Ireki menu nagusia

Ispaster Bizkaiko ipar-ekialdeko kostaldeko udalerri euskalduna da, Lea-Artibaiko eskualdekoa. 719 biztanle zituen 2016. urtean.

Ispaster
 Bizkaia, Euskal Herria
Ispaster, Iglesia 1.JPG
San Miguel elizaren ikuspegia

Ispasterko armarria

Administrazioa
Estatua Espainia
Erkidegoa Euskal Autonomia Erkidegoa
Lurraldea Bizkaia
Eskualdea Lea-Artibai
Izen ofiziala Escudo de Ispaster.svg Ispaster
Alkatea Jesus Maria Lekerikabeaskoa Arrillaga (EAJ-PNV)
Posta kodea 48280
INE kodea 48049
Herritarra ispastertar
Kokapena
Koordenatuak 43° 21′ 46″ N, 2° 32′ 35″ W / 43.362778°N,2.543056°W / 43.362778; -2.543056Koordenatuak: 43° 21′ 46″ N, 2° 32′ 35″ W / 43.362778°N,2.543056°W / 43.362778; -2.543056
Ispaster hemen kokatua: Bizkaia
Ispaster
Ispaster
Ispaster (Bizkaia)
Openstreetmap logo.svg Ikusi OpenStreetMapen
Azalera 22,62 km2
Garaiera 110 metro
Distantzia 49 km Bilbora
Demografia
Biztanleria 719 biztanle (2016)
(Green Arrow Up.svg 14)
% 53,13 Twemoji 1f6b9.svg  Twemoji 1f6ba.svg % 46,87
Dentsitatea 31,79 biztanle/km²
Hazkundea
(2003-2013)[1]
Green Arrow Up.svg% 16,64
Zahartze tasa[1] % 20,96
Ugalkortasun tasa[1] ‰ 100
Ekonomia
Jarduera tasa[1] % 76,4 (2011)
Genero desoreka[1] % 8,43 (2011)
Langabezia erregistratua[1] % 6,43 (2013)
Kultura
Euskaldunak % 88,85 (2010)
Euskararen erabilera %73,5 (2011)
Datu gehigarriak
Webgunea http://www.ispaster.net

Eduki-taula

GeografiaAldatu

Ingurune naturalaAldatu

Kostaldean, herriak Ogella hondartza dauka itsasoarekin muga. Hondartza harriz osaturik dago baina batzuetan itsasoak harea biltzen du bertan. Ez du itsasorako sarrera erosorik, hala ere, depresio karstiko baten kokaturiko lur emankorrak ditu, nekazaritzarako aproposak. Bereizgarri geologiko horren ondorioz, udalerriaren hegoaldeko paisaia, muinoz, kobaz eta trokaz osaturik dago.

Otoio (396 metro) eta Arterreta (251 metro) dira herriko tontorrik aipagarrienak.

Udalerri mugakideakAldatu

Iparraldean Kantauri Itsasoa du udalerriak.

AuzoakAldatu

Elexalde, Ispasterko udalerriaren gunea, XIX. mendeko lana da, askoz lehenagoko aztarnak daude bertan. Elizarekin angeluzuzena den plaza txiki batek, jauregi batek eta horren barruan dagoen udaletxeak osatzen dute. Elkarri atxikitako etxeak dauzkan kale estu bat plazaren alde zabalean amaitzen da.

Gainerako biztanleak baserrietako auzoetan, sakabanatuta, bizi dira. Auzo horiek bi aldetan bereizten dira: Goierrin eta Beterri.

  • Arropain: Lekeitioko hirigunearen ondoan kokatua.
  • Artika: mendialde batean kokatutako auzune zabala.
  • Barainka: udalerria Earekin lotzen duen mendi-lepo batean kokatua.
  • Elexalde Ispaster: udaletxea eta eliza dauden Ispasterko auzoburua.
  • Gallete: interes handiko baserriak dituen udalerriaren hegoaldean dago.
  • Kurtziaga: Lekeitiotik hur, Mendexak eta Amorotok mugatzen dute.
  • Gardata: XV. mendetik dokumentatutako auzo bildua.
  • Kortazar: ibarrean kokatutako auzo sakabanatua.
  • Larrinaga: Ogella eta Elexaldeko hondartzen artean kokatua.
  • Mendazoa: aldats gogor baten dagoen auzo txikia.
  • Solarte: Iluntzarreko mendialdean sakabanatutako baserri multzoa.
  • Soloaran: zentrotik hur baina Ispasterko alde altuan kokatua.[2]

DemografiaAldatu

Ispasterko biztanleria
 


HistoriaAldatu

HistoriaurreaAldatu

Kobeaga I eta II (Barainka) aztarnategietan topatu dira giza hondarrik zaharrenak, baita Urtiagako kobazuloan, Jentilkoban (Iperratx, Solarte) eta Otoioko Jentilkoban (Artika). Lehenengo biak garrantzitsuenak dira: Kobeaga II Ispasterreko lehendabiziko populazio aztarna da. Mesolito garaiko arrantzaleen herrixka da, K. a. 3500 ingurukoa, Neolito hasi baino lehenxeagokoa. Kobeaga I-en aurkitu dira hezurrean egindako apaindura ugari, baita keramika aztarnak ere. Kronologian zalantzak daude, agian Brontze Aroko nekropolia izan zelarik.

Erdi AroaAldatu

1334koa da lehendabiziko aipamen idatzia, Alfonso XI.a erregeak emandako agindu batean agertzen dena. Bertan, eskatzen du Lekeitioko elizari itzultzea Amoroto, Ispaster, Gardata eta Asumendiko monteroen hamarrenak edo diezmos. Izan ere, Ispaster elizate moduan antolatuta zegoen, eta horrek ekarriko zizkion sarritan ondoko uriarekin liskarrak, Lekeitiorekin alegia. Hau zerbait orokorra izan zen garai hartan Bizkaian, Lur Laua eta hirien arteko tira-birak hain zuzen ere.

Hala ere, Jaurerria gogorren astindu zuen liskar nagusia oinaztar eta ganboatarren arteko borroka izan zen. Ispaster oinaztarren aldekoa izan zen, Adán de Yarza familia, Agirreko jaunak eta Zubietakoak izan ere.

Aro modernoa eta garaikideaAldatu

Uzta txarrak, epidemiak eta gerrak direla-eta, XX. mendea arte hazkunde demografikoa ez da sendoa izango. Nekazaritza eta abelzaintza ziren jarduera nagusiak, arrantza Lekeitiorekin lotuago baitzegoen. Artoaren kultiboa gako nagusietakoa izan zen XVII. mendearen hasieran, eta zehazki herri honetan 1614tik aurrera. Honekin lotuta, errotak ugaritu egin ziren, eta herriak 4 eduki zituen 1630 inguruan. Gainera, lurralde hauetan zutik dirau Bizkaian dagoen haizerrota bakarrenetarikoa, Aixeder izenekoa, 1728 inguruan egindakoa.

XX. mendeko amaierara hurbilduz, 1980ko otsailaren 1ean herrian gertatu zen ETAk eragindako atentatua, sei guardia zibil erahilda eta etakide bat hilda (berak erabilitako lehergailuekin) gelditu zirelarik.

Gaur egun, industrialde txiki batean "Onduvisa" enpresa eta "Lealde" kooperatiba daude. Turismoa da beste baliabide garrantzitsu bat, landa ostalaritzan Kurtxia, Logortza eta Natxiondo etxeekin eta bestela Zubieta jauregiko apartahotelarekin. 3 jatetxe daude bestela udalerrian.

PolitikaAldatu

2011ko udal hauteskundeakAldatu

2011ko maiatzaren 22ko hauteskundeetako emaitzen ondorioz Ispasterko alkatea Euzko Alderdi Jeltzaleko Jesus Maria Lekerikabeaskoa da.

Ispasterko udalbatza

Alderdia

Ispasterko udalbatza

Zinegotziak Boto kopurua
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ)
4 / 7
240 (% 51,95)
Herritarren Ahotsa (HA)
3 / 7
217 (% 46,97)
Datuen iturria: Hauteskundeen emaitzak euskadi.net webgunean

2015eko udal hauteskundeakAldatu

Ispasterko udalbatza

Alderdia

Ispasterko udalbatza

Zinegotziak Boto kopurua
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ)
4 / 7
238 (% 56.67)
Herritarren Ahotsa (HA)
3 / 7
182 (% 43.33)
Datuen iturria: Hauteskundeen Emaitzen Artxiboa

KulturaAldatu

EuskaraAldatu

Ispasterko Juan Larrinaga[3] hiztunaren pasartea. Euskal Herriko Ahotsak[4][5] proiekturako egindako elkarrizketa, ahozko ondarea jaso eta zabaltzeko.

Ispasterren euskaldunak %88,85 dira eta kale erabilera %73,5. Bertako euskara sortaldeko bizkaieraren barnean dago katalogatuta, Lea-Artibaiko hizkeran[6][7] hain zuzen.

Jaiak eta ospakizunakAldatu

KirolaAldatu

Bertako Ipargorri kirol elkarteak Ispasterko Udala Sari Nagusia ziklo-kros lasterketa antolatzen du, urtero.

Ondasun nabarmenakAldatu

Ondare zibilean, aipatzekoak dira Arana eta Zubieta jauregiak, Aixpe Aurrokoa eta Erkiagabekoa baserriak, Aixeder errota eta udaletxea. Udalerriko lurretan dago kokaturik baita, Lekeitioko talaia. Erlijio-ondarearen artean, berriz, San Migel eliza eta San Martin eta Santiago baselizak ditugu.

Azkenik, nabarmentzekoak dira Kobeaga I eta II eta Iperratxeko eta Otoioko Jentilkobak, bertan historiaurreko aztarnategiak topatu dituzte eta.

ErreferentziakAldatu

  1. a b c d e f   Euskal Herriari Begira Udalbiltza .
  2. Ispaster EODAn.
  3.   «Larrinaga Atxabal, Juan - Ahotsak.eus» ahotsak.eus . Noiz kontsultatua: 2018-07-13 .
  4.   «Lea-Artibaikoa - Ahotsak.eus» ahotsak.eus . Noiz kontsultatua: 2018-07-13 .
  5.   «Ispaster - Ahotsak.eus» ahotsak.eus . Noiz kontsultatua: 2018-07-13 .
  6.   «Lea-Artibaikoa - Ahotsak.eus» ahotsak.eus . Noiz kontsultatua: 2018-07-13 .
  7.   «Ispaster - Ahotsak.eus» ahotsak.eus . Noiz kontsultatua: 2018-07-13 .

Kanpo loturakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ispaster  
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Herriko Wikiatlasa