Sopela

Bizkaiko udalerria

Sopela[2] Bizkaiko iparraldeko udalerri bat da, Uribe eskualdeko herriburua. 8,42 km² ditu, eta 12.592 biztanle.

Sopela
 Bizkaia, Euskal Herria
Sopelako Arriatera hondartza.
Sopelako bandera

Sopelako armarria

Administrazioa
EstatuaEspainia
ErkidegoaEuskal Autonomia Erkidegoa
LurraldeaBizkaia
EskualdeaUribe Kosta
Izen ofiziala Sopela[1]
AlkateaGuruzne Carrasson Torrontegi (EH Bildu)
Posta kodea48600
INE kodea48085
Herritarrasopelar, sopeloztar[2]
Kokapena
Koordenatuak43°22′53″N 2°58′56″W / 43.381388888889°N 2.9822222222222°W / 43.381388888889; -2.9822222222222
Map
Azalera8,4 km²
Garaiera30 metro
Distantzia20 km Bilbora
Demografia
Biztanleria14.872 (2023)
237 (2022)
alt_left 7.034 (%47,3) (%46) 6.844 alt_right
Dentsitatea1,78 bizt/km²
Hazkundea
(2003-2013)[3]
% 19,12
Zahartze tasa[3]% 19,83
Ugalkortasun tasa[3]‰ 43,76
Ekonomia
Jarduera tasa[3]% 77,84 (2011)
Genero desoreka[3]% 1,18 (2011)
Langabezia erregistratua[3]% 10,17 (2013)
Euskara
Euskaldunak[3]% 39,32 (2010)
Kaleko erabilera [4] (2016)
Etxeko erabilera [5]% 21.43 (2016)
Datu gehigarriak
Webguneahttp://www.sopela.eus

Geografia

aldatu
 

Sopela kostaldeko herria da. Iparraldean eta ipar-mendebaldean Kantauri itsasoa dauka; Barinatxe, Arriatera, Atxabiribil eta Meñakoz hondartzak (mendebaldetik ekialdera) itsasorantz joz. Mendebaldean, kostaldetik, Getxorekin muga egiten du. Hego-mendebaldean Berangorekin dauka muga eta tartean Urkogane, Sopelanabaso eta Saiherri mendi baxuak daude. Hegoaldean eta ekialdean Urdulizekin elkartzen da eta Santa Mariñe haitza partekatzen dute. Ipar-ekialdean Goierrirekin, ekialdeko kostaldetik, aldiz, Barrika da mugakidea.

Udaletxea hartzen da herriaren erdigunetzat, eta koordenatu hauek ditu: 23º 22' 54'' N - 2º 58' 51,5'' W.

Auzoak

aldatu
 
Sopelako San Pedro eliza .

Auzo nagusia erdiguneko Moreaga da. Haren hego-ekialdean Ugeraga auzoa dago, eta, hego-mendebaldean, Larrabasterra. Halaber, hainbat auzo daude kostatik gertuago, besteak beste, Arriatera edo Sopelmar.

Arriatera eta Sopelmar aldeko etxebizitzak dira garestienak, itsasaldean baitaude, gehienek itsasora bista zuzenak dituztela, eta guztiak urbanizazio pribatuetan sartuta.

Mugakideak

aldatu

Sopelaren udal mugakideak, honako hauek dira: Getxo, Berango, Urduliz eta Barrika.

Historia

aldatu

Inork ez daki Sopela herria zein urtetan sortu zen zehazki; baina, historiaurreko aztarna arkeologikoak ugariak direnez, Bizkaiko herri zaharrenetakoa dela uste da.

1980ko hamarkadatik aurrera Sopelak inoiz izandako hazkunde handiena izan du, eta gaur egun 13.000 biztanle inguru ditu. Ordutik, Sopela Bizkaiko dirudunen herri gogokoenetariko bat bilakatu da, eskaintzen dituen zerbitzuengatik eta Bilborekin dituen loturengatik.

Biztanleriaren gehiengoa herrian bertan bizi bada ere, Bizkaiko turismo tasa handienetakoa duen herria da. Gainera, estatu osoko BPG gorenetakoa eta etxebizitza garestienetakoa duen udalerria da.

Demografia

aldatu

XX. mendearen lehen erdialdean hazkunde motela izan zuen Sopelak. 1960ko eta 1970eko hamarkadetan, ordea, Espainiatik etorritako immigrazioa zela eta, ez zuen inguruko beste udalerri batzuek izan zuten hazkunde handi bera, baina 1970eko hamarkadatik aurrera nabarmen hazi zen.

XXI. mendearen lehen urteetan aurrera jarraitu zuen hazten, motelxeago bazen ere.


Sopelako biztanleria urteetan zehar

Unable to compile EasyTimeline input:

EasyTimeline 1.90


Timeline generation failed: 1 error found
Line 29: text: 2022

- BarData attribute missing. Specify either 'bar' of 'barset'.

 



Politika

aldatu
 
Sopelako udaletxea

Askotan, Bizkaiko Foru Aldundiaren zein Eusko Jaurlaritzaren eta Sopelako Udalaren arteko desadostasunek haserre handia sortu dute.[erreferentzia behar] Gainera, Bizkaian biztanle tasari begira aurrekontu handienetarikoa duen udalerria da.

Udal hauteskundeak

aldatu

2015eko maiatzaren 24ko hauteskundeetako emaitzen ondorioz Gontzal Hermosilla Ramos (EAJ) hautatu zuten Sopelako alkate. Hermosillak alkatetza lortu zuen bere taldearen eta PSE-EEren baiezko botoei esker (8). EH Bilduren alkategaiak 6, Denok Baterarenak 2, eta Sopela-Barrika Orainenak boz bakarra lortu zuten. Gehiengo osorik inork ez zuenez lortu, boto gehien lortutako zerrendak lortu zuen alkatetza.

2019ko udal hauteskundeetan emaitzak ez ziren askorik aldatu, eta berriro EAJ alderdiko alkate bat hautatu zuten, Josu Landaluze Zarandona. Ordukoan, alkateak PSE-EE eta Denok Batera taldeen sostengua jaso zuen.

Sopelako udalbatza

Alderdia

2015

2019

Zinegotziak Boto kopurua Zinegotziak Boto kopurua
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ-PNV)
7 / 17
2.565 (% 40,15)
7 / 17
2.732 (% 38,34)
Euskal Herria Bildu (EH Bildu)
6 / 17
1.977 (% 30,94)
6 / 17
2.352 (% 33,01)
Ahora Sopela-Barrika Orain -> Ahal Dugu
1 / 17
336 (% 5,26)
2 / 17
889 (% 12,48)
Euskadiko Alderdi Sozialista (PSE-EE(PSOE))
1 / 17
341 (% 5,35)
1 / 17
568 (% 7,97)
Denok Batera (DB-TU)
2 / 17
642 (% 10,05)
1 / 17
391 (% 5,49)
Datuen iturria: Hauteskundeen emaitzak euskadi.eus webgunean
Grafiko hau ezin da une honetan ikusi, software arazo bat dela eta. Lanean ari gara ahalik eta lasterren grafikoak berriro erakutsi ahal izateko.

Alkateen zerrenda

aldatu
Alkatea Agintaldi hasiera Agintaldi amaiera Alderdia
Imanol Garay 2003 2011 Euzko Alderdi Jeltzalea
Saioa Villanueva Zarandona 2011 2015 Bildu
Gontzal Hermosilla Ramos 2015 2019 Euzko Alderdi Jeltzalea
Josu Landaluze Zarandona 2019 Jardunean Euzko Alderdi Jeltzalea

Ordezkaritza kontsularra

aldatu

Sopelan Pakistanen kontsulatua dagoela, Sopela da, hiriburuetatik kanpora, beste estatu baten ordezkaritza ofiziala duen Euskal Herriko udalerri bakarra.

Azpiegiturak

aldatu

Hezkuntza

aldatu

Sopela azpiegituraz ondo hornituta dago hezkuntza arloan. Unibertsitatez kanpoko eskaintza osoa du, eta herrian bost ikastetxe daude:

  • Sopelako haur eskola
  • Zipiriñe eskola publikoa
  • Iberre ikastetxea
  • Ander Deuna ikastola
  • Helduen hezkuntzako ikastetxea

Guztira, 2.800 ikasle inguru daude gaur egun Sopelan matrikulatuta; horietatik % 90, D ereduan.

Garraioa

aldatu

Sopelak kokapen estrategikoa du. Bilbotik 20 minutura dago, eta Gasteiztik nahiz Donostiatik 50 minutura. Bilborekin konektatzen duen autobide zuzena du, bai eta garraiobide sare ona ere.

Metroa

aldatu
Sakontzeko, irakurri: «Bilboko metroa»

Bilboko metroaren 1. lineak zeharkatzen du Sopela, eta udalerrian hurrengo geltokiak ditu:

Biak Bizkaiko Garraio Partzuergoaren 3. tarifa-gunean daude eta 20 minutuan behin ditu trenak Bilbora. Sopela - Bilbo ibilbidea 35 minutukoa da.

Autobusa

aldatu

Sopelbus hiri-barruko autobus zerbitzua da, Sopelako udalaren menpe dagoena. Larrabasterra / Arriatera / Hondartzak / Ugeraga / Moreaga / Erdigunea lotzen ditu.

Bizkaibus hiri-arteko zerbitzuko hurrengo lineak zeharkatzen du udalerria:


  • A3451: Areeta - Armintza
  • A3531: Sopela - Mungia - Gatika

Kultura

aldatu

Euskara

aldatu
Sopelako Bene[6] eta Bitoria Markaida[7] ahizpen pasartea, euskarazko izenen debekuaren ingurukoa. Euskal Herriko Ahotsak[8][9] proiekturako egindako elkarrizketa, ahozko ondarea jaso eta zabaltzeko.

Uribe Kostako mankomunitateak 2012. urtean egindako inkesta baten arabera, eskualdeko udalerri euskaldunena da. Gainera, herriko kultura eta kirola arloetako eskaintzaren zati handi bat euskaraz da.

Euskaltzaindiaren ikerketek erakutsi dute Sopelako euskarak, bizkaieraren barruan, forma berezia duela. 1987. urtean Sopelako euskararen nondik norakoak dokumentua kaleratu zuten. Zehatzago, bizkaieraren barruan, sartaldeko hizkera[7] nagusi da bertan, Uribe Kostakoa[6][8].

Euskaltegi zerbitzua ere badu:

  • Sopelako Udal Euskaltegia
  • Sopelako AEK

Jaiak eta ospakizunak

aldatu

Sopelako patroi nagusia San Petri da, herrigunean dagoen elizaren patroia baita (ekainaren 29a) eta Larrabasterra auzoko patroia, berriz, Karmengo Ama, bertan dagoen baseliza dela eta (uztailaren 16a). Hala ere, beste bi baselizak euren patroia eta jaia ere badauzkate, Santa Mariñek uztailaren 18an (arrazoi politikoak zirela eta 20ra atzeratu zena) eta Ander Deunak azaroaren 30ean. Horietaz gain, patroien omenez ez diren hainbat jai ere badaude: Euskararen Eguna, Erdi Aroko Azoka, Koadrilen Eguna...

Eskualde mailan jai erreferenteak ditu eta jai egun gehien dituen udalerria da

Txopel

aldatu

Txopel Sopelako udalaren maskota da. Hizkuntzalariek herriaren izenaren etimologiari buruz darabilten teorietako batek dioenez, Sopela izenaren jatorria Txopel antroponimoa izan liteke. Hortik sortu da maskota.

Gaur egun Sopelan erabiltzen duten eran, Txopel basajaun itxura duen gizontxoa da, euskal jantziak dituena eta eskuan Sopelako lantza duena. Sopelako udaletxeko sarrera nagusian ikus daiteke.

Txopel sariak

aldatu

Txopel Sariak urtero Sopelako udalak banatzen dituen sariak dira. Hauek, Euskal Herriko arlo kultural, sozial edo politikoko pertsona esanguratsuei banatzen zaizkie, egindako lana goraipatzeko asmoz. Lehen aldiz 2006. urtean banatu ziren eta geroztik urtero mantendu izan dira. Azken urteetan garrantzi handia hartu dute lurraldean zehar, zenbait pertsonai ezagunek bertan parte hartu dutelarik. Bi mailatan banatzen dira: Txopelen estatua eta Sopelako udal lantza.

Ondarea

aldatu
 
San Andres baseliza.

Sopeloztar ospetsuak

aldatu

Bitxikeriak

aldatu

Erreferentziak

aldatu
  1. La localidad vizcaina de Sopelana cambia su nombre por Sopela. naiz.info.
  2. a b Euskaltzaindiak euskara baturako arautu du udalerriaren izena Sopela dela, eta herritarra sopelar edo sopeloztar (ikus Euskaltzaindiaren 145. araua).
  3. a b c d e f g Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
  4. «Kaleko erabilera herrialdez herrialde» Euskararen erabilera (Wikipedia).
  5. «Etxeko erabilera» Euskararen erabilera (Wikipedia).
  6. a b «Uribe Kostakoa - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-07-17).
  7. a b «Sartaldekoa (M) - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-07-17).
  8. a b «Sopela - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-07-17).
  9. «Euskarazko izenak izatearren maistrak gogor egin - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-07-17).

Kanpo estekak

aldatu
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa