Osasun Zerbitzuak» Bidania-Goiatz.eus Noiz kontsultatua: 2020-04-08.
- ↑ «KZgunea» Bidania-Goiatz.eus Noiz kontsultatua: 2020-04-08.
- ↑ a b «Historia» Bidania-Goiatz.eus Noiz kontsultatua: 2020-04-08.
- ↑ a b «Web Eustat. Bidania-Goiatzko datu estatistikoak» eu.eustat.eus Noiz kontsultatua: 2020-04-08.
- ↑ 2011ko hauteskundeen emaitzak, Eusko Jaurlaritzaren euskadi.net webgunean.
- ↑ www.euskadi.eus Noiz kontsultatua: 2020-04-08.
- ↑ https://ataria.eus/hauteskundeak/udal-hauteskundeak-2015/bidania-goiatz
- ↑ «Joxe Erramun Goikoetxea izendatu dute alkate (Bidania-Goiatz)» Tolosaldeko ataria Noiz kontsultatua: 2020-04-08.
- ↑ https://www.euskadi.eus/ab12aAREWar/resultado/maint
- ↑ «Udal hauteskundeak 2019 - Bidania-Goiatz - Tolosaldeko ataria» ataria.eus Noiz kontsultatua: 2020-04-08.
- ↑ «EH Bilduko Agurtzane Zelaia, alkate (Bidania-Goiatz)» Tolosaldeko ataria Noiz kontsultatua: 2020-04-08.
- ↑ Pello Arzallus (EA), Bidegoiango alkate berria izango da, Tolosaldeko eta Leitzaldeko Hitza (2008-04-10).
- ↑ a b c d «Elizak eta ermitak» Bidania-Goiatz.eus Noiz kontsultatua: 2020-04-08.
- ↑ «Iraola Goenaga, Manuel - Ahotsak.eus» ahotsak.eus Noiz kontsultatua: 2018-09-26.
- ↑ «Ahotsak.eus, Euskal Herriko hizkerak eta ahozko ondarea» www.ahotsak.eus Noiz kontsultatua: 2018-09-26.
- ↑ «Eskolan gaztelaniaz; errespetua nagusiei - Ahotsak.eus» ahotsak.eus Noiz kontsultatua: 2018-09-26.
- ↑ «Bidania-Goiatz - Ahotsak.eus» ahotsak.eus Noiz kontsultatua: 2018-09-04.
- ↑ «Erdialdekoa - Gipuzkera - Ahotsak.eus» ahotsak.eus Noiz kontsultatua: 2018-09-04.
- ↑ «Erdigunekoa (G) - Ahotsak.eus» ahotsak.eus Noiz kontsultatua: 2018-09-04.
- ↑ «Tolosaldekoa - Ahotsak.eus» ahotsak.eus Noiz kontsultatua: 2018-09-04.
- ↑ «Beterrikoa - Ahotsak.eus» ahotsak.eus Noiz kontsultatua: 2018-09-04.
- ↑ «Ernio guraso elkartea» Bidania-goiatz Noiz kontsultatua: 2020-04-08.
- ↑ «Kukuri kultur taldea» Bidania-goiatz Noiz kontsultatua: 2020-04-08.
Kanpo estekakAldatu
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Gipuzkoa |