Azkoitia

Gipuzkoako udalerria

Azkoitia[4] Gipuzkoako erdialde-mendebaldeko udalerri bat da, Urola Erdia eskualdekoa. 55,4 km² ditu, eta 11.852 biztanle zituen 2016. urtean.

Azkoitia
 Gipuzkoa, Euskal Herria
Administrazioa
EstatuaEspainia
ErkidegoaEuskal Autonomia Erkidegoa
LurraldeaGipuzkoa
EskualdeaUrola Kosta
Izen ofizialaAzkoitia
AlkateaAna Azkoitia Urteaga (EAJ-PNV)
Posta kodea20720
INE kodea20017
Herritarraazkoitiar
Ezizenaxakelak
Kokapena
Koordenatuak43°10′45″N 2°18′38″W / 43.17917°N 2.31056°W / 43.17917; -2.31056
Map
Azalera55,4 km²
Garaiera110-850 (113 udaletxean)
Distantzia57 km Donostiara
Demografia
Biztanleria11.636 (2023)
19 (2022)
alt_left 5.850 (%50,3) (%49,7) 5.783 alt_right
Dentsitatea2,1 bizt/km²
Hazkundea
(2003-2013)[1]
% 11,42
Zahartze tasa[1]% 15,27
Ugalkortasun tasa[1]‰ 55,43
Ekonomia
Jarduera tasa[1]% 74,98 (2011)
Genero desoreka[1]% 7,81 (2011)
Langabezia erregistratua[1]% 11,05 (2013)
Euskara
Euskaldunak[1]% 76,44 (2010)
Kaleko erabilera [2]% 68.9 (2016)
Etxeko erabilera[3]% 66.75 (2016)
Datu gehigarriak
Sorrera1331
Webguneahttp://www.azkoitia.eus/

Azkoitia izena, dirudienez, honela osatu zen: haitz + goi + ti. Hau da, jatorriz «haitzaren goialdean dagoen tokia» esan nahi du segur aski.[5]

Azkoitia izenaren bukaerako –a artikulua da. Hortaz, izena erabiltzean, honako hau da bidea: Azkoitia, Azkoitiarekin, Azkoitian...; baina Azkoitiko, Azkoititik, Azkoitira... Era berean, izen honek bere azken –a galtzen du ondoan beste determinatzaile bat edo adjektiboa daramanean; adibidez: Azkoiti maitea, Azkoiti osoan, Gure Azkoiti hau...[4]

Udalerri mugakideak

aldatu

Mugakide ditu iparraldean Mendaro eta Deba; ekialdean Azpeitia; hegoaldean Antzuola, Urretxu eta Zumarraga; eta mendebaldean Elgoibar, Soraluze eta Bergara.

Historia

aldatu
 
Idiakez dorrea.
 
Balda dorretxea

Azkoitia Goi Erdi Arotik Iraurgi izenarekin ezagutzen den tokian dago, Urola ibaiko haranaren erdialdean.

Gizakia ingurune horretan europar neolitiko-garaitik bizi da, behar bada K. a. 1. milurtekoa baino lehenagotik, Izarraitzen dauden Mari-Kurtz trikuharriek erakusten duten bezala; herritik hurbil ere Munoaundiko herri harresitua dago, izen bereko mendian, burdinaren garaiko kokalekua. Bertan bizi izan ziren K.a. VI. eta I. mendeen artean. Azkoitiko lehen hiri-esparru izan zen San Martingo kokaleku zaharrean, erromatar garai berankorreko eta goi erdi aroko aurkikuntzak nabarmentzen dira, IV. eta IX. mendeen arteko errauste-kutxak[erreferentzia behar].

Lurralde- eta gizarte-erakunde gisa Iraurgi haraneko lehen idatzizko erreferentzia 1186-1189 urteetakoa (edo behar bada lehenagokoa) dela dirudi, eta Iruñeko gotzaindegira lotuta egongo litzateke. Bertan, Baldako Santa Maria eliza aipatzen da. Bere hondakinak hilerrian gordetzen dira, Balda dorretxearen inguruko lurretan. Halaber, jaurerriaren antzinatasuna ere aipatzen du eta bere goiburuari jarraitzen dio: "antes Balda que Azcoitia".

1319 inguruan, bi mende baino gehiagotan herriaren historia markatu zuten bandokideen borroka odoltsuen adierazgarri den gertakari garrantzitsua eman zen, hots, Joan Martinez de Oinaz kapareak, oinaztarren aldeko beste hainbat jaun eta adiskiderekin Baldako Santa Mariako eliza erre zuen. Gertakari horretan Baldako jaun ganboatarra eta bere semea hil zituzten.

Aspalditik gertatzen ziren etengabeko borrokek —garaiko egoera sozioekonomikoa ahaztu gabe, haien jatorrian baitzeuden— eraginda beharbada, Azkoitiko herriak Alfontso XI.a Gaztelakoa erregeari hiribildu izatearen pribilegioa eskatu zion, hirigune gisa Iraurgiko goiko zona hartuz. 1324ko urtarrilaren 4an lortu zuen. Hiribilduari honako izen hau eman zitzaion: "San Martin de Ahezcoytia de Yraurgui".

Hiribildua

aldatu

Bandoen arteko borrokek jarraitu izanaren ondorioz, San Martingo biztanleek, hiribildua Urola ibaiaren beste aldera eramateko eskatu zuten, Baldaren etxearen lurren ondora, segurtasun-arrazoiengatik. Erregalia 1331ko uztailaren 9an eman eta sinatu zen. Egun hori hiribildu berriaren sorrera gisa hartu da, eta Miranda de Yraurgi izena hartu zuen. Hala ere, Azkoitiaren izen zaharra gorde eta nagusitu zen, sortutako hiribilduarena ofizialki eta praktikan gutxienez 1456ko erronkaren ondorioz desagertuz.

 
Azkoitiko udaletxea.

Hala ere, askotan Azkoitiko herria konprometitu zuten senitarteko nagusien arteko lehia odoltsuek Baldako Santa Maria eliza behin betiko hiribilduaren barrura eramatea eragin zuten, Fernando I.a Gaztelako erregearen aginduz. Horretarako, 1509 eta 1510ean datatutako Julio II.a aita santuaren buldak jaso zituen. Sakramentuaren lekualdaketa gorabeheratsua izan zen; izan ere, tradizioaren arabera, Baldako jaunak, bere goiburuari jarraituz seguru aski, arkabuz tiro batez aldareko Sakramentua garraiatzen zuen apaiza hil zuen, eta nora inork ez zekiela ihes egin zuen lauhazka bizian.

XV. mendean, hiria sortu eta hurrengoan alegia, hiri-barruti berrian, bandoen arteko gerra amaigabearekin eta bandoen eta hiribilduen arteko lehiarekin lotutako hainbat gertakari historiko izan ziren. Adibidez, 1436an Azkoitia erre egin zuten, eta 1456an, nobleziak entitate horiei eta erregeari botatako erronka eman zen. Idiakeztarren etxeak dauden hego-ekialdeko atean erronkaren kartela jarriz hasi zen, eta hainbat urte geroago, senitarteko nagusi asko herritik kanporatuz eta euren etxe gotorlekuak boteaz amaitu zen. 1458an sortu zen hiribilduko kontzejua bere interesak oztopo gutxiagorekin zuzentzen eta garrantzi berezia hartzen hasi zen. Egoitza Kale Nagusian zuten, baina hala ere XVIII. mendean Plaza Zaharreko eraikin barroko berri eta garrantzitsura eraman zuten, euren geroaren eta autonomia handiagoaren froga gisa.

XVI. mendean Azkoitiak pisu handia hartu zuen Probintzian, eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren lau egoitza ibiltarietako bat eta korrejidorearen egoitzetako bat bihurtu zen.

 
Insausti jauregia, Euskalerriaren Adiskideen Elkarteak duen egoitza nagusia

Azkoitia, XVII. mendean, europar kulturaren gune aurreratua izan zen. Izan ere 1763an, Xabier Munibe Peñafloridako Kondeak bultzatuta, pentsamendu ilustratuaren haztegia den Euskalerriaren Adiskideen Elkartea sortu zen Insausti jauregian, hiribilduaren ondoan.

1766an, laboreen garestitzearen eta prezio eta horniduraren politika ofizialaren ondorioz Gipuzkoako hiribilduetan gertatu zen matxinada Urolako herri horretan sortu eta herrialde osora zabaldu zen.

XIX. mendean Gerra Karlistak egin ziren eta burdinoletan oinarritutako ekonomia amaitu zen. Gertakari horiek eragin handia izan zuten Azkoitian. Garai hartan industrializazioa sortu zen —ehungintzaren fabrikazioa nagusi zen— eta, hiriaren eskalaren aldaketaren ondorioz, hiria gune zaharretik eta lehen errebaletatik kanpo zabaldu zen, gehienek alde zaharrean bizitzen jarraitzen bazuten ere.

XX. mendean industrian oinarritutako ekonomia baterantz bideratzen da herria. 1920an Urolako trena sortu zen eta horrek gorakada demografiko handia ekarri zuen. Bizitokiak jatorriko gunetik kanpora irten ziren, eta Azkoitia berria eta zabala, 1960ko hamarkadatik aurrera batez ere, ibarreko espazioak okupatzen hasi zen, baina erreferentzia gisa hiriguneak jarraitu zuen.

Demografia

aldatu

Azkoitia Gipuzkoako hirigune garrantzitsua izan da mendeetan zehar, baina XX. mendeko industrializazioak ez zion ekarri, beste herri batzuei bezala, biztanleen hazkunde nabarmenik. 1950etik 1980ra zerbait hazi zen populazioa, baina 1980ko hamarkadan mendearen amaierara arte iraun zuen beherakada bat hasi zen. XXI. mendearen lehen hamarkadan biztanle kopurua berriro hazi zen.

2019. urtean 11.989 biztanle zituen herriak. Horietatik %19,05ak 65 urte edo gehiago zituen. Eta atzerrian jaiotakoak %10,02 ziren.[6]

Azkoitiko biztanleria

Ekonomia

aldatu

Abeltzaintza (behi-aziendak), industria (altzarigintza, zurgintza eta metalurgia) eta merkataritza dira udalerriko ekonomi jarduera nagusiak.

Lanean ari den populazioaren erdiak baino gehiagok industrian dihardu eta herenak inguru zerbitzu-sektorean.

2017an honela banatzen ziren sektoreak: Lehen sektorea BEGaren %0,9. Bigarren sektorea %51,7. Hirugarren sektorea %42,5. Eta eraikuntza %4,9.[6]

Politika

aldatu

Udal hauteskundeak

aldatu

2011ko hauteskundeetan Bildu alderdiak eskuratu zituen zinegotzi eta boto gehien, eta talde horren kide Pello Bastarrika hautatu zuten alkate.

2015eko hauteskundeetan Bilduk bi zinegotzi galdu zituen eta Eusko Alderdi Jeltzaleak hiru irabazi zituen, alderdirik bozkatuena bihurtuz eta gehiengo osoa eskuratuz. Horren ondorioz, EAJko Javier Zubizarreta hautatu zuten alkate.

2019ko udal hauteskundeetan hauek izan ziren emaitzak: EAJk 2.717 boto. EH Bilduk 2.194 boto. PSE-EEk 465 boto. Azkoitiko independenteek (Azkoitia bai)[7] 369 boto. PPk 105 boto.[8] Javier Zubizarreta (EAJ) izendatu zuten alkate berriro.[9]

Azkoitiko udalbatza

Alderdia

2015

2019

Zinegotziak Boto kopurua Zinegotziak Boto kopurua
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ)
9 / 17
2.901 (% 50,01)
8 / 17
2.717 (% 46,44)
Euskal Herria Bildu
6 / 17
1.946 (% 33,55)
7 / 17
2.194 (% 37,50)
Irabazi -> Ahal Dugu
1 / 17
442 (% 7,62)
1 / 17
369 (% 6,31)
Euskadiko Alderdi Sozialista (PSE-EE(PSOE))
1 / 17
386 (% 6,65)
1 / 17
465 (% 7,95)
Datuen iturria: Hauteskundeen emaitzak euskadi.eus webgunean
Grafiko hau ezin da une honetan ikusi, software arazo bat dela eta. Lanean ari gara ahalik eta lasterren grafikoak berriro erakutsi ahal izateko.

Alkateen zerrenda

aldatu
Roman Sudupe 1979 1987 Euzko Alderdi Jeltzalea
Ramon Unanue 1987 1995 Euzko Alderdi Jeltzalea
Nerea Zubizarreta 1995 2003 Euzko Alderdi Jeltzalea
Asier Aranbarri 2003 2011 Euzko Alderdi Jeltzalea
Pello Bastarrika 2011 2015 Bildu
Javier Zubizarreta 2015 2023 Euzko Alderdi Jeltzalea
Ana Azkoitia 2023 Jardunean Euzko Alderdi Jeltzalea
 
Zubieta dorretxea

Ondasun nabarmenak

aldatu
 
Barriken iturria.

Azkoitiko hirigune historikoa, 2005eko urtarrilaren 25an, Eusko Jaurlaritzak kultura ondasun izendatu zuen, monumentu multzo sailkapenarekin.[10]

Hauek dira monumentu multzo izendatutako gunearen mugak: Santa Klara komentuko ekialdeko baratzea eta ipar-ekialdeko atzealdea; Santa Klara kalearen atzealdea (59. zenbakitik 35.era); kale bereko iparreko lerrokatzea (33. zenbakitik 1.era); Balda dorretxearen atzealdea; Inazio Iriarte Margolaria kalearen iparraldeko lerrokatzea; Floreaga jauregiko atzealdea, Aizkibel kaleraino; Aizkibel kaleko kalezulotik Aingeru kalera eta Altuna Portu etxeko atzealdera. Altuna Portu etxeko atzealdea; Urola ibaiaren hegoaldeko ertza; Jausoro etxea eta San Jose ermita; Urola ibaiaren eskuinaldea edo hegoaldea, gainean dagoen Udal Merkatua barne hartuta, Santa Klararen komentuko baratzearen ekialdeko muturreraino.[10]

Herritik kanpo Izarraizko Estazio Megalitikoa eta Iruarrietako Estazio Megalitikoa daude.

Kultura

aldatu

Euskara

aldatu
Sakontzeko, irakurri: «Urolaldeko hizkera»
Azkoitiako hiztunen testigantzekin osatutako bideoa, Euskal Herriko Ahotsak[11] proiekturako egina, ahozko ondarea jaso eta zabaltzeko.

Herriko hizkera edo Azkoittiko euskerie, hau Urolaldeko hizkeraren[12][13] barnean dago eta era berean erdialdeko euskara edo gipuzkera eta mendebaleko euskara edo bizkaieraren arteko euskalki mota bat da, erdialdeko euskararenparte bada ere, hizkera honetan sakonagoa baita mendebaleko euskararen eragina. Eremu lauagoa delako eta, batez ere, Eibar-Elgoibar aldeko industriak eraginda, estuagoa eta sarriagoa izan da hartu-emana. Lexikoan azaltzen da argien lotura, baina lexikoan ez ezik, hizkuntzaren beste sail batzuetan ere ageri da mendebaleko euskararen eragina Urolaldean.

2016an herritarren %76,91 euskalduna zen.[6]

 
San Jose ermita

Azpiegiturak

aldatu

Kultura azpiegitura

aldatu
  • Bizkargi Musika eta Dantza Eskola[14]
  • Torre Zuri Erakusketa aretoa[15]
  • Kultur etxea[16]
  • Baztartxo antzokia[17]
  • KZ gunea[18]
  • Aizkibel udal liburutegia[19]
 
Udal merkatua

Kirol instalazioak

aldatu
  • Zubi Aurre Kiroldegia[20]
  • Gurea udal pilotalekua[20]
  • Txerloia futbol zelaia[20]
  • Tenisa[21]

Gazteak

aldatu
  • Abarketatxo ludoteka[22]
  • Artxamendi topalekua[23]
  • Gazte informazio bulegoa[24]

Gizarte zerbitzuak

aldatu
  • Eguneko zentroa[25]
  • San Jose Fundazioa[25]
  • Plaza Ondo jubilatu elkartea[25]

Azkoitiar ospetsuak

aldatu
 
Mariano Juaristi Mendizabal, Atano III.a azkoitiarra (1904-2001), sekula izan den esku huskako pilotari onenetakoa.

Erreferentziak

aldatu
  1. a b c d e f g Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
  2. «Kaleko erabilera herrialdez herrialde» Euskararen erabilera (Wikipedia).
  3. «Etxeko erabilera» Euskararen erabilera (Wikipedia).
  4. a b Euskaltzaindia. (PDF) 140. arauaː Gipuzkoako herri-izendegia. .
  5. Robert Lawrence Trask: The history of Basque, Routledge, 1997. Ikus 337. orrialdea.
  6. a b c «Web Eustat. Azkoitiako datu estatistikoak» eu.eustat.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-05).
  7. (Ingelesez) Berria.eus. «Udal eta foru hauteskundeak» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-04-05).
  8. www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-05).
  9. «Javier Zubizarreta, berriz ere Azkoitiko alkate» Urola Kostako Hitza 2019-06-15 (Noiz kontsultatua: 2020-04-05).
  10. a b Izendapena EHAAn[Betiko hautsitako esteka]
  11. «Ahotsak.eus, Euskal Herriko hizkerak eta ahozko ondarea» www.ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-06-11).
  12. «Azkoitia - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-05-30).
  13. «Urolaldekoa - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-05-30).
  14. «Bizkargi Musika eta Dantza Eskola» azkoitia.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-05).
  15. «Torre Zuri Erakusketa Aretoa» azkoitia.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-05).
  16. «Kultur Etxea» azkoitia.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-05).
  17. «Baztartxo Antzokia» azkoitia.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-05).
  18. «KZGunea» azkoitia.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-05).
  19. «Aizkibel Udal Liburutegia» azkoitia.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-05).
  20. a b c https://azkoitia.eus/udala/sailak/kirola/azpiegiturak
  21. TXERLOIA TENIS KLUBA. (Noiz kontsultatua: 2020-04-05).
  22. «Hasiera» www.gazteriazkoitia.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-05).
  23. «Hasiera» www.gazteriazkoitia.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-05).
  24. «Hasiera» www.gazteriazkoitia.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-05).
  25. a b c «Azpiegiturak - Azkoitiko Udala» azkoitia.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-05).

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Gipuzkoa