Barrika (herria)

Bizkaiko udalerria

Barrika Bizkaiko udalerria da, Uribe-Kosta eskualdean kokatua. 7,36 km² ditu eta 2016. urtean 1.561 biztanle zituen.

Barrika
 Bizkaia, Euskal Herria
Barrika itsasotik ikusita.
Barrikako bandera

Barrikako armarria

Administrazioa
EstatuaEspainia
ErkidegoaEuskal Autonomia Erkidegoa
LurraldeaBizkaia
EskualdeaUribe Kosta
Izen ofiziala Barrika
AlkateaJosé Madariaga Marín (EAJ)
Posta kodea48650
INE kodea48014
Herritarrabarrikoztarra
Kokapena
Koordenatuak43°24′24″N 2°57′40″W / 43.4066°N 2.961°W / 43.4066; -2.961
Map
Azalera7,77 km²
Garaiera75 metro
Distantzia24 km Bilbora
Demografia
Biztanleria1.533 (2023)
−14 (2022)
alt_left 782 (%51) (%48,7) 747 alt_right
Dentsitatea197,3 bizt/km²
Hazkundea
(2003-2013)[1]
% 23,81
Zahartze tasa[1]% 22,12
Ugalkortasun tasa[1]‰ 39,66
Ekonomia
Jarduera tasa[1]% 77,11 (2011)
Genero desoreka[1]% 1,66 (2011)
Langabezia erregistratua[1]% 8,35 (2013)
Euskara
Euskaldunak[1]% 43,83 (2010)
Kaleko erabilera [2] (2016)
Etxeko erabilera [3]% 24.61 (2016)
Datu gehigarriak
Webguneahttp://www.barrika.net

Bizkaiko udalerri zaharrenetako bat omen da, haren jatorria Barrika etxearekin lotuta dago, Sancho Belak 496n sortua. Kostaldean eta Bilbotik gertu egonda, hazkunde demografiko handia izan du XX. mende amaieran.

Geografia aldatu

 
Airetiko ikuspegia

Kokapena eta sarbideak aldatu

Barrika Bizkaiko kostaldeko sartaldean dago, Uribe Kosta eskualdean. 80 metrora dago itsasmailatik, eta 6,1 Km-ko kostaldea dauka, Butroeko itsasadarrak dauzkan bi kilometroez gain. Biztanleria nahiko barreiatuta dago udalerrian zehar, eta herrigune nagusi bi daude: Elexalde eta Barrika.

Bilbotik 24 kilometrora dago eta komunikazio onak ditu hiriburuarekin. Bilboko Metroa hurbil dago.

Iparraldean Bizkaiko golkoa dago, hegoaldean, Plentzia eta Urduliz; mendebaldean, Sopela; eta ekialdean Butroe ibaiaren itsasadarra.

Auzoak aldatu

 
Barrikako Elexalde auzoa.

Komunikazioak aldatu

Barrika Bilborekin lotua dago Txorierriko korridoreko errepide sarearen bidez eta Bizkaiko eskualde honetan garatu den autobide sarearen bidez. Hiriburuarekin lotzen duten errepideak BI-634 (Getxotik) eta C-6311 (Andraka eta Plentziatik). Mungia eta Urdulizetik ere joan daiteke BI-2120 eta BI-3151 errepideetatik, hurrenez hurren.

Bilboko aireportua ere hurbil dago, Loiun, eta Bilboko superportua Nerbioiko itsasadarraren beste aldean dago, autobide sareak lotuta.

Udalerria aldatu

Barrikak bere elizate izaera ondo mantendu zuen XX mendea ondo sartuta ere. Honek biztanleria udalerritik barreiatuta izatea ekarri zuen. Hala ere, herrigune osatuago bi sortu ziren. Udaletxea eta parrokia zeuden tokian lehen etxe bi gehiago baino ez zeuden.

Herrigune bi hauek garrantzia hartu dute azken garaietan, Bilbotik hurbil egoteak eta, oro har, inguruan dagoen bizi-kalitate onak biztanleriaren hazkunde handia ekarri baitute.

Auzoak, alde zahartzat jo litekeenik ez daukatenak Elexalde eta Goierri dira.

Hidrografia aldatu

 
Barrikako itsasbazterraren ikuspegia.

Barrikatik igarotzen den ibai nagusia Butroe da, herritik igaro orduko itsasadarra dena. Horren parean, badaude erreka txiki batzuk, Butroe edota itsasora doazenak.

Butroek Barrikan jasotzen dituen errekak honakoak dira:

  • Urgoso, Goierritik datorrena eta Lastarri baserrian zegoen errota bat mugitzen zuena.
  • Blaserrota, Gane mendian jaio eta Musrietatik pasatzen dena. Bekoerroeta eta Blaserrota mugitzen zituen.
  • Kukutxe, Butroe ibaian amaitzen da Ardantza baserri alboan. Learrota bolua mugitzen zuen.

Sopelara begira dagoen aldean:

  • Umoso, Gane mendian Agarre baserri alboan jaiotzen dena.
  • Lemosa, Goierriko Arteaga iturrian jaiotzen dena.
  • Errekalde, Kurtzio mendian sortu eta Zabaletxetik doana.

Hondartzak aldatu

Barrikako kostaldean nagusi dira labandegiak, euren azpian hondartzak ere badirela. Plentziatik hurbil leunki jaisten da Txipio Ibarra deritzonera. Hiru hondartza daude udalerrian: Barrikakoa, Meñakoz eta Muriola.

Orografia aldatu

Labandegietatik Goierriraino badaude muino txiki ugari, 200 metrora heltzen ez direnak. Iparretik hegora gailur lerro batek udalerria arro bitan banatzen du, bata Butroi aldera isurtzen duena eta bestea Sopela aldera. Ur muga hori Gane (188 m) eta Kurtzio (139 m) mendiek ezartzen dute.

Mendi hauetako egiak leun jaisten dira ibarretara, eta nekazaritza eta abeltzaintzarako gune egokiak sortzen dituzte. Labandegiek eta mareapeko errasak garrantzi geologiko handia daukate eta mundu osoko ikerlariak erakartzen dituzte.

Ekonomia aldatu

Herriko ekonomia historikoki nekazaritzan, abeltzaintzan eta basoen ustiapenean oinarritu da. Biztanleriak, oro har, zeregin hauetan ziharduen baserrietan. Urbanizazio berrietara etorritako jendeak diru-sarrerak eskualdeko beste lekuetatik edota Bilbotik etortzea ekarri du. Turismoa diru-iturri garrantzitsu bilakatzen ari da.

Lehen sektorea izan da betidanik ekonomiaren oinarria, familia mailan. Baratze txikiak eta behiak ziren nagusi. Merkatu naturalak eskualdekoa eta Bilbokoa ziren. Basoek eta harrobiren batek osatzen zuten sektorea. Arrantzak garrantzia izan zuen, balearena barne.

Gaur egun sektore honek ez dauka lehengo garrantzirik, eta ez da familien diru iturri nagusia izaten.

Bigarren sektorea ez dago garatuta, industriaren bat izan arren.

Hirugarren sektoreari dagokionez, surfak turismoa ekarri du, eta horrek ostalaritza azpiegitura txikia sortarazi du. Bizkaiko kostaldeko alde honen burua, turismoari dagokionez, Plentzia da.

Euskara aldatu

Barrikako Jose Santorkuato hiztunaren testigantza. Euskal Herriko Ahotsak[4][5] proiekturako egindako elkarrizketa, ahozko ondarea jaso eta zabaltzeko.

Barrikako euskara mendebaldeko bizkaieran kokaturik dago, sartaldeko euskararen parte den Uribe Kostako euskaran[6][7].

Historia aldatu

Kurtzioko aztarnategi arkeologikoko aurkikuntzek asturiense garaian lurralde horretan jendea bizi zela frogatzen dute. Aztarnategi honetan peza liktikoez hornitzen ziren.

Elizatearen antolaketa Erdi Aroko Lurralde Lauaren egituraketa politikoarekin baterakoa da. Sancho Velak bere leinu etxea sortu zuen Barrikan 496 urtean, hau Barrikaren sorburua izanik. Honi beste etexe batzuk gehitu zitzaizkion, Barrikako Jaunak zeritzenak bizi zirenetan.

XIII mendean Lope Diaz de Haro Bizkaiko Jaunak Herri Gutuna eman zion herriari. Bertan balearen arrantza aipatzen da. Arrantzaleak Plentziako Kofradian zeuden.

Barrikak 51. jesarlekua eta botoa zeuzkan Gernikako Batzar Nagusietan. Banderizo guden garaian oinaztarrekin bat egin zuen.

1837an 63 etxe zeuden elizatean.

Demografia aldatu

Barrikako biztanleria

Politika aldatu

2015eko maiatzaren 24ko hauteskundeetako emaitzen ondorioz Roberto Muñoz García (EAJ) da Barrikako alkatea, José Madariagaren (EAJ) ondotik. Muñozek alkatetza lortu zuen bere taldearen eta iBarrikaren baiezko botoei esker (5), gehiengo osoaz. EH Bilduren alkategaiak 3, eta Sopela-Barrika Orainenak boz bakarra jaso zuten.

2015eko udal hauteskundeak aldatu

Barrikako udalbatza

Alderdia

2015eko maiatzaren 24a

2011ko maiatzaren 22a

Zinegotziak Boto kopurua Zinegotziak Boto kopurua
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ-PNV)
4 / 9
284 (% 35,02)
3 / 8
263 (% 31,20)
Euskal Herria Bildu (EH BILDU)*
3 / 9
240 (% 29,59)
2 / 8
262 (% 31,08)
Barrikako Independienteak (IBARRIKA)
1 / 9
103 (% 12,70)
2 / 8
157 (% 18,62)
Ahora Sopela-Barrika Orain
1 / 9
71 (% 8,75)
Equo**
0 / 9
64 (% 7,89)
1 / 8
74 (% 8,78)
Alderdi Popularra (PP)
0 / 9
26 (% 3,21)
0 / 8
37 (% 4,39)
Euskadiko Alderdi Sozialista (PSE-EE(PSOE))
0 / 9
23 (% 2,84)
0 / 8
32 (% 3,80)
Ezker Batua-Berdeak (EB-B)
0 / 8
18 (% 2,14)
* 2011n Bildu koalizioa aurkeztu zen.
** 2011n Berdeak alderdia aurkeztu zen.
Datuen iturria: 2015eko Udal hauteskundeak. Behin-behineko emaitzak euskadi.eus webgunean

Monumentuak aldatu

Barrikako eraikinen artean honakoak azpimarra daitezke:

  • Andra Mariaren parrokia eliza, 1052koa.
  • Pedro Gonzales Telmo Deunaren baseliza, 1733koa eta Arabaltza etxearen lurraldean.

Badira leinu etxe interesgarriak, esaterako, Barrika, Txarta, Garramune, Barrikako Konteena eta Elordui Egoitza.

Arkeologia aztarnategia aldatu

Aranbaltza III Goi Paleolitoko aztarnategia Châtelperronientse garaikoa da. Indusketa arkeologikoek 1400 pieza, tresna eraldatuak, fabrikazioko nukleoak, hondarrarrizko tresnak eta gintza horretako hondar ugari berreskuratzeko aukera eman dute, denak izanik duela 30.000 urte baino gehiagokoak[8]. [9]

Jaiak eta ospakizunak aldatu

Barrikoztar ospetsuak aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. a b c d e f g Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
  2. «Kaleko erabilera herrialdez herrialde» Euskararen erabilera (Wikipedia).
  3. «Etxeko erabilera» Euskararen erabilera (Wikipedia).
  4. «Ahotsak.eus, Euskal Herriko hizkerak eta ahozko ondarea» www.ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-06-27).
  5. «Astoa familiako kide bat gehiago - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-06-27).
  6. «Barrika - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-06-27).
  7. «Uribe Kostakoa - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-06-27).
  8. Aranbaltza, Châtelperronientseko aire zabaleko aztarnategi bakarra Penintsula Iberikoan. (2016/08/30). Kantabriako Morín kobazuloko aztarnategiaren ostean, bera da material litiko gehien eta aberatsen dutenetariko bat.
  9. (Ingelesez) A Middle Palaeolithic wooden digging stick from Aranbaltza III, Spain

Kanpo estekak aldatu

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa