Bernedo
Bernedo Arabako hego-ekialdeko udalerri bat da, Arabako Mendialdekoa. Gasteizen hego-ekialdean dago, eta mugakide ditu Trebiñu eta Nafarroa Garaia ere. Udalerriko herriburua izen bereko herria da.
Bernedo | |||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
![]() | |||||||||||
![]() | |||||||||||
| |||||||||||
Administrazioa | |||||||||||
Estatua | Espainia | ||||||||||
Erkidegoa | Euskal Autonomia Erkidegoa | ||||||||||
Lurraldea | Araba | ||||||||||
Eskualdea | Mendialdea | ||||||||||
Izen ofiziala | ![]() | ||||||||||
Alkatea | Javier Moraza Perez (Euzko Alderdi Jeltzalea) | ||||||||||
Posta kodea | 01.118 | ||||||||||
INE kodea | 01016 | ||||||||||
Herritarra | bernedar | ||||||||||
Kokapena | |||||||||||
Koordenatuak | 42°37′36″N 2°29′53″W / 42.6267°N 2.4981°W | ||||||||||
![]() | |||||||||||
Azalera | 130,4 km2 | ||||||||||
Garaiera | 709 metro | ||||||||||
Distantzia | 38 km Gasteiza | ||||||||||
Demografia | |||||||||||
Biztanleria | 560 (2022)![]() | ||||||||||
| |||||||||||
Dentsitatea | 3,95 biztanle/km² | ||||||||||
Hazkundea (2003-2013)[1] | ![]() | ||||||||||
Zahartze tasa[1] | % 16,56 | ||||||||||
Ugalkortasun tasa[1] | ‰ 22,73 | ||||||||||
Ekonomia | |||||||||||
Jarduera tasa[1] | % 84,29 (2011) | ||||||||||
Genero desoreka[1] | % -1,85 (2011) | ||||||||||
Langabezia erregistratua[1] | % 5,12 (2013) | ||||||||||
Euskara | |||||||||||
Euskaldunak[1] | % 16,08 (2010) | ||||||||||
Kaleko erabilera [2] | % (2016) | ||||||||||
Etxeko erabilera[3] | % 6.0 (2016) | ||||||||||
Datu gehigarriak | |||||||||||
Sorrera data | 1182 | ||||||||||
Webgunea | http://www.bernedo.org/ |
Geografia aldatu
Ingurune naturala eta klima aldatu
Toloño mendilerrotik iparraldera dagoen lautadatxo garai batean kokatua dago, San Tirso (1.334 m) eta Peña Alta (1.249 m) mendiak udalerriaren hegoaldeko ertzean daude.
Udalerriak Izkiko Natura Parkearen zati handiena osatzen du. Honako mendiek mugatzen dute Bernedo: Kapildui (1.175 m), iparraldean; Muela (1.056 m), hego-ekialdean; San Justi (1.028 m), ekialdean; eta Belabia (970 m), hego-mendebaldean.
Ega ibaiak zeharkatzen du udalerria.
Udalerri mugakideak aldatu
- Iparraldean: Gasteiz, Burgu, Iruraitz-Gauna eta Dulantzi.
- Hegoaldean: Kripan eta Nafarroa Garaiko Lapoblacion; azken horrekin, Bernedoko mendatearen bidez dago lotuta.
- Ekialdean: Arraia-Maeztu, Kanpezu eta Nafarroa Garaiko Marañon.
- Mendebaldean: Trebiñu.
Historia aldatu
1025eko Donemiliagako goldea agirian jada ageri den arren,[4] Antso Jakitunak hiribildu-forua 1182an eman zion Bernedori. Herria sortzeko arrazoien artean aipatu beharrekoak dira, batetik, lekua komunikazio-bide zenbaiten elkargunean zegoela eta, bestetik, kokatua dagoen mendixkako gazteluak izaera estrategiko-defentsiboa ematen ziola. Herri gotortuak Nafarroako Erresuman barna iraun zuen 1476. urtera arte.
1556an jada Navarrete Bernedori zegokion. Durruma Kanpezu eta Kinta (Urturi barne) 1965ean batu ziren eta Arluzea-Markiz izenpean bilduta zeuden Markiz, Arluzea, Berrozi, Okina, Urarte eta Izartza, aldiz, 1976an. Orduan ezarri zen udalerriak gaur egun daukan lur-eremua.
Ekonomia aldatu
Banaketa administratiboa aldatu
13 herrik osatzen dute Bernedo udalerria:
Demografia aldatu
Bernedoko biztanleria |
---|
![]() |
Datu-iturria: www.ine.es |
Politika aldatu
Udal hauteskundeak aldatu
2011ko maiatzaren 22ko hauteskundeetako emaitzen ondorioz (EAJk 5 zinegotzi eskuratu zituen, eta PP alderdiak 2 zinegotzi), EAJko Juana Velasco hautatu zuten alkate.
2015eko udal hauteskundeetan EAJ alderdiak 4 zinegotzi eskuratu zituen, eta zinegotzi bana izan zuten Euskal Herria Bildu koalizioak, Bernedo Bizirik herri plataformak eta PP alderdiak. EAJko Ana Villasante hautatu zuten alkate.
Bernedoko udalbatza | |||||
Alderdia |
2015eko maiatzaren 24 |
2011ko maiatzaren 22 | |||
Zinegotziak | Boto kopurua | Zinegotziak | Boto kopurua | ||
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ) | 4 / 7 |
5 / 7 |
|||
Euskal Herria Bildu | 1 / 7 |
||||
Asamblea Vecinal Bernedo Bizirik | 1 / 7 |
||||
Alderdi Popularra (PP) | 1 / 7 |
2 / 7 |
|||
Datuen iturria: Hauteskundeen emaitzak euskadi.net webgunean |
Alkateak aldatu
Hauek izan dira Bernedoko azken alkateak:
Alkatea | Agintaldi hasiera | Agintaldi amaiera | Alderdia[5] | |
Jose Domaica Presa[5] | 1979 | 1983 | Euzko Alderdi Jeltzalea | |
Eladio Marañon San Vicente[5] | 1983 | 1987 | Euzko Alderdi Jeltzalea | |
Jose Ignacio Saenz del Castillo Antoñana[5][6] | 1987 | 1991 | Euzko Alderdi Jeltzalea | |
Jose Ignacio Saenz del Castillo Antoñana[5] | 1991 | 1995 | Euzko Alderdi Jeltzalea | |
Jose Ignacio Saenz del Castillo Antoñana[5] | 1995 | 1999 | Euzko Alderdi Jeltzalea | |
Jose Ignacio Saenz del Castillo Antoñana[5] | 1999 | 2003 | Euzko Alderdi Jeltzalea | |
Jose Ignacio Saenz del Castillo Antoñana[5][7] | 2003 | 2007 | Euzko Alderdi Jeltzalea | |
Juana Velasco Arroniz[5][8] | 2007 | 2011 | Euzko Alderdi Jeltzalea | |
Juana Velasco Arroniz[5][9][10][11] | 2011 | 2015 | Euzko Alderdi Jeltzalea | |
Ana Villasante Ruiz de Arcaute[5][12][13][14] | 2015 | 2019 | Euzko Alderdi Jeltzalea | |
Ruben Martinez Crespo[5][15][16][17][18][19] | 2019 | 2023 | Euzko Alderdi Jeltzalea | |
Javier Moraza Perez[20] | 2023 | Jardunean | Euzko Alderdi Jeltzalea |
Garraioa aldatu
Araba Bus sareko eta lineek zerbitzua ematen diote udalerri honi:
|
Gainera, Eskualdeko Garraioa sareak 4 linea ditu udalerrian:
|
Azpiegiturak aldatu
Kultura aldatu
Jaiak aldatu
- Corpus Christi eguneko prozesioa Markizen, Baleztarien Prozesioa ere deitua.
- Mendekoste egunean, San Tirsorako erromeria.
Ondasun nabarmenak aldatu
- Bernedoko hirigune historikoaren esparru arkeologikoa: Euskal Autonomia Erkidegoko Kultura Ondarearen Zerrenda Orokorrean sartuta dago, monumentu multzo izendapenaz kultura ondasun gisa[21]. Erdi Aroko hirigunea harresiek inguratua dago. Bost kale daude bertan: iparraldetik hegoaldera Beheko kalea, Erdiko kalea, Sarrea kalea eta Kale Nagusia (biek bi aldeetatik sartu-ateratzeko ate bana daukatelarik) eta Gazteluaren kalea. Kale horien trazadura mendebaldetik ekialderakoa da, Arabako herrietan maiz aurkitzen ez den trazaketa zentzua. Ekialdean beste bi kale daude orientazio hori apurtzen dutenak (iparraldetik hegoaldera doazenak, alegia): Herreria kalea eta Suso kalea. Horren hasiera Elizaren portikotik abiatzen da (Plaza Nagusian). Eliza herriaren erdialdean dago. Erdi Aroko ezaugarri zenbait gordetzen ditu oraindik ere: kaleak oso meharrak dira eta "partzelazio gotikoa" izenekoaren aztarnak gelditzen dira, bereziki Beheko kaleak eta Erdiko kaleak osatzen duten etxadi bikoitzetan ikus daitezkeenak. Erdi Aroko beste zenbait alderdi interesgarri Elizan eta Gazteluan ikus daitezke. Elizak portada erromanikoa dauka, XIII. mendekoa, eliza eraiki zenekoa. Gaztelua herria sortu aurretik eraikia zegoen jadanik, eta haren zimenduak eta dorreen oinarriak gelditzen dira.
- Markizko San Joan baseliza erromanikoa, Kultura Ondasun sailkatua.
- Arluzeko San Martin eliza gotikoa, XVI. mendekoa.
- Okon baseliza, Bernedoko herrigunearen eta Villafríaren artean kokatutakoa.
-
Natibitatearen elizako ataria
Bernedar ezagunak aldatu
- Nicolas Armentia Ugarte (Bernedo, 1845-La Paz, 1909), frantziskotarra, XIX. mendeko Amerikako geograforik garrantzitsuena izan zen, baita La Pazeko gotzaina ere[22].
- Pablo Alegria Iriarte (Kinta, 1876-Çorlu 1939) apaiza, Zoroluseko gotzaina izana[23].
Erreferentziak aldatu
- Edukiaren zati bat monumentu hau sailkatutako kultura-ondasun izendatzen duen lege testutik hartu da. Izan ere, testua jabari publikokoa da eta ez du jabetza intelektualik, Espainiako Jabetza Intelektualaren Legeko 13. artikuluan xedatu denez (Espainiako Aldizkari Ofiziala, 97. zenbakia, 1996-04-22).
- ↑ a b c d e f g Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
- ↑ «Kaleko erabilera herrialdez herrialde» Euskararen erabilera (Wikipedia).
- ↑ «Etxeko erabilera» Euskararen erabilera (Wikipedia).
- ↑ Arabarriren Bernedoko harresien plan zuzentzailea
- ↑ a b c d e f g h i j k l (Gaztelaniaz) «Base de datos de Alcaldes y Concejales:: Ministerio de Política Territorial y Función Pública ::» www.mptfp.gob.es (Noiz kontsultatua: 2020-03-21).
- ↑ «Sáenz, José» Auñamendi Eusko Ikaskuntza (Noiz kontsultatua: 2023-09-24).
- ↑ (Gaztelaniaz) «El PNV logra en Campezo su quinta presidencia en las Cuadrillas alavesas» El Correo 2007-10-10 (Noiz kontsultatua: 2023-09-24).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Por orden de la señora alcaldesa» El Correo 2008-04-27 (Noiz kontsultatua: 2023-09-24).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Localidades condenadas a la incomunicación» Diario de Noticias de Álava 2014-04-18 (Noiz kontsultatua: 2023-09-23).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Bernedo acude a San Tirso» Diario de Noticias de Álava 2014-06-10 (Noiz kontsultatua: 2023-09-23).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Acusan a la alcaldesa de Bernedo de beneficiarse de las obras de Navarrete» Naiz 2015-01-16 (Noiz kontsultatua: 2023-09-23).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Diputación alavesa y Ayuntamiento de Oyón estudian medidas para fomentar el empleo» Europa Press 2015-10-23 (Noiz kontsultatua: 2023-09-22).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Bernedo y Kuartango, cada vez más cerca» Diario de Noticias de Álava 2016-04-11 (Noiz kontsultatua: 2023-09-22).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Artolazabal analiza con alcaldesa de Bernedo la atención a mayores» Diario de Noticias de Álava 2017-06-05 (Noiz kontsultatua: 2023-09-23).
- ↑ «Bernedoko alkateak festa "eskuetatik joan" zitzaiela aitortu du, baina ez du dimititu - Mendialdea» Alea 2022-02-02 (Noiz kontsultatua: 2023-09-25).
- ↑ (Gaztelaniaz) «El alcalde de Bernedo pide perdón: La cena “se nos fue de las manos”» Gasteiz Hoy 2022-02-01 (Noiz kontsultatua: 2023-09-22).
- ↑ (Gaztelaniaz) «El alcalde de Bernedo reconoce su error al participar en la fiesta del sábado» Diario de Noticias de Álava 2022-02-02 (Noiz kontsultatua: 2023-09-22).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Alcalde de Bernedo: "Cometimos un error humano. Pongo mi cargo a disposición del gobierno municipal"» EITB 2022-02-02 (Noiz kontsultatua: 2023-09-22).
- ↑ (Gaztelaniaz) «El alcalde del PNV en Bernedo pone su cargo a disposición del Ayuntamiento tras participar en una fiesta multitudinaria» Europa Press 2022-02-02 (Noiz kontsultatua: 2023-09-22).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Todos los alcaldes y alcaldesas de Álava, pueblo a pueblo» Diario de Noticias de Álava 2023-06-18 (Noiz kontsultatua: 2023-09-21).
- ↑ Bernedoko hirigunearen izendapena EHAAn
- ↑ «Armentia Ugarte, Nicolás de» Auñamendi Eusko Ikaskuntza (Noiz kontsultatua: 2020-04-12).
- ↑ «Alegría Iriarte, Pablo» Auñamendi Eusko Ikaskuntza (Noiz kontsultatua: 2020-04-12).
Ikus, gainera aldatu
Kanpo estekak aldatu
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Wikiatlasa |
- (Gaztelaniaz) Bernedoko Udalaren webgunea
- (Gaztelaniaz) Bernedo Auñamendi entziklopedian
- (Gaztelaniaz) Bernedoko harresiei buruzko ikerketa euskonews.com webgunean