Olaberria

Gipuzkoako udalerria

Olaberria[1] Gipuzkoako hegoaldeko udalerri bat da, Goierri eskualdean. 945 biztanle zituen 2016. urtean, eta 6,92 km2.

Olaberria
 Gipuzkoa, Euskal Herria
Olaberria, Gipuzkoa, Euskal Herria.jpg
Herrigunea eta biribilgunea.

Olaberriko bandera

Olaberriko armarria

Administrazioa
Estatua Espainia
Erkidegoa Euskal Autonomia Erkidegoa
Lurraldea Gipuzkoa
Eskualdea Goierri
Izen ofiziala Olaberria
Alkatea D. Jokin Garmendia Asurabarrena (en) Itzuli
Posta kodea 20212
INE kodea 20058
Herritarra olaberritar[1]
Kokapena
Koordenatuak 43° 01′ 37″ N, 2° 12′ 13″ W / 43.0269°N,2.2037°W / 43.0269; -2.2037Koordenatuak: 43° 01′ 37″ N, 2° 12′ 13″ W / 43.0269°N,2.2037°W / 43.0269; -2.2037
Azalera 6,92 km2
Garaiera 342 metro
Distantzia 45 km Donostiara
Demografia
Biztanleria 953 (2019)
Green Arrow Up.svg8 (2018)
Dentsitatea 136,56 biztanle/km²
Hazkundea
(2003-2013)[2]
Green Arrow Up.svg% 4,67
Zahartze tasa[2] % 20,39
Ugalkortasun tasa[2] ‰ 38,67
Ekonomia
Jarduera tasa[2] % 77,36 (2011)
Genero desoreka[2] % 6,36 (2011)
Langabezia erregistratua[2] % 9,83 (2013)
Kultura
Euskaldunak[2] % 50,87 (2010)
Euskararen erabilera[3] % 18,9 (2011)
Datu gehigarriak
Sorrera 1804. urtea
Webgunea https://www.olaberria.eus/

Udalerriak bata bestearengandik urrunduak dauden bi herrigune ditu: mendi gorenean, jatorrizko landa eremuko herrigunea; eta behealdean, N-1 errepidearen alboan, industria eremuko Ihurre langile klaseko auzoa.

IzenaAldatu

Olaberria izenaren bukaerako –a artikulua da. Hortaz, udalerriaren izena erabiltzean, honako hau da bidea: Olaberria, Olaberriarekin, Olaberrian...; baina Olaberriko, Olaberritik, Olaberrira... Era berean, izen honek bere azken –a galtzen du ondoan beste determinatzaile bat edo adjektiboa daramanean; adibidez: Olaberri maitea, Olaberri osoan, Gure Olaberri hau...[1]

GeografiaAldatu

Olaberria Beasainek, Lazkaok eta Ordiziak osatzen duten hirigunearen hego-mendebaldean dago kokaturik, Donostia eta Gasteiz lotzen dituen N-1 errepideak eta Beasain Zumarragarekin lotzen duen GI-632 errepideak bat egiten duten tokitik hurbil. 300 metro inguruko garaiera duen muinotxo baten gainean dago. Muinoak Oria ibaia du iparraldean, eta ekialde zein mendebaldean Oriaren bi ibaiadarrek inguratzen dute. Hegoalderantz muinoak Atxartiko Gainaren mendilerroarekin egiten du bat.

Udalerri mugakideakAldatu

AuzoakAldatu

 
Herrigune zaharraren ikuspegia.

Gaur egun, Olaberriak bi herrigune ditu, biak ere nortasun eta klase sozial ezberdinekoak:

  • Herrigune zaharra, mendi kaskoan eta landa eremuan, baserri girokoa. Hor daude eliza, udala eta pilotalekua, eta 1990eko hamarkadatik aurrera maila ekonomiko oparoko etxebizitza familiabakarrak ere eraiki dira, nagusiki bertako giro lasai eta atsegina dela eta, bai eta Goierri inguruko ikuspegi ederrak daudelako.
  • Herrigune berria, Ihurre izenekoa, N-1 errepidearen alboan eta Beasain eta Idiazabal udalerrien artean kokatua. Jatorriz hor baserriak egon arren, 1960ko hamarkadaren hasieran langile klaseko jendearen etorrerarekin osatua, horietako asko Nafarroa Garaikoak eta Espainiako hainbat lurraldetatik etorriak, nagusiki bertan dagoen Aristrain altzairutegian (Arcelor Mittal) lan egitera, horregatik auzo honen zati handi bat osatzen duten langile etxebizita blokeei Goierrin "Aristrainen etxeak" deitzen zaie, enpresak bere langileen bizileku izan zitezen eraiki baitzituen. Aristrainez gain, hainbat industria, lantegi eta merkatal-gune ere badaude, bai eta herriko igerilekua ere.

Bi auzo nagusi horiez gainera, hiru auzo txiki daude:

  • Aranguren
  • Errekalde
  • Gainera

HistoriaAldatu

Erdi Aroan, Areriako Bailararen barruan zegoen lurralde hau, orduko Lazkao, Gabiria, Zumarraga, Ezkio-Itsaso eta Arriaran (Beasain) herrixkekin batera. Garai hartan, Zeba izen zaharra zuen; izan ere, Olaberria izenak aurrekoa ordezkatu zuen XV. mendearen bigarren erdialdean.

1804ko urriaren 15ean herria ofizialki Lazkaotik banandu zen.[4]

AzpiegiturakAldatu

JustiziaAldatu

  • Bake epaitegia[5]

HezkuntzaAldatu

KirolaAldatu

KulturaAldatu

DemografiaAldatu

 
Ihurre auzoa. "Aristrainen etxeak".

XX. mendearen lehen erdialdean biztanle kopuru egonkorra mantendu ondoren, 1950eko eta 1960ko hamarkadetan Olaberriak hirukoiztu egin zuen populazioa, 1.500 biztanle inguru ere izan zituen. Ordutik aurrera gainbehera hasi zen eta XX. mendearen bukaerarako 900 biztanle inguru zituen. XXI. mendearen hasieran hazkundeari ekin zion berriro. 2019. urtean 914 biztanle zituen, horietatik %27,02k 65 urte edo gehiago zituen eta atzerrian jaiotakoak %8,97 ziren.[11]

Olaberriko biztanleria

EkonomiaAldatu

2017an honela banatzen ziren sektore ekonomikoak: Lehen sektorea BEGaren %19,7. Bigarren sektorea %79,6. Hirugarren sektorea %19,7. Eraikuntza %0,5.[11]

PolitikaAldatu

 
Olaberriko udaletxea.

2011ko udal hauteskundeakAldatu

2011ko maiatzaren 22ko hauteskundeetako emaitzen ondorioz Olaberriko alkatea OEO taldeko Jokin Garmendia Asurabarrena da.

Olaberriako udalbatza

Alderdia

2011ko maiatzaren 22

Zinegotziak Boto kopurua
OEO (Independienteak)
4 / 7
230 (% 40,71)
Bildu
2 / 7
135 (% 23,89)
OHE (Independienteak)
1 / 7
106 (% 18,76)
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ)
0 / 7
50 (% 8,85)
Datuen iturria: Hauteskundeen emaitzak euskadi.net webgunean

2015eko udal hauteskundeakAldatu

2015eko udal hauteskundeetan hauek izan ziren emaitzak: OEO taldeak 336 boto (5 zinegotzi). EH Bilduk 122 boto (zinegotzi 1). OHE taldeak 87 boto (zinegotzi 1). PSE-EEk 19 boto.[12][13] Jokin Garmendia izendatu zuten alkate.[14]

2019ko udal hauteskundeakAldatu

2019ko udal hauteskundeetan hauek izan ziren emaitzak: OEO taldeak 328 boto (5 zinegotzi). EH BIlduk 188 boto (2 zinegotzi). PSE-EEk 24 boto.[15] Jokin Garmendia izendatu zuten alkate.[16]

AlkateakAldatu

Alkatea Agintaldia Alderdia
Txomin Mendoza Perez 1999-2011
2003-2007
2007-
OEO
Jokin Garmendia Asurabarrena 2011-2015

2015-2019

2019-

OEO

EuskaraAldatu

Olaberriko Pedro Aranbururen[17] testigantza, herriaren, eskolaren eta doktrinaren ingurukoa. Euskal Herriko Ahotsak[18][19] proiekturako egindako elkarrizketa, ahozko ondarea jaso eta zabaltzeko.

Gipuzkeraren[20] aldaera bat da Olaberriko euskara, zehazki, sartaldeko gipuzkeran[21] katalogaturik dagoen Goierriko euskara[22] da herrian hitz egiten dena. Datuen arabera, herriko euskaldunak %50.87 dira, eta euskararen erabilera %18.9 da.

Eustaten arabera, 2016an herritar euskaldunak %58,01 ziren.[11]

Sakontzeko, irakurri: «Goierriko hizkera»

Ondasun nabarmenakAldatu

Olaberritar ospetsuakAldatu

ErreferentziakAldatu

  1. a b c Euskaltzaindia. (PDF) 140. arauaː Gipuzkoako herri-izendegia. .
  2. a b c d e f g Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
  3. «UEMA-Atlasa» Euskararen erabilera (UEMA).
  4. «Historia» Olaberria . Noiz kontsultatua: 2020-06-27.
  5. «Bake epaitegia» Olaberria . Noiz kontsultatua: 2020-06-27.
  6. a b «Hezkuntza» Olaberria . Noiz kontsultatua: 2020-06-27.
  7. «Haurreskolak - Haurreskolako datuak» www.haurreskolak.eus . Noiz kontsultatua: 2020-06-27.
  8. a b «Gazteria» Olaberria . Noiz kontsultatua: 2020-06-27.
  9. a b c «Kirola» Olaberria . Noiz kontsultatua: 2020-06-27.
  10. «Liburutegia» Olaberria . Noiz kontsultatua: 2020-06-27.
  11. a b c «Web Eustat. Olaberriako datu estatistikoak» eu.eustat.eus . Noiz kontsultatua: 2020-06-27.
  12. www.euskadi.eus . Noiz kontsultatua: 2020-06-27.
  13. «Olaberria bitasunerantz» Goierriko Hitza 2019-05-22 . Noiz kontsultatua: 2020-06-27.
  14. «Jokin Garmendia: "Dena zaharberritu eta XXI. mendera iritsi nahi dugu Olaberrian"» Goierriko Hitza 2015-10-27 . Noiz kontsultatua: 2020-06-27.
  15. www.euskadi.eus . Noiz kontsultatua: 2020-06-27.
  16. «Makilak aldatu dira eskuz» Goierriko Hitza 2019-06-17 . Noiz kontsultatua: 2020-06-27.
  17. «Aranburu Jauregi, Pedro - Ahotsak.eus» ahotsak.eus . Noiz kontsultatua: 2018-09-27.
  18. «Ahotsak.eus, Euskal Herriko hizkerak eta ahozko ondarea» www.ahotsak.eus . Noiz kontsultatua: 2018-09-27.
  19. «Dotrina ikasgai nagusi - Ahotsak.eus» ahotsak.eus . Noiz kontsultatua: 2018-09-27.
  20. «Erdialdekoa - Gipuzkera - Ahotsak.eus» ahotsak.eus . Noiz kontsultatua: 2018-09-12.
  21. «Sartaldekoa (G) - Ahotsak.eus» ahotsak.eus . Noiz kontsultatua: 2018-09-12.
  22. «Goierrikoa - Ahotsak.eus» ahotsak.eus . Noiz kontsultatua: 2018-09-12.
  23. «San Joan Bataiatzailearen eliza. Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria» www.euskadi.eus . Noiz kontsultatua: 2020-06-27.
  24. «Olaberria» www.olaberrikoudala.org . Noiz kontsultatua: 2020-06-27.
  25. «Gurutze Deunaren baseliza. Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria» www.euskadi.eus . Noiz kontsultatua: 2020-06-27.
  26. «Olaberria» www.olaberrikoudala.org . Noiz kontsultatua: 2020-06-27.
  27. «Olaberria» www.olaberrikoudala.org . Noiz kontsultatua: 2020-06-27.
  28. «Olaberria» www.olaberrikoudala.org . Noiz kontsultatua: 2020-06-27.
  29. «Olaberria» www.olaberrikoudala.org . Noiz kontsultatua: 2020-06-27.

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo estekakAldatu

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Gipuzkoa