Urduña
Urduña[1] (ofizialki ele bietan Urduña/Orduña) Bizkaiko udalerririk hegoaldekoena da. Nerbioi ibarrean dago, Arabako eta Burgosko lurrez inguratua, Bizkaiko esklabea baita. Hartara, Arabako Aiaraldea eskualdeko herritzat ere har daiteke, arrazoi geografikoak direla kausa. Urduña da hiri titulua duen Bizkaiko biztanlegune bakarra. 2016. urtean 4.136 biztanle zituen.
Urduña | |||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
![]() | |||||||||||
![]() | |||||||||||
| |||||||||||
Administrazioa | |||||||||||
Estatua | Espainia | ||||||||||
Erkidegoa | Euskal Autonomia Erkidegoa | ||||||||||
Lurraldea | Bizkaia | ||||||||||
Eskualdea | Nerbioi ibarra | ||||||||||
Izen ofiziala | ![]() | ||||||||||
Alkatea | Itziar Biguri (Euskal Herria Bildu) | ||||||||||
Posta kodea | 48460 | ||||||||||
INE kodea | 48074 | ||||||||||
Herritarra | urduñar[1] | ||||||||||
Kokapena | |||||||||||
Koordenatuak | 42°59′45″N 3°00′30″W / 42.995833333333°N 3.0083333333333°W | ||||||||||
![]() | |||||||||||
Azalera | 33,49 km² | ||||||||||
Garaiera | 275 metro | ||||||||||
Distantzia | 38 km Bilbora | ||||||||||
Demografia | |||||||||||
Biztanleria | 4.166 (2022)![]() | ||||||||||
| |||||||||||
Dentsitatea | 124,4 bizt/km² | ||||||||||
Hazkundea (2003-2013)[2] | ![]() | ||||||||||
Zahartze tasa[2] | % 18,35 | ||||||||||
Ugalkortasun tasa[2] | ‰ 53,57 | ||||||||||
Ekonomia | |||||||||||
Jarduera tasa[2] | % 79,75 (2011) | ||||||||||
Genero desoreka[2] | % 9,81 (2011) | ||||||||||
Langabezia erregistratua[2] | % 12,78 (2013) | ||||||||||
Euskara | |||||||||||
Euskaldunak[2] | % 23,76 (2010) | ||||||||||
Kaleko erabilera [3] | % (2016) | ||||||||||
Etxeko erabilera [4] | % 7.71 (2016) | ||||||||||
Datu gehigarriak | |||||||||||
Sorrera | 1229. urtea | ||||||||||
Webgunea | http://www.urduna.com/ |
Geografia aldatu
Ingurune naturala aldatu
Gorobel mendilerroaren azpian dago udalerria, Txarlazo mendia gainean daukala. Halaber, Urduñako mendatea urteetan izan da Euskal Herritik Gaztelara joateko bide nagusia.
Udalerri mugakideak aldatu
- Mendebaldean: Junta de Villalba de Losa, Berberana (Burgos) eta Aiara.
- Iparraldean: Aiara eta Amurrio.
- Ekialdean: Amurrio eta Urkabustaiz.
- Hegoaldean: Amurrio.
Kontzejuak aldatu
Urduñako udalerriaren barnean, Urduñako hiriko eremuaz gain, Belandia, Lendoñobeiti, Lendoñogoiti eta Mendeika kontzejuak daude. Zentzu honetan, Urduña da bere mugen barnean izaera administratiboa duten herriak dituen udalerri bakarra Bizkaian.
Halaber, Urduñako Komunitatea izeneko elkargo lur eremu bat dago udalerri honetan. Elkargo lur hau Junta de Villalba de Losa (Burgos), Aiara eta Amurrioko udalerriek erabil dezakete.
Historia aldatu
Urduña 1229. urtean sortu zen hiribildutzat, Bizkaiko jaurerriaren seigarren jauna zen Lope Diaz Harokoak hiri-gutuna eman zionean. Gaztelako Erresuman ekoizten zen artilea hiribildu honetatik garraiatzen zuten Ipar Europarako bidean. Hori dela eta, Enrike IV.ak Bizkaiko Jaurerriko hiri izendapena eman zion. 1535. urtean sute handi batek hiri osoa kiskaltzeko zorian egon zen.
XVIII. mendean Urduña Gaztelarekin lotzen zuen bidea hobetu zuten eta 1774. urtean irekia izan zen. Halaber, aduana bat eraikitzeari ekin zioten eta 1792an bukatu zituzten lanak. Aduanak merkataritza gune garrantzitsua bihurtu zuen Urduña.
XIX. mendean Urduñak gainbeheran sartu zen bi arrazoi nagusigatik. Alde batetik, garai horietan izandako gerren ondorioz, eta bestetik 1841. urtean aduanak itsasaldean ezarri zituztelako. Halaber, karlistaldien porrotak foruen galera ekarri zuten.
XX. mendearen hasieran hiriak izaera turistikoa hartu zuen, La Muerako bainuetxearen bidez. Halaber, Antiguako pasealekuan eraikin berriak egin zituzten. XXI. mendearen hasieran, hiriaren erdialdeko plazan kokaturiko aduana zaharra, bainuetxe bilakatu zen.
Demografia aldatu
Urduñako biztanleria |
---|
![]() |
Politika aldatu
2011ko maiatzaren 22ko hauteskundeetako emaitzen ondorioz Urduñako alkate Bilduko Karlos Arranz hautatu zuten.
2015eko udal hauteskundeetan Bilduren ondorengoa zen Euskal Herria Bilduk sei zinegotziak mantendu zituen, EAJ alderdiak bat gehiago eskuratu zuen (bost guztira) eta PPk bere zinegotzi bakarra galdu zuen. Emaitza horien ondorioz, Euskal Herria Bildu koalizioko Idoia Aginako Arbaiza hautatu zuten alkate.
2019ko udal hauteskundeak eta gero EH Bildu koalizioa udal hauteskundeak irabazi zituen ( 1.112 boza ). EAJk 1.033 boza irabazi zituen eta 5 zinegotzi. PSE-EE ( 160 boza ) eta Alderdi Popularra ( 60 boza) lortu zituen baina zinegotzirik ez.
Urduñako udalbatza | |||||
Alderdia |
2015eko maiatzaren 24a |
2019ko maiatzaren 26a | |||
Zinegotziak | Boto kopurua | Zinegotziak | Boto kopurua | ||
Euskal Herria Bildu | 6 / 11 |
6 / 11 |
|||
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ) | 5 / 11 |
5 / 11 |
|||
Alderdi Popularra (PP) | 0 / 11 |
0 / 11 |
|||
*2011ko hauteskundeetan Bildu gisa aurkeztu zen koalizioa. | |||||
Datuen iturria: https://resultados.elpais.com/elecciones/2019/municipales/14/48/74.html |
Alkateen zerrenda aldatu
Alkatea | Agintaldia | Alderdia |
---|---|---|
Koldo Xabier Egiluz Isusi | 1999-2003 | EAJ |
Ricardo Gutiérrez Tellaetxe | 2003-2011 | EAJ |
Karlos Arranz Diego | 2011-2015 | Bildu |
Idoia Aginako | 2015-2019 | Euskal Herria Bildu |
Itziar Biguri | 2019-2023 | Euskal Herria Bildu |
Garraioa aldatu
Eskualdeko Garraioa sareak 2 linea ditu udalerrian:
|
Kirolak aldatu
Urduñako udal pilotalekua 1931. urtean eraiki zen. 40 metro luze da eta 1983. urtea geroztik teilatua du. Udal igerilekuei dagokienez, hiru ditu: 50 metro luzerakoa (olinpiarra), 25 metrokoa eta haurrentzakoa.
Ondasun nabarmenak aldatu
Ondare erlijiosoa aldatu
- Familia Sakratuaren eliza
- Andra Maria eliza
- Antiguako Andra Mariaren santutegia
Ondare zibila aldatu
Jauregiak aldatu
- Diaz Pimienta jauregia
- Mimenza jauregia
- Belasko jauregia
- Ortes de Belasko jauregia
Argazki galeria aldatu
-
Familia Sakratuaren eliza.
-
Andra Maria eliza.
-
Harresia.
-
Antiguako Andra Mariaren santutegia.
-
Aduana zaharraren eraikina Foruen plazan.
-
Udaletxea.
-
Belasko jauregia.
-
Mariaren Konpainiaren ikastetxea.
-
Urduñako geltokia.
Urduñar ospetsuak aldatu
- Francisco Urduña (c. 1489-1550), konkistatzailea.
- Juan Ortiz de Zarate (1521-1576), konkistatzailea eta kolonizatzailea.
- Juan Garai (1528 - 1583), esploratzailea eta kolonizatzailea.
- Andrés de Poza, Poza Lizentziatua goitizenez ezaguna (c. 1530-1595), jakintsua, hizkuntzalaria eta legelaria.
- Pedro Bardezi (1641-1700), frantziskotar misiolaria.
Erreferentziak aldatu
- ↑ a b Euskaltzaindiaren Euskal Onomastikaren Datutegia (EODA) - Urduña
- ↑ a b c d e f g Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
- ↑ «Kaleko erabilera herrialdez herrialde» Euskararen erabilera (Wikipedia).
- ↑ «Etxeko erabilera» Euskararen erabilera (Wikipedia).
Kanpo estekak aldatu
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Bizkaia |